Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Olatu-energia berriztarria, Mutrikun

Olatu-energia berriztarria, Mutrikun

Amatiño 2011/07/10 00:05
Erakunde-buruek inauguratu berri dute itsas-olatuen eraginez argindarra sortaraziko duen Mutrikuko instalazioa. Era honetako aurrenengoa omen da Europan. López lehendakariak gogoratu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak kontsumitzen duen energiaren %97 kanpotik ekarri behar izaten da. Mutrikuko energia-gune hau ez omen da ekintza soltea izango, estrategia oparoagoaren zedarria baino.

Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroren ezarpena egin behar izan du. Instalazioak urteko 600.000 kWh eragingo du, aldi berean 600 lagunen kontsumoa bezainbat. Europako lehen prototipo honek urtean 600 tona CO2 isurketa saihestuko du, 80 hektarea basoren onura beste.

Energiaren Euskal Erakundeak ekindako zentral elektriko hau Mutrikuko Portuaren Egitasmo Bereziaren eginbeharretakoa da baina ez bakarra. Badira horrez gainera beste hainbat eraikin eta eginkizun, kai-mutur berria, portuaren zerbitzu eta barne-aldaketak, hondartzaren egokipena, bigarren itsas-piszina etab. Orain arte 22 milioi euro xahutu omen dira.

Mutrikuko Portuaren Egitasmo Berezia 2001 urtean aurkeztu zuen aurrenekoz Lurralde, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak; bost urte geroago Eusko Jaurlaritzak dekretuz onartu zuen eta 2009an Berdeek proposatutako hainbat egokipen onetsi.

 Mutriku portua

Sortaldeko ikuspegia. Aurrez aurre, portu zaharraren sarrera. Ezkerraldean lehen itsas-piszina, erdialdean hondartza eta eskuinean kai-mutur berria non olatu-energia eragingo den

Mutriku hondartza

Sartaldetik. Aurrez aurre,  itsas-piszina zaharra, erdian hondartza eta kai-mutur berria. Bien arteko besoan zehar bigarren itsas-piszina laukia. Eskuinaldeko mendiak: aurrenengo muturra, Alkolea. Ondoko labar zuriak, Zumaia eta Getariako arratoia. Hirugarren mendatea, Igeldo ingurua eta laugarrena, sumatu baino ez, Jaizkibel.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: