Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ipuruako ahalak

Ipuruako ahalak

Amatiño 2018/09/15 22:05
443 jokalarik –200 eskola-umez gainera— eta 80 teknikarik osatzen dute Eibar futbol elkartearen aurtengo harrobia. Klubak bere programa aurkeztu nahi izan du eta, bide batez, bere ahalak hauspotu, harrotu eta hanpatu. .

Indar-astintze hau gertatu da, hain zuzen, Eibarrek muzin egin ostean Gipuzkoako oinarrizko futbolaren garapena arautzen duen hitzarmenari.

Lau denboraldi daramatza honezkero Eibar futbol taldeak lehen mailan, eta Gipuzkoako futbol-egitura ofiziala ez da, horratik, izpirik aldatu, nahiz Eibarrek Gipuzkoako Aldundiari zein Real Sociedad-i egoera aztertu dezaten hitzez eta idatziz eskatu.

Ez dirudi, inondik ere, Eibarrek Realarekin parekatzerik eskatzen duenik, egoera berriak aldaketarik erakarri ote dezakeen elkarrekin ausnartzea baizik. Alegia, Eibarrek ez du, ez, Realak duen historiarik, baina Realaren magalpean otsein samar ari diren futbol-taldeen artean zenbat dira lehen mailako, 45 milioi euroren aurrekontuaz eta 600 neska-mutikoren harrobiaz?

Eibarrek hiru aukera zeuzkan: makurtu eta isilik jarraitu; haserretu eta kristorenak azaldu; edo, zuhur asko, salatu, Gipuzkoako Diputazioak eta Realak hiru urte daramatzatela batere jaramonik egin gabe. Jaramonik egin nahi izan gabe. 

Bistan da hirugarren aukera hau dela hautatu duena. Ez gehiago eta ez gutxiago.

Harrobia

Ipuruako harrobiaren ahalak, aurrengo osteguneko aurkezpenean

Malen

Talderik gazteenetako bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: