Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

XIX. mendeko euskara laudiotarra

Amatiño 2008/09/16 00:02
Gentza Belaustegigoitia adiskide minak bere osaba Federikoren (Laudio, 1876-1947) paper eta liburuen artean aurkitu du 1877an Bilbon argitaratutako “Cristiñau Doctrinia, Aita Gaspar Astetec erderaz escribidua” eta “Laudiyoko abade jaunen encarguz eta costuz, diar dirian baiyezcoecaz, eusquerara biyortuta” eta argitara emana.

L´identité basque, selon Jean Haritschelhar

Amatiño 2008/09/14 16:55
"Etre basque, c'est se considérer membre de la 'nation' basque, que l'on soit de citoyenneté espagnole, française ou américaine. C'est avoir conscience de faire partie d'un peuple, d'une communauté sociale, spirituelle et affective" (Jean Haritschelhar).

Progresio geometrikoa

Amatiño 2008/09/14 00:06
Berak oraindik ez dakien arren, bihar, irailak 15, benetan egun handia izango da gure etxeko nagusiarentzat, aurrenengo aldiz eskolara joango baita urte bi kunplituko dituen egun berean.

Brujas eta Segura

Amatiño 2008/09/12 17:32
Bederatzigarren mendean ba omen zen, Flandrian, Brujas* izeneko baserria, Zwin badiako gazteluaren harresipean sortua eta hazia. Mende bat geroxeago, Brujas Flandriaren hiriburua zen eta, Zwin ibaian zehar merkatua gogotik garatu ahala, Europako hiririk aberatsenetakoa bilakatu, Venezia eta Genoarekin batera.

Segurtasun sarea

Amatiño 2008/09/11 20:55
Auskalo egia ote den baina mundu guztiak aho batez onartzen du euskal industria ingurukoa baino hobeto ari zaiola krisialdiari aurre egiten. Zergatik ote, ordea? Erantzunak hainbat izan daitezke baina bat, batez ere bat, euskal enpresaren nazioarteko merkatuaren aldeko apustua da.

Noiz aldatu beharra asmatu

Amatiño 2008/09/09 00:00
Aurreko larunbatean, kintoen afalostean, laguna erdi mozkortu zitzaigun eta, eskailera-buruan, pailazoarena egiten hasi. Denok algara bizitan geundela, horra hor non, dsanba egin eta, buruz behera hogeitaka harmailatan zehar hankaz gora jausi eta bizkar hezurra hautsi zuen.

Oikiako zubia

Amatiño 2008/09/08 00:30
Artaditik Aizarnazabalera, Zumaiaraino jaitsi beharrik gabe autoz joaterik dagoen galdetu diot bertako baserritarrari: “Bai, aurreko horretatik jarraitu behe aldera eta puente-romanotik Okiaraino.” Joño, Oikian zubi erromatarrik ba ote?

Tradizioa eta sinbologia ez daude hankartean

Amatiño 2008/09/05 21:09
Hondarribiko alardean ez daude jokoan ez tradizioa eta ez emakumeen oinarrizko eskubideak, bi jokamolde kontrajarrien arteko setakeria eta egoskorkeria baino.

Arrate Irratiaren urteurrena: 50, 30 ala 25 urte?

Amatiño 2008/09/04 18:46
Arrate Irratia 1959ko Gabonetan sortu zen. Laupabost urte geroago, 1964an, gobernu frankistak itxi egin zuen. Demokraziarekin batera, 1978an, berriro ekin zion eta 1983an edo, Eusko Jaurlaritzak frekuentzia legeztatu zion. Lehen hiru datak gogoan ditu Arrate Irratiak bere webgunean. Laugarrena, ezta aipatu ere.

Lagarterako oihal bordatuak

Amatiño 2008/09/03 19:10
Federico García Roperok ia 70 urte daramatza udaro Debara etortzen, Lagarterako ehunezko oihal bordatuak saltzeko asmotan. Betidanik ezagutu izan dut nik Debako zumardian, zuhaitzen artean jarritako sokatik mantelak, eskupainuak eta bestelako zapiak eseki eta jendea noiz bertaratuko zain. Aurten ez du saltokirik jarri.