Euskaltzainburu izan zen ingeniari-ingeniaria
Amatiño
2021/03/21 11:40
“Ingeniari bikaina, teknikari azkarra eta intelektual aparta izateaz gain, euskaltzale eta integrista nabarmena ere izan zen”. Honelakoa izan omen zen Ignacio M. Echaide, industria-ingeniari donostiarra, Jon Etxaide idazlearen aita. Besteak beste, gizon serioa, zorrotza, zurruna, zuzena eta, diotenez, ona.
Erantzunik ez
Xabier Leteren loreak eta zauriak, gomutan
Amatiño
2021/03/18 18:50
Xabi San Sebastianek (ahotsa eta gitarra), Joserra Senperenak (pianoa), Quico Pugések (biolontxeloa) eta Beñat Gaztelumendik (bertsoak) elkarrekin osatu dute "Loreak eta zauriak" ikuskizuna, Xabier Leteren gomutaz. Hainbat bertsio anitz eskaintzeaz gainera, baita "poeta tristea" zenaz nork bere burutapen eta hausnarketa pertsonalak jendaurrean azaldu ere.
Santa Engraziaraino, bizikletapean
Amatiño
2021/03/15 18:10
Santa Engraziako ermitak merezi du edozein egunetan bisita. Zer esanik ez ataritik eskaintzen duen ikuspegi paregabeak: Granada erreka, Altzolarats, Andatza, Ernio, Izarraitz, Aizarna harana eta gehiago, Zumaia aldeko itsasoraino. Baina, hori bai, aukeran, hobe oinez bizikletaz baino. Behin adin batetik aurrera, behintzat.
Txapelgorriak: ibaian behera, ibaian gora
Amatiño
2021/03/12 10:00
Kanta zaharrak zera dio: “Por el rio Nervión, bajaba una gabarra, rumba-la rumba-la, con once requetés de boina colorada... ”. Baina Cecilio Gerrikabeitiak, gabarraren ideia suspertzeaz gainera, aldaketa egokitu zuen, 1983an: “… con once jugadores del club atxuritarra, rumba-la rumba-la, la rumba del cañón."
Iraunkortasun ekonomikoa
Amatiño
2021/03/09 15:10
Bere buruaren jabe den gizarte solidario eta lehiakorrak jakin behar du oraingo premien eta geroko inbertsioen arteko oreka asmatzen. Hau da, iraunkortasuna aldarrikatzen ez ezik, baita praktikan jartzen ere. Ingurumenaz zein ekonomiaz.
Txikiaren xarma, txindurriaren lana
Amatiño
2021/03/06 20:00
"NanoGUNE autogobernuaren fruitu da, euskal erakundeen politika egokien ondorio. Gutxieneko bi baldintza behar dira politika zientifiko-teknologiko zuzenak garatzeko: epe luzea --jarraitasuna politiketan-- eta administrazioarekin elkarlana." (Pedro Miguel Etxenike).
Michel Labèguerie, hain urrun eta hain hurbil
Amatiño
2021/03/04 20:35
Gaur, ehun urte, Michel Labèguerie (1921-1980) jaio zela Uztaritzen. Euskal “Kanta Berria”ren aitzindaria, 1960ko gazteriak ez ditu sekula ahaztuko Labèguerieren “Gu gara Euskadiko”, “Haurtxo haurtxoa”, “Primaderako liliak”, “Zer duk nigarrez” eta beste hainbat. Gizon jakitun, lasai, atsegin eta solaskide ona, Kanboko bere etxea ireki zigun sarri.
Endarlatsan, behintzat, ez
Amatiño
2021/03/01 00:05
Dokumentala ez zaio erabat lotzen kazetari-moldeari. Edozelan ere, gertaera (1985) berez bortitza eta larria izateaz gainera, amaren emaria, Jon Arretxeren lekukotasuna eta ETBren artxiboaren altxorra besterik gabe dira aski dokumentua baliosteko.
Salvat Monho, nafar ardotan bixkotxak sartzea gustuko zuen apaiza
Amatiño
2021/02/26 20:00
Orain hurrengo, Iñaki Segurolaren “belarriak” proposatu zigun*, beste zenbait klasikoren artean, Salvat Monhori entzutea, nolabaiteko euskara eredugarriaz-edo jabetzeko. Bapo. Baina, nor arraio da Salvat Monho?
Beste ataka bat
Amatiño
2021/02/23 12:00
Atzokoa izan zen atzera buelta ezinezko ataka berria, euskal energiaren sektorean hurrengo urteetan hidrogenoa eta erregai sintetikoak gero eta gehiago erabili ahal izateko.