Gipuzkoak, langabeziarik murritzena
Amatiño
2018/05/02 13:20
Langabeziaren datuak ezer gutxi aldatu dira aurreko hiru hilabetekoekin alderatuz gero; eta, aldaketa apurrik izan bada, onerako baino, txarrerako.
Erantzunik ez
Alemania serioa omen
Amatiño
2018/04/24 09:00
Schleswig-Holstein estatuko auzitegiak Puigdemont libre laga duela-eta, horra non hainbatek deskubritu duen Alemania Federala serioa dela. Bai, Alemaniaren seriotasuna eredutzat hartzekoa da. Baina ez lege-kontutan soilik.
Ea behingoz gizarteratzen diren
Amatiño
2018/04/17 09:00
Proportzionaltasun bila, nik pare bat hilabetez sartuko nituzke, baina ez kartzelan, guardia zibilen kuarteletan baizik. Eta ez egonean egoteko, oheak egin, platerak garbitu eta erratza pasatzeko baino ez. Ea behingoz gizarteratzen diren.
Politikaren artea
Amatiño
2018/04/10 09:00
Gure zaharren garaietan sarri aipatu izaten zen harako leloa: “Euskaldun fededun”. Lehengo sinesmenduna orain sinesmengabe bihurtu omen da, baina ez da egia. Segurutik hainbat arrazoi behar izango dira lehengo jainko analogikoan sinesten jarraitzeko, baina, horratik, harrigarria da, gero, belaunaldi gazteak zein sinesterrazak diren jainko digital etorri berriaren aurrean.
Eusko Ikaskuntzaren erronka nagusia
Amatiño
2018/04/03 09:00
Ehun urte betetzen dira aurten, 1918an jaio zela Eusko Ikaskuntza, Sociedad de Estudios Vascos delakoa. Hego Euskal Herriko lau diputazioen laguntzaz sortu zen eta lau helburu nagusiz: euskaldunen kultura-maila sustatu, euskal unibertsitatea sortarazi, autonomia politikoa garatu eta euskal ikertzaileak zein adituak bilduko lituzkeen erakundea indarrean jarri.
Nazio-kontuak ez dira, gero, errazak
Amatiño
2018/03/27 09:00
Datorren igandeko Aberri Egunaren bezperetan libururen bat aholkatzekotan, hona Iñaki Zabaletaren “Wilhen von Humboldt eta Euskal Herria” izenekoa. Liburu aproposa, nik uste, Aste Santuko opor-egun pattaletan irakurtzeko. Ez da liburu arina, ez. Baina… zein ahoberok esan du nazio-kontuak errazak direnik? Humboldten Alemaniara egunotan begiratu besterik ez dago.
Emakumeak eta euskara, elkarrekin
Amatiño
2018/03/20 09:00
Berrogeita hamalau urte dira, berrogeita hamalau gero, Joxe Azurmendik honako artikulu hau idatzi zuela Jakin aldizkarian: “Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai…”. Garbi dago gauzak zeharo aldatu direla, geroztik, azken mende erdian.
Deabrua, lehiakortasuna eta liberalismoa
Amatiño
2018/03/13 09:00
Munillak baserriko kutxa zaharretik atera du deabrua, gotzain donostiarrak berak baino ikusten ez dituen gaiztakerien aitzakiaz. Beste hainbatek, ordea, lehiakortasuna eta liberalismoa jotzen ditu deabrutzat, elkartasuna eta solidaritatea zapuzten dituztelakoan.
Lady Bird, halaber
Amatiño
2018/03/09 13:35
Bost nominazio, bost, zituen "Lady Bird" filmak eta esku-hutsik geratu zen, astelehen gauean, Hollywoodeko Oscar sarien emanaldian zehar. Hala ere, nago, oro har, egunotan zine-aretoetan ikusi daitekeen filmik osatuenetakoa dela, nahiz, sailez sail, urrezko irudi zehatzik ez bereganatu.
Ehun urte ez dira alferrik joan
Amatiño
2018/03/06 09:00
Datorren osteguneko geldialdia, munduan barrena; aurreko igandeko Emakume Ausarten aldeko korrika, Gasteizen; Lilatoia, Donostian; Women´s March, Londresen… ehun urte dira emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zutela Ingalaterran. Joanak joan, ehun urte ez dira, gero, alferrik joan.