Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ormaetxearen Mondragoeko esperientzia kooperatiboa

Ormaetxearen Mondragoeko esperientzia kooperatiboa

Amatiño 2021/12/22 11:30
“ORMAETXEA. De principio a fin. Toda una vida cooperativa. Biografía dialogada” (Armin Isasti, Isabel Uribe, 2021) liburuak jasotzen du, Jose Maria Ormaetxearen (1926-2019) ikuspegitik, Jose Maria Arizmendiarrietaren eraginez 1956tik aurrera indarrean jarritako Mondragoeko Esperientzia Kooperatiboa.

Zer gerta ere, nekez gero, lekuko hoberik, ez soilik Ormaetxea  izan zelako sortze beretik erreferentziarik nagusiena, baita izaeraz ere, Jose Maria bera prozesu guztiaren artxibo “bizia” izan zelako mende erdi luzez, ez baitzen alferrik 14 urterekin eskola-apunteak ere gordetzen zituen mutikoa.

Biografia “nobelatu”(1) honek parerik gabeko informazio-pila biltzen du Arrasateko mugimenduaren hirurogeitaka urteko nondik norakoa ulertzeko eta ulertarazteko, baina, aukeran, gogoangarri iruditzen zaizkit behar bada kooperatibismo-kontzeptuarekin zer ikusi esturik ez duten ideia bi.

Orduko garai-giroa ez da oraingoa

Lehenik eta behin, sorreraz, Ormaetxeari luzatzen zaion aurrenetako galdera potoloa zera da: gaur egun jarriko ote zen ULGOR-en lehen harria eta 1956an bezala jardun? Eta erantzuna laburra bezain argia da: “Probablemente no. Si la vida nos hubiese traído a este nivel de capacidad económica actual y se hubiese producido la ruptura de clases que reinaba, posiblemente careceríamos de los ánimos de enfrentamiento y ruptura que construyeron la espiral indispensable de 1956. Me pregunto también si habría el torrente de entusiasmo que entonces teníamos, un entusiasmo y optimismo que nos venía de nuestra fe. En nuestro caso, el hilo conductor del cooperativismo de Mondragón es que éramos cristianos”.

Liburuaren amaieran, berriz, zera dio: ”Si en estos momentos D. José María Arizmendiarrieta hubiese tenido que ejecutar sus ideas para crear una empresa según sus ideales, habría pensado de otra forma”. Eta zehazten du: “Las circunstancias son ahora completamente distintas: mujeres y hombres que hoy se integran en el cooperativismo viven en un confort más razonable, tienen una formación en gran parte universitaria y en sus orígenes no padecieron ni la precariedad económica, ni los disgustos, ni los prejuicios que se habían depositado a través de su vida en la mente de los primeros cooperativistas”.

Kooperatiba edo ez, baina industria... lehiakorra

Hirurogei urte geroago, Ormaetxeak industriaren garrantzia nabarmentzen du: “Es precisamente la creación y desarrollo de iniciativas empresariales en el sector industrial –sector con el mayor efecto multiplicador y valor agregado— lo que históricamente ha detonado el desarrollo y avance de este movimiento cooperativo”.

Lehen kooperatibaren bost (2) sortzaileetakoak darrai: “Me parece bien que se desee crear empresas que tengan la figura jurídica de una ‘Sociedad Cooperativa’. La cooperativa es un modo de ver y de vivir. Siendo lo mejor enemigo de lo bueno, mejor sería que fueran cooperativas, pero ya es bueno que se genere el puesto de trabajo . Más allá de la figura jurídica, internamente en la empresa hay que ser justos y exigir eficacia con las personas que en ella colaboran. Con los trabajadores no hay que ser generosos, sino justos. Y hay que exigir eficacia, porque la empresa precisa ser competitiva para funcionar”.

Zentzu honetan, Fagor Electrodomésticos (3) izan zenaren lehen nagusiak ezartzen du: “el cooperativismo materializado en empresas industriales precisa de empresas que sean competitivas, porque, en caso contrario, estarán abocadas a desaparecer ante las exigencias del mercado”.

---ooOoo---

1) Egileek hitzez hitz aitortzen dute: “… hemos realizado una transcripción novelada de los diálogos que mantuvimos con él.”

2) Luis Usatorre, Jesus Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Maria Ormaetxea eta Jabier Ortubai

3) Erabateko gainbehera (2014) baino hamar urte lehenago sumatu omen zuen Ormaetxeak, Fagor Electrodomésticos kooperatibak ez ziola nazioarteko merkatu-lehiakortasunari eusten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal