Paris…
Amatiño
2015/06/12 19:55
Parisen gertatu berri den bilerak hainbat animo bare suspertu ditu berriro ere, baina nago euskal hiritarrik gehienoi ez ote zaigun zaharkitu samarra iruditu. Zenbaitentzat sekulako ekarpena izan den artean, beste hainbatek ez luke asmatu ere egingo esaten zertan datekeen berria.
Erantzun bat
Euskaldunak mendira joten du
Amatiño
2015/06/11 00:10
Udaberriro bezala, elur-uraren garaia da. Pirinioetako errekak, ur lasterrak gogoko dituzten turistez eta kirolzalez betetzen dira astebururo. Euskal jendea nagusi da inguru hauetan. Ahuntzak mendira jotzen omen du eta euskaldunak ere bai.
Antzinako euskel musika
Amatiño
2015/06/08 00:10
“Euskel Antiqua”, lantzean behin baino ateratzen ez den disko horietakoa da. Enrike Solinís gitarra jotzailearen zuzendaritzapean, Euskal Barrokesemble taldeak, AliaVox (Jordi Savall) zigiluaz, argitara emana. Antzinako euskal musika, literatura klasikoa eta herri-kantak biltzen dituen antologia.
Alzheimerrari aurre egiteko gizarte-erronka
Amatiño
2015/06/05 23:25
“Ezin gara eskulotu geratu, amerikarrek edo japoniarrek noiz asmatuko, Alzheimerra osatzeko farmakoa. Gaixotasun honi aurre egin behar diogu, bidea mozten edo, gutxienez, trabak jartzen. Ez da egia ezer egiterik ez dagoenik. Bada diagnostikoa lehenago egiterik, bada zenbait neurri aldez aurretik hartzerik.” Pablo Martinez-Lage neurologoak esana, Debako eliza herritarrez beteta zegoela.
Azkoitiko azken zalduntxoa
Amatiño
2015/06/02 23:35
Inor izatekotan, Juan Ignacio Uria zen Azkoitiko zalduntxoa. Zalduna izateaz gainera, azkoitiarra zenez gero. Segurutik, bizirik zirauen euskal “ilustraturik” petoena. Eta ez, soilik, Xabier Munibe Peñafloridako kontearen ondorengo zelako, baita haren oinordetza bete-betean ordezkatu ere ordezkatzen zuelako. Goian bego.
Athletic, bihotz bero, burumakur
Amatiño
2015/05/31 21:05
Ez dakit nik Athletic-zaleek merezi bezainbateko futbol-talderik ote duten baina, nago, eskaini ohi duen jokoa baino zalego hobea duela Athletic-ek berak. Zer dela-eta lortzen du euskal talde zuri-gorriak horren lehialtasun handia hain emaitza urriez?
Antso Abarkako Andre Mariaren kosmosa
Amatiño
2015/05/28 22:30
“Sancho Abarca” emakume izena da. Nekez jarriko dio inork gure artean horrelako izenik alaba jaioberriari baina… Sancho Abarcako Andre Maria izan bada Nafarroa eta Aragoi arteko mugan eta, bertan jasotako datuen arabera, Zaragozan bizi omen dira 46 emakume Sancho Abarca izenekoak: 19, Zaragoza hiriburuan eta 27, probintzian. Sancho Abarcako Andre Mariaren kosmosa aspaldi galdu zen historian zehar.
Burujabetzak ez du lasterbiderik
Amatiño
2015/05/25 22:00
“Independentziaranzko bidea luzea da” adierazi du Hasier Arraizek, aitzakia gisa edo. Tira, ez da gero aurkikunde hutsala. Batez ere, independentzia lortu gurarik, hainbat urtez mehatxuak egin, iraultza-zerga eskatu, aberkideak erail eta bestelako lasterbideak erabili izan dituztenentzat.
Azken zazpi urteotan %3,2 murriztu da euskal Barne Produktu Gordina
Amatiño
2015/05/24 00:15
Confebaskek euskal egoera ekonomikoaren gaineko azken txostena aurkeztu berri du eta, nolabaiteko laburpena egitekotan, joera orokorra onerakoa da mundu-mailan (+%3,5), nahiko ona Europan (+%1,5), nabarmen hobea Espainian (+%2,9) eta, bidenabar, dezente ona Euskal Autonomia Erkidegoan (+%2,7). Baina, oraindik ere, 2015eko euskal BPG 2008koa baino %3,2 murritzagoa da.
Elurrarenak egin du
Amatiño
2015/05/21 00:10
Astuneko parkinetik (1.800 m.) Malacara erpineraino (2.261 m.) bostehun metro eskaseko garaiera baino ez dago (Azitain barrenetik Arrateko gurutzera baino zertxobait gehiago). Ez da batere zaila. Ttaparra-ttaparra, hiru orduko pasealeku aldapatsua. Guk, berriz, monitorearen azalpenak, saioak, ariketak eta errepikapenak tarteko, ia bost ordu behar izan genituen. Jaisteko, ostera, hamabost minutu inguru besterik ez, maldan behera.