Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / San Juan ilunabarra, Aitzuri gainetik

San Juan ilunabarra, Aitzuri gainetik

Amatiño 2011/06/26 00:00
Ene gustuko behintzat, benetan leku eder gutxi Sakoneta ingurua lakorik. Nekez beste inon Bizkaiko zein Gipuzkoako horrenbeste itsasbazter aldi berean ikusi ahal. Aitzuri gaineko Mendata alderdirik berezien-berezienetakoa da.

Egunez 

Mendata gainetik, sortaldera, Sakonetako labar zuriak. Atzeko muinoetan sumatzen diren lauzpabost basetxe, Azkizu. Eta, ezkerraldeko muturrean, barren-barrenean, Jaizkibel.

Kaioa

Kaioen zein antxeten paradisua da Aitzuri 

Gitarra jotzen

Gazte-taldea Mendatako itsaslabar gainean, noiz eguzkia sartuko zain. Ez dira teleobjektiboaz jabetu 

Gorriz 

Eguzkia jarri ahala, Sakonetako labar zuriak gorritzen ari

 PGarcia

Sartaldean, Bizkaiko itsasbazterrak. Ondarroa, Lekeitio...

Azken eguzkia

 Urteko egunik luzeenean eguzkia Gaviota plataforma ostean ezkutatuko ote zen ikusi nahi nuen baina... ez.

  
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: