Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal diaspora: hemen gaude eta gogoan zaituztegu

Euskal diaspora: hemen gaude eta gogoan zaituztegu

Amatiño 2018/09/09 10:46
Euskal Diaspora Eguna eratu zen atzo, munduan zeharreko 16 herrialdetan. Besteak beste, Argentinako Buenos Airesen bai, behintzat. Handik bertatik jaso ditut bart iluntzean hogeiren bat argazki, nolabait adierazteko: Hemen jarraitzen dugu, baina ez zaituztegu ahazten.
Euskal diaspora: hemen gaude eta gogoan zaituztegu

Atzo, Buenos Airesen

Munduan zehar 191 euskal etxe omen daude, 25 herrialdetan barrena. Euretatik hirurogeik, 16 herrialdetan, Diaspora Eguna ospatu zuten atzo, dantzaz, kantaz eta lagunarteko bazkariaz.

Inork eskatu gabeko argazkiak jaso nituen Buenos Aires hiriburuaren bihotz bihotzetik, Uztailaren 9a eta Corrientes etorbideen artean dagoen Porteo obeliskotik, non bildu ziren bertan bizi diren euskal jatorrizko edozenbat argentinar.

Corrientes etorbidea Buenos Airesko kalerik mitikoenetakoa da, ez baitzen alferrik bere magalpeko gau-taberna eta antzokietan tangoa suspertu, inguruan bizi izan zen Carlos Gardel liderraren ildotik.

Porteo obeliskoa, berriz, Buenos Airesko irudirik ezagunena da. Ia 70 m. ditu, eta 1936an eraiki zen Buenos Aires hiriaren sorreraren laugarren mendeurrena ospatzeko.

Hartara, elkarrekin biltzeko eta argazkia ateratzeko ardatz hori aukeratu duten euskal jatorrizkoek zera adierazi nahi izan digute: Hemen gaude, eta gogoan zaituztegu.

Argazki orokora

Buenos Airesko Porteo obeliskopean

Buenos Airesko euskal aire berriak

Xenpelarrek esan bezala, "jaioko dira berriak, gu (ere) gara euskalerriak"

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: