Pilar Zubiaurre, aitzindaria
Amatiño
2019/06/18 09:00
Udazken arte, ikusgai eta ikusgarri egongo da Bilboko Arte Ederretako Museoan zein Garaiko “Eleiza Barrian”, Zubiaurretarren Memoria Grafikoa deritzon erakusketa, non biltzen diren Valentin, Ramon eta Pilar neba-arrebek orain ehun urte filmatutako irudiak.
Erantzunik ez
Ez da beti horrela izan
Amatiño
2019/06/04 09:00
Nire enpresa txikerraren fiskalitateaz arduratzen den Ainarak badaki paperak Foru Diputazioan aurkeztu behar direla, baina ez daki zergatik. Beti horrela izan omen da. Beti? Beti ez behintzat, neska… Zure “betikotasun” hori lar mugatua da. Izan ere, ezkondu osteko nire lehen errenta-aitorpenak Espainiako Ogasun Ordezkaritzari aurkeztu behar izan nizkion. Eta ni zahar samarra izango naiz, baina ez, horratik, Matusalen.
Batak ez du bestea ukatzen
Amatiño
2019/05/21 09:00
Esan beharrik ez, gauzak ez direla beti nahi bezain bakunak. Ez, kontuak ez dira, gehienetan, bata ala bestea, zuriak ala beltzak, aida ala iso. Gizartea konplexu samarra da eta gizakia kontraesanez josia.
Frantziaren eta Italiaren pare-edo, baina Alemaniaren bikoitz
Amatiño
2019/05/14 14:10
Ontzat eman beharrekoak-edo, azken hiru hilabeteko langabeziaren euskal datuak, espainiar saltsaren baitan, behintzat. Ez behar bezain onak, Europar Batasunakoekin (%6,5) alderatuz gero; homologagarriak, Frantziakoak (%8,8) eta Italiakoak (%10,2) kontutan hartuta; eta, nabarmen eskasak, Alemaniakoa (%4,9) helburutzat joko bagenu.
Politikan ez omen du denak balio
Amatiño
2019/05/07 09:00
Sendotasuna ez da politikoen erreferentziarik adierazgarriena, baina, beldur naiz, arinkeria ez ote den gizarteak politikoekiko azaltzen duen jarrerarik nabarmenena. Politikan ez du denak balio, ez. Baina ezta politikaren kontra ere.
Erdal plastiko-pila
Amatiño
2019/04/23 09:00
Tarteka-marteka norbaitek salatu izaten du hondartzetan bildu ohi den plastiko-pila. Noizik behingo zaborrak ez du honezkero inor harritzen, baina denok asaldatzen gara horrenbeste zakar elkarrekin batzen denean. Euskaraz ere, antzerako. Lantzean behingo erdarakadaren batek ez du inor aztoratzen, baina kezkatzekoa da denak errenkadan jarriez gero.
Sekulako ikuspegia, inoizkoa
Amatiño
2019/04/10 10:25
Teknologiak aldaketak erakarri ditzakeenik ez dago zalantzan. Egiturazko, taxuzko eta zentzuzko aldaketa sakonak ez ezik, baita, eraz eta moldez, arinagoak ere, itxurazkoak alegia. Horra, beheko argazkia, zenbaitek hasieran nekez identifikatuko duena, mila aldiz bertatik bertara ibilitakoa izan arren.
Laurogei urte eta orain hau
Amatiño
2019/04/09 11:10
Hauteskundeak direla eta, ezker abertzaleak adierazi du politika egingo eta eragingo duela Espainiako Kongresuan. Benigno Baskaran eibartar sozialista historikoak esango lukeen moduan, laurogei urte eta orain hau!
Arriskutan jarri nahi duenak jaso beza eskua
Amatiño
2019/03/26 17:43
Beharbada ni kontserbatzailea naiz. Bapo. Demagun baietz. Baina honezkero lortutakoa galtzeko, edo arriskutan jartzeko, gertu dagoenak jaso dezala eskua.
Pedro Sánchezen beste txapela
Amatiño
2019/03/12 09:00
Hainbat hamarkadatan, Euskadiko Alderdi Sozialistak hartu izan du bere gain kanpotik etorritako langileen bandera, tartean konturatzeke, haien seme-alabek ez dutela bertakoak ez direnik sekula pentsatu eta, ondorioz, gaur eguneko sozialismoak, euskara-kontuetan behintzat, etorkizun gehiago izan dezakeela Eibarko jatorrizko ereduarekin, noizbaiteko Barakaldokoarekin baino.