Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Zahartzen ari naiz

Amatiño 2017/01/15 17:35
Bai, jakinekoa da 'La la land' dela sekula historian zehar Urrezko Globorik gehien (7) irabazi duen filma; eta ez dut orain arte, inon, eskastzat jo duen kritikarik irakurri, baina niri, egia esan, 14 urteko neskatilentzako moduko filma iruditu zait.

Artizarra

Amatiño 2017/01/12 00:05
Berrehun inguru planeta eta sateliteren artean, Lurraz gainera, Eguzkiak, Artizarrak eta Ilargiak baino ez diote izenik zor euskal tradizioari. Segurutik, aipatu hiruak direlako, egunez, begi-bistan ikusi daitezkeen zeruko gorputz natural bakarrak.

Joseba Leizaola, ohiz bestekoa

Amatiño 2017/01/09 00:10
Errege egunez hil da, 86 urte zituela, Joseba Leizaola, gerrako eta demokraziako belaunaldi bien artean zubigintza egin zuen jeltzalea, kristoren tipoa, ohiz besteko herritarra, nabarmentzeko hamaika aukera izan arren, beti apalguran jardun izan zen gizon isila. Itsasoa zuen maite.

Ialgi hadi Posta kalera!

Amatiño 2017/01/08 00:05
“’Eguna’, edo euskara modernoaren epopeia” izenburupeko artikulu azpimarragarria idatzi berri du (Deia, 2016.XII.31) Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Azpimarragarria, ez delako batere ohikoa 'Eguna' egunkaria, Etxepare lehen euskal idazlea, Bilboko aurrenengo inprimategia, Sabino Arana, Bilbo Zaharra euskaltegia eta Euskaltzaindia elkarrekin, testu berean, txirikordatzea… alderdi zaharreko Posta kalean.

Saizarbitoria zaila dela, askori diot aditzen

Amatiño 2017/01/05 00:05
Saizarbitoria zaila omen da… Eta zailtasun horren arrazoi nagusietako bat osatu ohi dituen esaldi luzeak omen; baina... gure nobelagilerik ospetsuenak bilbatzen dituen esaldiak luzeak al dira? Benetan?

Zenbait aldarrikapenen ispilu

Amatiño 2017/01/02 22:55
Ardura ez da Gabonetako partidaren formula ahitu ote den edo ez; arazoa ez da aldarrikapenei eutsi behar zaien ala ez. Kontua da, ezin dela jendea enganaitu. Politikak ezin duela beteko ez duenik agindu. Eta, urtean behingo Euskadiren futbol-partida, hainbat euskal eskakizunen ispilu besterik ez da.

'Eguna' lehen euskarazko egunkariak, 80 urte

Amatiño 2016/12/31 00:05
'Eguna' egunkaria, sekula euskaraz argitaratutako aurrena, 1937ko Urteberri egunez kaleratu zen, estreinako, orain dela, zehatz, 80 urte. 139 ale iraun zuen. Urte bereko ekainaren 14ean. ez zuen kaleratzen asmatu. Biharamunean, “paxistak” Bilbon sartu ziren. Besteak beste, Unamunoren heriotzaren* eta Gernikako bonbardaketaren** berri emateko abagune historikoa izan zuen.

Debako herri-mugimenduaren historia arrakastatsua

Amatiño 2016/12/28 00:05
Jose Mari Izaga (semea), Pako Saralegi eta Carmelo Urdangarin hirukotearen eskutik kalean da ‘EZ, EZ, EZ. Debako Zentral Nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia’ izenburupeko liburua (Elkar, 2016), non biltzen diren 1973tik 1977ra bitartean, Deban, indarrean aritu zen Arrisku Nuklearraren Aurkako Batzordearen nondik norakoak eta jarduerak. Alegia: “Informazioa hedatuz eta parte hartzeko bide baketsuak erabiliz, enpresa garrantzitsu bati eta Estatuko Administrazioari aurre egin zien mugimenduaren” garaipenaren historia.

Gasteizko jaiotza, mundukorik handiena

Amatiño 2016/12/25 00:05
“Aitxitxa, hau Donostiakua baiño haundixagua da!” Bai, Gipuzkoa plazako jaiotza handi samarra da 'probintziakoontzat' baina, Gasteizkoa, zatia handiagoa. Gainera, Floridako parkekoan, antxintxiketan egin daiteke irudien artean, baita Belengo portalean bertan sartu ere eta haurtxo txikiari txupetea laga.

Baga, biga, higa... Eguberritan

Amatiño 2016/12/22 19:00
Gustua gustu, Xabier Euzkitzek eta Andra Mari abesbatzak elkarrekin eskainitako 'Baga, biga, higa' izan da, zalantzarik gabe, bart gaueko unerik gorena, DV egunkariak urtero eratu ohi duen Gabonetako Kontzertuan.