Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Bertan behera geratu

Amatiño 2011/04/29 14:00
ETAk, "nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak", jakinerazi du “iraultza zerga ordaintzeko exijentzia bertan behera geratzen dela”. Hau da, gure salbatzaileei jaramonik egingo badiegu, ez dute nonbait beraiek harako exijentzia “bertan behera utzi”. Ez, exijentzia bera da, antza, bere kasa “bertan behera geratu dena”. Filologoek noizbait aztertu beharko dute esamolde pasiboekiko ETAren zaletasun iheslaria.

Xabi Otero, berriketabako profesionala

Amatiño 2011/04/28 19:00
Ez dakit Xabi Otero adiskidea artista ona ote den. Berriketabako profesionala dena badakit, ondotxo jakin ere. Aurrenak ez du bigarrena nahitaez bereganatzen. Alderantzizkoak bai, ordea.

Jose Antonio Arana Martija, isilik misilik

Amatiño 2011/04/27 14:00
Euskaltzaindiaren posta elektronikoak hobe luke, zenbait egunetan behintzat, izorratu edo mutu geratu. Orain hurrengo Xabier Gereñoren heriotzaren berri eman zigun eta gaur goizean, ostera, Jose Antonio Arana Martijaren hileta-ordua jakinerazi.

Hamaika euskalkiren bilera gaur Saran

Amatiño 2011/04/25 21:00
Denetariko euskaltzaleak bildu dira gaur Saran, XXVIII. Idazleen Biltzarraren inguruan. Usuegi ez denez, jende ikasia ezezik, zazpi euskal lurraldeetako herritar xehe-xehea bertaratu da. Belarria zorroztu baino ez, Bizkaiko, Garaziko zein Zuberoako moldeak bertatik bertara arrunt asko entzuteko, gainerakoak ere barra-barra tarteko. Holakorik behintzat ez da durangar periferian izaten.

Aberria

Amatiño 2011/04/24 18:00
Okendo almirantearen gorazarrez Donostian eraikitako monumentuan, besteak beste, "patria" hitza aipatzen da gaztelaniaz. Euskaraz, aldiz, "sorterriya". Zenbaitek besterik uste arren, bereizketa hau ez da ezjakintasun kontua, ez itzulpen zuhurra, are gutxiago zentsura-ondorioa, sasoiko lorea baino.

Lazarragaren “larrosachoa”

Amatiño 2011/04/23 16:00
Apirilak 23, Sant Jordi egunez, katalan herrietako gizon-emakumeek larrosa eta liburu bana opa izaten diote elkarri, hainbat mendetako ohiturari jaramon eginez. Euskal ohiturarik ezean, bihoakie Lazarragaren “larrosachoa”, gure ama zenarengandik haren birbilobenganaino, maitatu, gozatu eta sufriarazi ditudan emakume guztiei.

"Carlos", rocker zaharrontzako filma

Amatiño 2011/04/22 10:00
“Carlos” filmak (Olivier Assayas, 2010) 1973tik 1994ra bitartean hogei urte legez kanpo jardun zuen terroristaren zertzeladak kontatzen dizkigu. Zenbaitek besterik uste arren, Carlos ez da Frederick Forsyth nobelagileak asmatutako fikziozko pertsonaia, Parisko La Santé espetxean bizirik dirauen presoa baizik. Ez omen zaio filma batere gustatu. Eta ez da harritzekoa.

Lehen-lehenik hil, gero gerokoak

Amatiño 2011/04/20 10:00
Raul Castrok hitzez hitz esan du, Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresuak izan behar duela "por ley de vida, el último de la mayoría de los que integramos la generación histórica". Hau da, nonbait ez dute agintaritza utziko zaharrak direlako, hil egingo direlako baino. Sekulako aldaketa gero, bart gauerarte azken berrogeita hamar urteotan gazterik, emakumerik eta beltzik gabeko sasibidea urratzeko gauza izan den iraultza kubatarrarentzat.

Gasolina merketzeko modua

Amatiño 2011/04/19 17:10
Gasolina inoiz baino garestiago dago eta, seguru asko, ez da inondik ere unerik onena findegiek negarra jo dezaten. Kalean edonori galdetuz gero, erantzuna jakinekoa da: gasolinagileak aberasten ari dira eta beraiek dira, ezinbestean, prezioa garestitzearen errudun bakarrak edo, gutxienez, nabarmen handienak.

Donostiako ilunabarra

Amatiño 2011/04/17 23:37
Korrikaren amaiera, Realaren hil ala biziko partida, udaberriko eguraldia... "gipuzkoar" giroa sumatu da gaur Donostian. Iluntzean ere aparkalekuak hustu ezinik, etxeratzeko gogo gutxi, nonbait. Eta ilunabarra, berriz, eder, xarmant eta liluragarri horietakoa.