Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Back to… Eskista

Back to… Eskista

Amatiño 2018/08/13 18:00
Orain hurrengo Eskistara itzuli nintzen berriro, mende erdi luze geroago. Benetan arraro samar gertatzen da, bai, berrogeita hamar urteren bueltan leku berberera itzultzea. Ausnarketa eta filosofia sakonetarako abagune aproposa, behar bada, baina, xinplegia iruditu arren, niri honako hau baino ez zitzaidan bururatu: zer bizkor joan den gero dena…

Lau artikulu, lau gero, eskaini zizkion, 1967ko apirilaren alean, Kezka aldizkariak eskiari, negu-kirol hau Club Deportivoko irakurleari nabarmen asko interesatzen zitzaiolakoan. Garai hartan ez zen, segurutik, lar eskiatzailerik Eibarren, baina, ordurako hasia zen lehen zale-andana suspertzen, eta zentzu honetan ulertu behar da Pedro Agirregomezkorta “Petrus”, Melchor Loyola eta Enrique Gutierrez kirolzaleen testuak eta David Arriola polifazetikoaren argazkiak. Melchor Loyolak “Apuntes sobre el material de esquí” delakoaren ekineran idatzi bezala: Ahora que el deporte del esquí va tomando creciente impulso en nuestro C.D. Eibar…”

Enrique Gutierrez edo izan ezik, beste hiruak gerra aurretik jaio ziren. David Arriola, 1923an; Melchor Loyola, 1929an, eta “Petrus”, 1930an. Gazteena hil zen aurrena, orain dela hogei urte inguru. Haren anaia nire lagun-taldekoa izan arren, nik ez nuen askorik tratatu Enrique Gutierrez, baina David Arriolak, eskiatzen ez ezik, dantzan, mendian, herrigintzan eta euskaltzaletasunean erakutsi zigun. “Petrus”, berriz, orain dela bost urte eskas ere, Europako txapelduna izan zen disko-jaurtiketan, laurogei urtetik gorakoen mailan, eta Melchor Loyolak, oraindik ere, eski-materialaren azken berrikuntzak ikuskatu ohi ditu Internetez.

Belaunaldi harek jarri zuen nolabaiteko arraste-tramankulua Duruko maldetan barrena, non gazteagoek estreinako ikasi genuen eskiatzen.  Gasolinaz mugitzen zen narra mekanikoaren aztarreniik ez da, jakina, geratzen baina 1967an eraiki zen Eskista aterpetxeak zutik diraun,  oraindik ere,  mende erdi geroago, Aizkorri eta Urbia bitarteko bidegurutzean.

Saninaziotan bertaraino joan nintzen iraganaren gogorapenek eraginda. Zinez arraroa da, bai, berrogeita hamar urteren bueltan berriro ere leku berberera itzultzea. Ausnarketa eta filosofia sakonetarako abagune aproposa, behar bada, baina, xinplegia iruditu arren, niri honako hau baino ez zitzaidan bururatu: Zer bizkor joan den gero dena…

Duru

Duru eta Tellakaskueta arteko maldak, gaur egun. Ezkerraldean, sakonean, Aizkorri. Eta eskuinaldean, are sakonago, Aratz

Eskista1

Eskista, gaur egun eta orain 50 urte

Eskista

Eskista, 1967. David Arriolaren argazkia


Un refugio en Eskista

Eskista es para nosotros, esquiadores eibarreses y oñatiarras, una pequeña estación de esquí, un Candanchú de bolsillo. Y por ello, precisamente, Eskista presumía. Presumía de sus pistas de nieve, del soberbio paisaje que la circunda; estaba orgullosa del flamante telesquí instalado en sus laderas; acogía complacida a los esquiadores que, desde Aránzazu, ascendían hasta ella, y se mostraba benevolente con ellos, no permitiendo que el menor accidente ensombreciera la jornada. Sm embargo, esta felicidad duraba poco tiempo. Cuando se aproximaba la primavera, la nieve huía de sus laderas y Eskista quedaba sola, abandonada.

Cierto que algunos montañeros llegaban a Eskista, pero pasaban de largo, sin detenerse jamás, ignorándola; y Eskista sumíase en profunda tristeza, añorando la llegada del lejano invierno y, con él, sus amigos: los esquiadores. Pero éstos, agradecidos por las maravillosas jornadas vividas en ella, le tenían reservada una sorpresa. Una mayúscula sorpresa: un refugio en Eskista. Desmontable, como un juguete de mecano, y entregado en la fecha más apropiada para un regalo: el día de Reyes.

Eskista, emocionada, vistió sus mejores galas invernales para recibir a los esquiadores al siguiente domingo. Cubrióse con un espeso manto blanco; limpió el cielo de nubes, dejándolo en un azul purísimo, y ordenó al sol que brillase en todo su esplendor. Y así dispuesta, acogió amorosamente a sus amigos esquiadores, Ya no permanecerá sola Eskista durante largos meses. Gracias al refugio, sus amigos la visitarán frecuentemente.

Enrique Gutiérrez –Kezka. Abril 1967

Eskisataizena

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: