Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Leireko denbora-tunelak mila urte

Leireko denbora-tunelak mila urte

Amatiño 2009/07/15 18:32
Ez dakit noizkoa ote den denbora-tunela deritzan kontzeptua. “Time tunnel” izenburudun lehen nobela 1964koa da eta ondotik etorri zen “The time tunnel” telesail ospetsua. Hala ere, Leireko monastegiko San Virilaren "denbora-tunela"… erromanikoa da.

Teoriaz, espazioan aurrera zein atzera egin dezakegun bezalaxe, denboraz zehar ere beste horrenbeste egin omen genezakeen. Teoriaz, jakina. Bai, behintzat, Albert Einsteinek Erlatibitate Bereziaren Teoria indarrean jarri zuenetik. Newtonek, Galileoren ildotik jarraituz, 1687an esan zuen esan denbora absolutua zela. Einsteinek, berriz, 1905an frogatu zuen denbora ez dela absolutua, erlatiboa baino, obserbatzailearen araberakoa alegia.

Aukera teoriko hartan oinarrituz fikziozko literatura egin zuen aurrena Murray Leinster izan zen, Time Tunnel izeneko nobelaz (1964). Liburuak ez zuen arrakasta nabarmenik izan baina bai, ordea, hiru urte geroago Estatu Batuetako telebistan antenaratu zen sailak: The Time Tunnel.

Mila urte lehenagoko udaberriren batean, Nafarroako Leiren, Dom Virila abata nagusia monastegitik atera zen maitinen ostean. Txorien txirrio-txirriokaz erdi lokartu ondoren, berriro ere abatetxera itzuli zen ate-joka. Hala ere, monastegia handiagoa eta aberatsagoa ote zen iruditu zitzaion, atea dezente aldatua eta, harrigarri gero, ez zuen atezainik ezagutu. Ezta atezainak bertako abata nagusitzat hartu ere. Nolatan?

Eraman zuten bidaiari ezezaguna Domingo monastegiko abatearengana, Dom Virila ahalegindu zen bera bertako nagusia zela azaltzen, adierazi nahi izan zuen maitinen ostean egindako sartu-irtenaren ondotik berriro ere itzulia zela, baina inork ez zion sinetsi liburu zaharretan aztertu eta hirurehun urte lehenago Virila izeneko abatatxea izan zenik irakurri arte.

Leienda ondotxo dokumentatua dago --Leiren ez ezik baita Europako beste hainbat lekutan ere-- eta San Virila bizi izan zenik zalantza gutxi dago. Beste kontu bat da, ordea, non arraio egon ote zen gure Virila hirurehun urtean zehar. Baina, hau ere, ez da kasu honetan batere garrantzitsua.

Garrantzitsuena Dom Virilak bizi izandako gertakarien narrazioa da, hogeigarren mendeko ufologiak eragindako galderantzunak hainbat mende lehenago azaltzen baitira estreinako: San Virilaren harridura, monastegiaren aldaketak, fraileen janzkera eta ohitura ezberdinak, beraien arteko ulertu ezinak etab.

Eta guzti hau gutxi bailitzan, Virila Doneak erabili ohi zuen pasarteari San Virilaren denbora tunela deritza. Jakina ez dela inon misteriorik, are gutxiago miraririk, baina ez didazue gero ukatuko istorio polita denik!

 

                 Enneco Aristaren garaian sartu omen zen "denbora-tunelean" gure Virila

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: