Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zenbat buru hainbat bide

Zenbat buru hainbat bide

Amatiño 2016/08/27 00:05
“Caminos de Santiago por Gipuzkoa” txostena (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Boletín LXXI – 2015: 1-2) argitara eman du Enrique Samaniego eruditoak. “Bideak” dio egileak, eta ez frantsesa eta itsasbazterrekoa bi direlako, Santiago-bideak betidanik ugari izan direlako baino. Zenbat buru hainbat bide.

Ezer gutxi da honezkero berri Santiago-bideen inguruan baina hiru dira, besteak beste, opuskulu honi nik neuk sumatzen dizkiodan ekarpenik nabarmenenak:

 Batetik, hasieran esan bezala, bide-aniztasun eta ugaritasunaren baieztapena. Alegia, nolabaiteko marketinak azken hamarkadotan bestelakorik azpimarratu arren, Santiago-bideak ez zirela bi izan –are gutxiago bat bakarra--, edozenbat baino. Hainbat eta hainbat erromes, bideak aurrera egin ahala, elkarrekin bildu baziren ere, bakoitzak bere bidea egin ahal izan zuela eta, zinez, egin zuela (1).

 Bigarrena, berriz, zazpi (edo zortzi) amabirjina beltzen ekarpena. Hau da, tradizioari jaramonik egingo badiogu, Nafarroako Lizarratik Ataunen barrena, Gipuzkoan zehar sakabanatu ziren Andra Mariak: “Zazpi ahizpa Amabirgiñ Beltxak San Sebastianeko ermitatik Gipuzkoan dauden bere zazpi emitetara, elizetara atera ziren”. Hots, Juncal (Irun), Guadalupe (Hondarribia), Koro (Donostia), Zikuñaga (Hernani), Itziar (Deba), Zabaleta (Urretxu) eta Zabale (Aretxabaleta) zazpi Andra Mari beltz ezagunak (eta Donostiako Antiguako Beltza, zortzigarrena), behar bada, ilun, belztu edo beltzaran samar agertu arren, benetan sekula beltz-beltzak izan ez direnak.

 Eta hirugarren ekarpena, berriz, Enrique Samaniego doktorearen beraren aspaldiko lekukotasuna, Aretxabaletan aritu baitzen mediku orain dela mende erdi baino gehiago eta, ezinbestean, egungo ikertzailerik trebeenak ere nekez jaso ditzakeenak biltzeko beta izan zuenez gero.

Napoleonen gudarien lekukoa

Hain zuzen ere, bada bereziki paragrafo bat, niri ikaragarri gustatu zaidana: “Durante la guerra de la independencia, en agosto de 1813, lo utilizaron (Degurixako bideaz ari da) las tropas de Napoleón en su retirada tras su derrota en la batalla de Vitoria. En cierta ocasión el abuelo del caserío Mendikurtza de Goronaeta, el cual estaba situado junto al borde del camino, y hoy en las profundidades del pantano de Urkullu, me contó que su aitona decía que, siendo niño, había visto pasar tropas francesas por delante del caserío en dirección hacia Arrasate y lo que más le impresionó fueron los cañones y la caballería. Es conocido que las tropas napoleónicas contaban con mapas, en los que aparecían señalados los atajos y viejos caminos”.

Beste modu batez esanda, Samaniego medikuak berak duela mende erdi inguru Goronaetan ezagutu zuen aitonak esan zion, haren aitonak ikusi ahal izan zituela Napoleonen gudariak Mendikurtza baserri-ataritik pasatzen. Hona, bi mendetan zehar, ahoz-ahozko lekukotasun paregabea.

Gaur egungo hainbat gaztek guztiz ezinezkotzat jo dezake Frantziako Iraultzaren ondoko ahozko lekukotasun hori baina, esaterako, nire aitonaren aita, Luis Aranberri Egino, 1826an ezkondu zen. Horretara, mutikotan ezagutu ahal izan zituen Napoleon enperadorearen (1769-1821) garairik onenak.

Antza, gure historiaren parte handi-handi bat bart gauean baino ez da gertatu.

ooo0ooo

(1) "Los términos en los que se plantea el problema de la existencia de una vía que atravesara el territorio gipuzkoano ceñida a la costa en los años que bordean el milenio son en gran parte equivalentes a los expuestos en la época antigua. Frente a la reiterada y contundente afirmación sobre su existencia en una parte de la producción bibliográfica de los últimos cincuenta años aproximadamente, destacándose entre ellos la década de los 60 pero vigente aún en las más recientes, el conjunto de testimonios no proporciona, a nuestro jucio, soporte suficiente a tales afirmaciones. Y, aún más, la panorámica que de la ocupación y explotación de la franja litoral gipuzkoana se desprende de tal conjunto de testimonios, no orienta a presenciar la posibilidad de una ruta en tal sentido, y menos que fuera tan estable y permanente como para integrarse en una vía regular de comunicación de largo recorrido que canalizara el tránsito, concretamente el de los peregrinos hacia Santiago de Compostela, en los siglos de la presión musulmana --siglos IX-XI--, único prisma desde el que se ha asentado la existencia de tal vía en esa época" (Elena Barrena. HISTORIA DE LAS VÍAS DE COMUNICACIÓN EN GIPUZKOA, 1991).

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2016/08/27 09:54
Zelan diren kontuak. Hurrengo urtean-edo herrikide batek atera gura duen liburu baten zirriborroa irakurtzea egin dut eta lotsati aipatzen du Elgetatik pasatzen ei zela Santiago bidea. Beldurrez, apal-apal, ataltxo motz batean... Eta badirudi gero eta garbiago dagoela kostako bidearen haizatzaileek beharko luketela apaltxoago jardun eta isilean egon diren herriei onartu izan zuten garrantzia.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: