Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Otsoa nor ote ?

Otsoa nor ote ?

Amatiño 2009/07/08 16:55
Michael Jacsonen “Thriller” bideoklipa telebistaz emateko proposatu zidatean, ez nenkien Michael Jacson nor zenik ere. 1984eko udazkena edo zen, ni ETBren zuzendari izendatu berria eta Josu Erguin Produkzio Zuzendaria bulegoan sartu zitzaidan ohi zuen emozioz eta zirraraz: “Hi, Thriller bideoklipa lortu diat!”. Eta nik, berriz, “eta zer arraio duk hori?”. Geroztik hogeita bost urte joan dira hegaztadaren legetxe.

Thriller bideoklipa 1983ko abenduaren 2an plazaratu zuen estreinako MTVk. Ia hamalau minutu luze zen eta laburmetrai gisa ekoiztua. Ordurarte –eta geroztik ere behar bada--  sekula historian izan den bideoklipik landuen, osatuen eta garestienetakoa. Baita preziatuenetakoa ere. Nik ideiarik ere ez izan arren, Josu Erguinek ondotxo zekien edozein ekoizlek egin nahi zukeen harribitxia zena.

Bideoklip harek Michael Jacsonen bigarren albumaren –izen bereko Thriller-- aurkezpen, laburbilduma, euskarri, iragarki, eragile, suspertzaile, saltzaile eta ezarri nahi den guztia izan gura zuen. Eta, benetan gero, gogotik asmatu zuen, historia egin baitzuen. Jakina denez, harako albuma disko-argitalpenik sarituenetakoa da (58 platinozko disko, uraniozko bi, diamantezko bat eta zortzi Grammy Sari)  eta bideoklipak lagundu besterik ez zion egin arrakasta-ibilbide hartan.

Bideoklipa, nolabait laburtu beharraren beharrez, txanogorritxoren ipuinaren bertsio eraberritua da. Eraz, moldez, tajuz eta zentzuz eraberritua. Ikusi nahi duenak youtouben aurkitu baino ez du nahiz eta, otsoa nor den jakiteko, azkenerarte itxaro behar. Eta, gustua gustu, luzetxo behar bada.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: