Arragoa, mundu zabalera
Arragoa taldea familia bergarar bik osatzen dute. Batetik dira, Asier eta Nagore gurasoak eta Eider zein Miren alabak; bestetik, gurasoak dira Lauri eta Amaia, eta semeak, berriz, Jokin eta Beñat.
Bi guraso-bikoteek musikaren inguruan elkar ezagutu, seme-alabak “dantzan” jarri eta… horra non elkarrekin Arragoa taldea sortu eta han-hemenka jendaurrean jotzeari ekin.
Folk musika-mota dute gogoko. Folka… zentzurik zabalenean, aurreko igande-eguerdian San Juan eliza zaharrean eskaini zuten errepertorioaren arabera: Irlandako, Eskoziako eta Galiziako musika zelta ez ezik, Brasilgo, Suediako, Estatu Batuetako eta Balkanetako aireak jo baitzituzten, maisuki jo ere.
Izenaren jabe dator Arragoa. Ialgi bedi, gero, mundura, mundu zabalera.
"Arragoa", Bergarako San Juan ermita zaharrean. Eliza lehen aldiz aipatzen da 1563ko agirietan. Oraintsu, San Juan Auzoko Garapenerako Elkartea hartaz jabetu zen, 2010eko sutearen ondoren.. Geroztik, 2014an eraberritu eta erabilera askotariko aretotzat bihurtu dute..
Beñat eta bere ama, Amaia; biolin-jotzaileak
Eider eta Miren ahizpak ere, biolina jotzen.
Jokin eta Asier, tente, gitarraz. Eserita, Lauri, bondhran (pandero zelta) jotzen
San Juan auzoko barazkiak. Bertako berdura-jana da, hain zuzen, jai-programaren berezitasunetako bat
Eta otorduak dirauen bitartean, trikitilari gazteak nagusi