Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ronaldo: ontsa lo egiteko bidea

Ronaldo: ontsa lo egiteko bidea

Amatiño 2009/07/06 23:40
Maiatzaren 14an, Valentzian, nolabaiteko zalantza esistentziala izan nuen, ni neu arrunta, normala edo ez hain normala ote nintzen. Gaur jakin dut, nere lasaitasunerako baino ez bada ere, hainbat mila lagun baino arruntago eta normalago naizena. Bi hilabeteren bueltan, azkenean, gaur lasai lo egingo dut.

Maiatzaren 14an, Mestallara sartu aurretik, Valentziako zenbait lagunekin hainbat garagardo hartzen ari nintzela, “hura” normala ote zen aztertzeari ekin genion, ez baitzen nonbait batere arrunta 25.000 zale gorri-zuri han biltzea, Athleticek noiz galduko  ikusteko.

Tartean, Valentziako bertako soziologoak ziharduen kontu-kontari, barra gainetik ukalondoa kendu beharrik gabe sekulako ondorio sakonak ateratzeko gauza bide zena. Haren ustez, Athletic-en jarraitzaileak islatzen ari ziren fenomeno hura beste hainbat barne-hutsuneren lekuko omen zen. Hots, nekez azaldu omen zitekeen talde-jarrera hura trauma kolektiboren bat ez balitz. Beste modu batez esanda, Athletic zaleen zoramen hura zenbait barne-eskasiaren kanpo-isla baino ez omen zen. Are gehiago, Valentziako bat-bateko bilera hura euskaldunon beroaldiaren,  egonezinaren eta patxadarik ezaren adierazgarri besterik ez omen zen funtsean. Nolabait esateko, denboraz kanpoko akelarrea alegia.

Nik, agia esan, aitzakia ona nuen egun hartan han egoteko, lanera joana nintzen-eta. Baina nere baitan urduri samar sentitu nuen burua, aitzakiaren aitzakiaz benetan urbitsetan joana bainintzen erdi ezkutuan Valentziaraino, halako aukerak hogeita bost urtetik behin baino gertatzen ez direlakoan. Hartara, ni ere, ustekabean, akerburu sasipolitikoaren jarraitzaile sukartsu ote?

Baina gaur, Madrilen, astelehen buru zuri honetan, ezein partidoren arrazoirik gabe eta batere garaipen-betarik gabe, 80.000 lagun bildu omen dira Santiago Bernabeu futbol-zelaian. Eta ni, zer esango dizuet ba, inoiz baino lasaiago lo egingo dut aspaldiko partez, beti ere patxada handia eragiten baitu jakiteak hor nonbait badirela  80.000 lagun norbera baino beroago, egonezinago, larriago, zoroago, akerrago, sukartsuago eta, politikaz ere, umezurtzago.

  Cristiano Ronaldo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: