Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ezkutuko lepotik burua

Ezkutuko lepotik burua

Amatiño 2011/07/08 15:05
"El seudónimo procura a quien lo usa, despreocupación y comodidad maniobrera; además, quien se escuda en el seudónimo no desaprovecha ningún pretexto propicio al ataque. El seudónimo favorece el instinto de agresión del que con frecuencia es una consecuencia directa. El seudónimo excusa en la contienda el escrúpulo de conciencia” (Saint-Cyran. José de Arteche. Auñamendi, 1958).

Izenordeak, izengoitiak eta gaitzizenak sarri eta aspaldidanik erabili izan dira literaturan. Tirso Molina, Garcilaso de la Vega, Voltaire, George Orwell, Pablo Neruda, Gabriela Mistral edo Bernardo Atxaga ezizenak gogoan hartu besterik ez dago.

Behar bada oker nagoke baina ez dut uste izenordeak lar erabili izan direnik euskal literaturan, nahiz XIX. mendetik aurrera izugarri arrunt gertatu euskal propagandisten inguruan. Zer esanik ez bertsolaritzan. Baina, edozein modutan, bada gero eraz eta moldez alderik idazteko propio hautatutako ezizena eta norberaren jaiotetxeko gaitzizenaren artean. Garbi dago “Axular Saraco errotorac” sinatu zuen Pedro Daguerre Azpilicueta idazlea ez zela bere burua ezkutatzen ari.

Izenordeak erabili nahi izanak  nolabaiteko arrazoirik izan du historian zehar. Ezin gero kontu handirik eskatu beste izenen batez baliatu behar izan zuten komentu-fraideei edo gizonezkoenez euren burua ezkutatu behar izan zuten emakumeei. Gaitzerdi idazlan arinagoak idazteko bigarren izenen bat asmatu zuten goi mailako idazleen jarrera eta ulergarri gerra-garaian zein klandestinitatean ezkutuan jardun beharra.  

Baina garai batean tarteka-marteka eta egonkortasun handiz baino jazotzen ez zena erabat aldatu da egun. Zer gerta ere, gizarte-sareekin batera indarberritu da izengoitien erabilpena eta, aldi berean, ikaragarri suspertu anonimatu hutsean aritzeko grina gorria. Historian zehar ospetsu egin diren izenordeek nolabaiteko justifikazio etiko, estetiko edo logistikoren bat zuten artean, gaur egun nork bere burua ezkutatzea baino beste xederik ez dute. Kleenaxa eredutzat duen “desinfoesfera” honetan, izenordeak, izengoitiak eta gaitzizenak egunetik egunera aldatzen dira, behin erabiltzekoak baino ez dira, hartu-eta-botatzekoak, helburua ez baita nortasunik txikerrenaz ere janztea, ahalik eta gehien ezkutatzea baino. Eta, gehienetan, ez onerako.

Gogora datorkit José de Artechek Baionako Jean Duvergier de Hauranne jansenistaz esandakoa (Saint-CyranAuñamendi, 1958):

Saint Cyran

SaintCyran

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: