Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Munduko ikuskizunik handienetakoa

Munduko ikuskizunik handienetakoa

Amatiño 2018/08/28 13:35
Hungariako tradizio-musika eta musika landuaren arteko topaketa “munduko ikuskizunik handienetakoa” izan da, aurtengo Musika Hamabostaldian barrena. Brahmsen eta Liszten dantza eta rapsodia hungariarrik ez zen, jakina, falta izan; baina ezta Sarasateren “Aire gitanos” delakoa ere.

Aurrekoan musika zeltari egokitu zitzaion eta oraingoan, berriz, musika zingaroari. Herri-musikaren eta musika landuaren arteko topaketaz ari gara. Bat-bateko tradizio-musikaz eta eskolan ikasitako musika arautuaz. Hain zuzen ere, biak elkarrekin biltzen dira Lendvai biolin-jotzaileen etxean. Aitak ez omen daki solfeorik ere. Semea, aldiz, kontserbatorioan ikasia.

József Csócsi Lendvai (1944) ijito hungariarrak betidanik jakin izan du musika zingaroa belarriz jotzen, etxean ez baitzuen besterik entzuten eta, bi urte eta erdi baino ez zituela, aitari kopiatzen hasi zenez gero. Hamar urte bete zituenerako herriz herri jardun ohi zuen. Egun, aitak utzi zion biolin zaharraz jotzen darrai.

Jósej Lendvai (1974) semeak, berriz, oso gazterik hasi zituen ikasketa klasikoak eta, Béla Bartók Kontserbatorioan eta Franz Liszt Musika Akademian aritu ostean, biolin-jotzailerik onenetakoak da. 1691ko Satradivarius batez jotzen du.

Budapest Festival Orchestra lagun, biak elkarrekin aurrez aurre jotzen entzutea oso gutxitan gertatzen den “munduko ikuskizunik handienetakoa” izan da Donostiako Musika Hamabostaldian barrena. Brahmsen eta Liszten dantza eta rapsodia hungariarrik ez zen, jakina, falta izan, baina ezta Sarasate nafarraren “Aire gitanos” delakoa ere. Mundiala.

Aipagarri, bestalde, Ivan Fischer Budapest Orchestraren zuzendariak, oholtzatik bertatik, eskainitako aurkezpen eta azalpen adierazgarriak (propio jarritako itzultaileaz). Ez zait sekula kontzertu batean horrelakorik gertatu. Eta, zinez, eskertzekoa da.

Lendvai aita-semeak

József Csócsi Lendvai, erdian. Ezkerrean semea eta, eskuinean,  Ivan Fischer Budapest Orchestra zuzendaria

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: