Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arriskurik handiena etxean geratzea da

Arriskurik handiena etxean geratzea da

Amatiño 2011/07/12 00:00
Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGren %30 baino gehiago espainiar merkatutik kanpoko esportazioei dagokie. Hau da, patrikan daramatzagun hiru eurotik bat atzerritik dator. Auskalo harako globalizazioa gustuko dugun ala ez, baina ezin gero ukatu buru-belarri globalizazioren baitan gaudenik.

"Factores clave para abordar los procesos de internacionalización en las pymes" (Donostiako Uda Ikastaroak, 2011.o7.07)

Elkargi

Aner Garmendia (Ega Master, S.A.), Esteban Heredia (Elkargi), David Fernandez (SPRI) eta Gustavo Laskurain (Pasaban, S.A.)

Egia da enpresa multinazionalek ez dutela gure arteko zenbait sektoretan giro onik izan baina, honezkero, 350 inguru dira nazioartean ordezkaritza egonkorren bat duten EAEko euskal enpresa multinazionalak: 168 produkzio-lantegi eta 436 merkataritza-bulego. Orain,  multinazionalak "gu" gara. Izan ere, Jose María Arizmendiarrietak duela mende erdi esan bezala: “El signo de la vitalidad no es durar, sino renacer y adaptarse”.

Kontua ez da kanporatuz gero bertako lanpostuak murriztuko ote diren. Kontua da nahitaez kanporatu beharra dagoela bertako lanpostuak segurtatzeko. Mundura ateratzea arriskutsua da, bai, baina arriskutsuagoa litzateke  ateratzeke etxean geratzea. Internacionalizar es ser consciente de que las fronteras ya no existen más que en los mapas. Luzaro uste izan dugu enpresa handi-mandiek baino ez dutela kanpora ateratzerik. Orain badakigu, ostera, garrantzitsuena ez dela neurria, jarrera baino. Eta jarrerak bi baldintza soil besterik ez ditu eskatzen:

> Lehen eta behingoz, lantalde aproposa osatzea, hainbat hizkuntzaren jabe, harremanetan iaioa eta edonon ikasteko prest.

> Bigarrenik, zer gerta ere etenik gabe berrikuntza landu, balio erantsia gehitzeko, gainerako eskaintzetatik bereizteko eta prezioa bigarren mailako aldaera izan dadin. Ez merkeenak, bai onenak delako leloa gure iragarkirik zaharrenetakoa da.

Gainera, nazioarteratzeak etxean  geratzeak ez dakartzan hiru hobari ditu:

> Nazioarteratzea munduan zehar daudekeen berrikuntzen informazio-iturri da.

> Nazioarteratzeak norberaren lehiakortasuna areagotzen du ezinbestean.

> Nazioarteratzeak arriskuak sakabanatzen ditu, krisialdirik latzena ere ez baita sekula merkatu guztietan aldi berean gertatzen.

Nor izan zen eman ta zabal zazu munduan frutua esan zuen "alproja" hura?

 Txostengileak

Txostengile guztiak elkarrekin: Javier Zufía (Kufinex), Aner Garmendia (Ega Master), Germán Lorenzo (MCC), Esteban Heredia (Elkargi), Jose Luis de la Cuesta (Uda Ikastaroak), Elisa García (ICEX), Amaia Ferro (Gipuzkoako Ganbera), David Fernandez (SPRI) eta Gustavo Laskurain (Pasaban)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: