Chuan Cazcarraren herri galdua
Boltañako erronda-taldea sortu zen “para explicar y defender la tierra, las gentes, la cultura y la manera de vivir de nuestro Pirineo”. Hain zuzen ere, sortze beretik maite duten mendi-katea, alegia: “Cordillera amada, madre de tantos pueblos, casa común y no muralla. A nuestros hermanos del otro lado, a su país, a su gente, a su música, que citamos sin medida ni rubor, rinde homenaje esta canción".
Baita zenbaiten muga-bihurtu-nahia salatu ere: “La pared que les custodia el huerto / así te quisieron París y Madrid. / Pirineo, te hicieron frontera, / raya en el paisaje, fea cicatriz".
Abesti zahar eta berrien artean, guztira hirurogeita hamabosten bat tituluk osatzen dute Boltañako errondarien ohiko errepertorioa. Zaharren artean, galzorian ziren aragoiar herri-kantak; eta berrien artean, berriz, nagusi da nolabaiteko etsipen-giroa, galdutakoaren oroiminez eta lortu nahi eta ezinaren herriminez: "Perdido debajo del Monte Perdido / perdido estuviste país. / Mi viejo condado, señor de los montes / te estabas dejando morir. / Perdido el orgullo, perdido el futuro / perdido, perdido país".
Baita, zer gerta ere, esnatu, iratzarri eta ialgi beharra aldarrikatu ere: "Invoco tu nombre, País del Sobrarbe! / ¡Arriba que hay que despertar! / Invoco tu nombre, país de mis padres, / país de mis hijos serás, / si despierta el pueblo que escribió los Fueros / y que Aragón supo crear".
Chuan Cazcarraren boto-gaita
Orosieta etxeko Juan Cazkarra Sesé (Bestué, 1881-1963), Sobrarbeko azken boto-gaitajotzailea, 82 urte zituela hil zen. Umezurtz gelditutako gaita Marçel Castellu lutier okzitaniarrak jaso omen zuen. Eredutzat hartuz, hainbat kopia egin zituen eta, antza, sei ale behintzat Jose Antonio Urbeltzek erosi zizkion. Gaur egun, Cazcarra zenaren gaita gordeta dago Ainsako Udaletxean.
Ez omen zen 1970eko hamarkadan batere boto-gaita aragoiarrik geratzen eta, besterik ezean, Aragoiko gaitajotzaileek Galiziatik eramandakoak erabili behar izaten zituzten, lorterrazagoak eta merkeagoak baitziren urrutikoak bertakoak baino.
Gaur egun, aldiz, betidaniko Aragoiko boto-gaita jatorra zabaldu da, ostera ere, eta bertako folklorean barrena berrindartu.
Boltañako Errondaren taldekideak. Irailetik Gabonetara bitartean hamar ekitaldi eskainiko dituzte aragoiar Pirineoko beste horrenbeste herritan.