Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Lino Akesolo, eruditoa

Amatiño 2011/04/16 16:00
Hamar urte zituela Lino Akesolok 'saca la basura' agindua entzun zuen estreinako eta 'baso-ura' ote zen sumatu zuen. Ia mende erdi geroago Bernat Detxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” (Bordele, 1545) gazteleratu zuen, estreinako ere.

Gaviota, Bermeoko gas-lastaira, bikoiztu egingo da

Amatiño 2011/04/14 23:53
Gaviota plataforma handitzeko egitasmoa zain dago noiz beharrezko baimena lortuko eraikitze-lanei ekiteko. Egun 0,9 bcm (mila milioi metro kubiko) besteko bolumena du eta, handitu ostean, 1,6 bcm bezainbatekoa izango da, 900 milioi euroren diru-ezarpenaz.

Delitu ez den guztia zilegi omen

Amatiño 2011/04/12 22:00
“Delitu ez den guztia egin dezaket” eta “nere mesedetan ez den guztia debekatu egin behar da”. Hona azken bolada honetan nagusitzen ari zaigun gizarte hedonistak suspertzen diharduen sasilege berri parea.

DIN A-4, rocka eta Coca-Cola

Amatiño 2011/04/10 22:05
Hainbat mugimenduren nondik norakoa aztertzerako orduan, interesgarri litzateke jakitea zenbat gehitu ote den azken urteotan Ipar Afrikan, Coca-Cola, mendebaldeko musika eta paper-folioen kontsumoa.

Xabier Gereño eta Lino Akesolo

Amatiño 2011/04/08 23:55
Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da gaur, 86 urte zituela. Hiletak astelehenean izango dira, 19.00etan, Deustuko San Pedro elizan. Gaur zortzi, berriz, Euskaltzaindiak Lino Akesolo jaio zeneko ehun urtebetetzea ospatuko du Diman. Biak izan ziren --nor bere arloan-- sekula itzuliko ez den garaiaren adierazgarri.

Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian

Amatiño 2011/04/08 10:00
Athletic-ek hurrengo denboraldian erabili ahal izango duen bigarren janzkera ofizialaren aurkezpena egin zuen atzo. Elastiko berriak Athletic-en beraren ereserkian zehatz-mehatz aipatzen diren koloreak jasotzen ditu: "Gaztedi gorri-zuria, zelai orlegian".

Sakonetaren patetismoa

Amatiño 2011/04/07 00:05
'Sakoneta' eleberria sarkastikoa ote? Neri –itxurazko molde arin guztien gainetik— ikaragarri patetikoa iruditu zait. Behar bada sarkasmorik gordinena patetikoa baino ezin delako izan.

Jzioqui dugu. Guec ajutu ez dugu

Amatiño 2011/04/05 00:05
Euskaltzaindia Donemiliaga Kukulako Yuso monasterioan batzartu zen, 1974ko ekainaren 15ean, “Glosas Emilianenses” kodexaren milurtea ospatzeko eta, aldi berean, glosa horien artean agertzen diren lehen euskarazko esaldiei gorazarre egiteko: “Jzioqui dugu. Guec ajutu ez dugu”. Biltzar hartan Alfontso Irigoien euskaltzainak bere sarrera-hitzaldia irakurri zuen Errioxako euskararen nondik norakoaz, oro har, eta bi esaldi horien esanguraz, bereziki.

Lau ikuskizun, lau

Amatiño 2011/04/04 14:00
Segurutik ez da gero han-hemenka ikuskizunik falta izango, baina zilegi bekit urrutiegi joan gabe gomendatzerik merezi duten lau ikuskizun aipatzea: “Inside job” dokumentala, “Incendies” filma, “The New York Times” egunkariaren argazki-bilduma eta Santa Telmo museoaren aitzin-bisita.

Muturrez mutur

Amatiño 2011/04/02 00:05
Azken berrogei urteotan zenbaiten politika-jauziak hizkuntza-aldaketak baino handiagoak izan dira. Aipurik egin beharrik gabe, edonork du gogoan ezker-eskuin muturrez mutur pasatu denik, edota abertzale sutsu izatetik espainiar nazionalista izatera igaro denik.