Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jelenen kafea

Jelenen kafea

Amatiño 2009/09/14 23:29
Jelen etiopiarra da eta, ezinbestean, kafe goxo-goxoa egiten daki. Egiten ezezik, baita kafe-unea zeremoniaz janzten ere, ez baita alferrik bere arbasoen artean sei-zazpi mendeko tradizioa. Jelenek kafea egitea du gustuko; lasai, astiro, batere presarik gabe, lagunartean patxadaz usaintzeko, dastatzeko, edateko, elkarrekin berriketan egiteko. Ez gehiago eta ez gutxiago.

Plazerra da gero Jelen kafea egiten ikustea, erdi belauniko, erdi kukubilko. Ezeren aurretik intsentsu usaintsua erre eta inguru-mingurua girotu.  Gero kafe berdea zartaginean txigortu eta, ostean, eskuz ehotu. Bitartean ura hausberotan irakin,  ondoren kafe xehea apurka apurka uretan eragin eta beheratzen utzi. Eta, azkenik, kikaratxoak bete eta, mahaira atera aurretik, banan-banan guztiak azukrez neurri berean gozatu.  Dena 40 minutu inguruan. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.

Jelem3 por ti. Erretzen

Jelem por ti. Ehotzen

Jelem2 por ti. Zerbitzatzen

Jelen gurean bizi da pasaitarrarekin ezkondua. Gaztelaniaz primeran daki eta euskaraz "pixkat". Bere burua bertakotzat dauka baina, jakina, kafeak kafea behar du izan, Kafakoa alegia, eta ez behintzat Auñamendiko akeita.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: