Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Herr Müllerren ikasleak

Herr Müllerren ikasleak

Amatiño 2009/09/10 21:18
Bernardo Atxaga tipo atsegin, zentzuzko, benetalari eta apal samarra dugu. Eta gainera, literatura-munduak dioenez, idazle ona. Oraingoan, berriz, espaloiz aldatu eta leku berriren batera iritsi omen da. Berak hitzez hitz ETBn aitortu bezala: “Iritsi naiz. Ez dakit oraindik seguru nora, baina iritsi naiz”. Auskalo gero nora heldu ote den gure Bernardo, baina ni ez naiz behintzat identifikatzeko gauza izan. Leku aspergarri samarra dela bai, hori bai. Baina, jakina, asperra subjektiboa da.

Laurogeiko hamarkadaren hasieran telebistaren nondik norakoa erakusten ahalegindu zitzaigun Herr Müller irakasleak zera aipatu eta berraipatu zigun behin eta berriz: telebistak, lehen eta behingoz, entretenigarri izan behar du. Guk garai hartan uste genuen, ordea, telebista ikastolako neska-mutikoak hezitzeko zela, euskara salbatzeko edo aberria askatzeko. Eta Herr Müllerrek, berriz, pazientzia handiz: bai, behar bada hori ere bai, baina aurrenik ikusentzulea entretenitzeko gauza baldin bada.

Orduan ikasi genuen –eta zenbaiti ez zaigu geroztik ahaztu—  edozerk, jendea erakarriko badu, entretenigarri behar duela izan; edota, alderantziz, jendea edozertatik uxatzeko, ez dagoela aspergarri izatea baino hoberik. Eta honek zernahitarako balio du, nahiz eskola, hizkuntza, telebista, zinea, informazioa, futbola edo literatura izan. Ezin diogu gizonari bere bakardadean heroia izan dadin eskatu.

Asperrak beti ere soluzio eskasa du nonahi baina, txarrenean ere, eramangarriago da eskola-gelan, zine-aretoan edo futbol-zelaian, leku publikoetan alegia, jendeak arrazoi pottolo-pottoloak behar baititu ordua bete aurretik bertatik ateratzeko. Alderantziz, ordea, asperra zeharo mortala da telebistaren edo liburuaren kasuan, bakardadeak izugarri pazientzia gutxi baitu eta, osterantzean, iheslari asko.

Nik neuk ez dakit, benetan, nora iritsi ote den Atxaga eta jakin ere ez dakit non kokatu Frantziako zazpi etxeak. Irakurle naizen aldetik lehena ez da nere ardura eta bigarrenak, berriz, erabat aspertu nau. Ez dut esaten asmoa (aldaketa) ona ez denik; ez dut esango Atxagak ondo idazten (kontaera) ez duenik; segurutik egitasmo (salaketa historikoa) aproposa da, tankera (tarte objektiboa) berriztagarria, saiakera (musikarik eza) txalogarria eta egindako ahalegina (pertsonala) miresgarria. Baina… bainak lekarik ez.

El País egunkariak galdera-erantzun hau argitaratu zuen aurtengo otsailean:

G. ¿Cómo ve la actual situación de la literatura vasca en euskera?

E. No es tanto su estado, mucho mejor que hace 50 años, porque siempre he creído que habrá gente de referencia, que tenga algo interesante que decir, como en todas las literaturas, desde la eslovena a la anglosajona. He visto escritores buenos en ámbitos donde no había más de 200 lectores. Y eso es lo que a mí me preocupa, los lectores. Un lectorado que siempre quiere oír la misma canción porque no ha cambiado de música en los últimos 40 años arrastra a los escritores a una literatura muerta de nacimiento. En cambio, si el lector busca otra forma de estar en el mundo, una mirada diferente, crítica (y creo que ese lector existe), es posible que surja una buena literatura, necesaria.

Bapo. Ia ulertu dudan: errua irakurleena ote?  Horri nola zaio izena… narzisismo ala korporatibismo? Eta, egia balitz ere, irakurleek merezi ez dituzten idazleak dituztela salatzea, hiritarrek merezi ez dituzten politikoak dituztela adieraztea bestekoa litzateke.  Edozein modutan, prezio berean, ni ez naute irakurleek arduratzen,  idazleek baizik,  irakurleengandik lar urrundu daitezkeen idazleek. Irakurleen iritzien gainetik arrazoiaren jabe direla uste duten idazleek. Euren burua irakurleek merezi ez duten idazletzat dutenek.

Hala ere, hori bai, aitortu dezadan, ni ez naiz literatura-kritikari eta are gutxiago idazle. Ni Herr Müllerren ikasle besterik ez naiz. Liburuak erosten ditugun gehientsuenok bezalaxe.

dsc2556[1] por ti.  Bernardo Atxaga

Amatiño
Amatiño dio:
2009/09/15 01:59

Beraz, ondo pasatu zenuen eta entretenigarri bezain interesgarri iruditu zitzaizun. Bapo. Horretara, zer gehiago eskatu dezakezu... nahiz eta "Soinujolearen semea" hobea iruditu?

Neri ere, honako hau harako hura baino dezente gehiago gustatu zitzaidan.

Amatiño
Amatiño dio:
2009/09/13 02:25

Zilegi da galdera baina ez unean unekoa. Oraingoz eta hemen kontua ez da ni aspertu ote nintzen "Soinujolearen semea" irakurtzen, zuri "Zazpi etxe Frantzian" gustatu ote zaizun ala ez baizik.

Txintxu
Txintxu dio:
2009/09/15 00:29

Gustatu gustatu, ... ez dakit. Segituan irakurri nuen, beraz ez dut uste aspertu nintzenik. Bai, ondo pasa nuen irakurtzen, baina... liburua amaitzerakoan ("Zazpi etxe Frantzian" amaitzerakoan), horixe pentsatu nuen; bai, ondo pasa dut, entretenigarria izan da, interesgarria, .. baina "Soinujolearen semea" askoz hobeagoa izan zan.

Txintxu
Txintxu dio:
2009/09/12 01:32

Eta Soinujolearen Semea irakurtzen aspertu egin zinen? Ni ez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: