Politikaren ordua
Amatiño
2020/12/15 10:00
Eskizofreniko samarra ere bada. Batetik Iparragirreren Gernikako Arbola euskal ereserki nazionaltzat aldarrikatu eta, bestetik, haren kanten letra lotsaz aldatu. Iparragirreren aurpegi guztiak aitortzen ez ditugun artean umekerietan jarraituko dugu.
Erantzunik ez
Ez eroria, are gutxiago, amildua
Amatiño
2020/12/10 23:30
Antzoki Zaharrean aurkeztutako “Ni naiz Lete” ekoizpena Xabier poeta eta kantariaren gaineko dokumentala izan baldin bazen, eta Kursaaleko “Hesia urraturik” oratorioa, berriz, eresti introspektikoa, atzo Victoria Eugenian taularatutako “Gezur eta egia gurea” delakoa, haren adiskide, lagun, lankide eta zaleen omenaldi zirraragarria izan zen. Ahaztezin horietakoa.
Euskal Telebistaren sorrera, dataz eta datuz
Amatiño
2020/12/09 10:00
1983ko Urteberri eguneko aurrenengo minutuan ekin eta ondoko bizpahiru ordu txikietan igorri zen Euskal Telebistaren lehen informazio-programa. Egun bereko goiz erdian, berriz, umeentzako lehendabizikoa. Artean, 24 orduz oheratzeke geundela, sortzear zen Kataluniako Telebistatik deitu ziguten telefonoz, galdezka: “Goardia Zibilik agertu al da?” Ezetz, erantzun eta: “Orduan, bagoaz gu ere.”
Xabierren gustukoak
Amatiño
2020/12/06 13:25
Ez dakit gaur ETBk (22:15) eskainiko duen “Ni naiz Lete” dokumentala hodeietara jasota ote dagoen eta, hartara, Xabierrek berak ikusi ahal izango duen, baina, ikusiko balu, seguru gero gustatuko litzaiokeela.
Urtetan ezinbesteko erreferentzia izango den liburua
Amatiño
2020/12/03 22:30
Oraingoan, Joxe Azurmendi ez da ohituta gaituen saiakeragile ezaguna, entziklopediagile aintzindaria baino. Liburuaren helburua ez da ikerketa soila; baita kontsulta-tresna baliagarriaren eskaintza paregabea ere.
Euskal zinemak ikusentzuleak behar ditu
Amatiño
2020/12/01 10:00
Behar bada gutako asko aretoetara joatea ez da nahiko izango euskal zinemak iraun dezan. Baina, seguru, gero, gu ez bagoaz, ez dela beste inon euskal pelikularik egingo.
Pandemiaz, zinemara joan eta orfeoiaz amaitu
Amatiño
2020/11/29 09:00
Zer dute Zumaiak, Azkoitiak, Azpeitiak edo Elgoibarrek, Debak ez duenik? Zinema! Ez da gero huskeria, areago pandemia-garaian. Eta ez da aretorik ez delako, dagoena itxita dagoelako baino. Ni Debako alkatea banintz aretoaz baliatzen ahaleginduko nintzateke. Lasai, beraz.
Mapek ez dute bide-zorurik bereizten
Amatiño
2020/11/26 12:00
Eguraldi hotza bezain eguzkitsua aproposa da mendi-bizikletan aritzeko eta, hara non, sekula egin gabeko osteratxo bi burutzeko aukera. Larunbat goizean, Debatik Mendarora mendiz joan eta errepidez itzuli; eta igandean, berriz, Debatik Arroa-goikora errepidez eta, buelta, autopistapeko Olaberribidetik pasatu ostean, mendiz gora, Mardari bailaran zehar, Itziar barreneko Santuaranetik, Debara.
Ignazio Arregi eta Pedro Olearen adibideak
Amatiño
2020/11/23 13:00
Ignazio Arregi zenari zor zaizkion gomuta eta esker ona, eta Pedro Olearen omenezko “Olea. ¡Más alto!” dokumentala... biak ala biak dira adibide arras onak EiTBri zentzu horretako ekoizpenak iradokitzeko.
Datu hotzen eta giro goibelaren arteko arrakala
Amatiño
2020/11/20 15:00
Nabarmena da, gero, zein arrakala handia dagoen estatistika hotzek aditzera ematen duten alegiazko patxadaren eta gizarteak bertatik bertara bizi dituen estualdi latzen artean.