Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aspe

Aspe

Amatiño 2009/07/05 20:37
Zer ote den zahartzaroa? Ba inoiz gehiago Aspe eta Zapatilla bertatik bertara ez ikustea, adrenalina-jario hori barne-muinetan sekula gehiago sumatu ezina.

Goizaldeko zazpiak inguruan Ibon semeak ateratako argazkia, udaberri honetan. Ezkerraldeko tontorra Aspe (2.645 m.), Candanchu aldetik ikusita, iparraldetik alegia, egunsentiak ezkerretik jotzen duelarik. Nik sekula oinez igo dudan gailurrik altuena.

Eta ez nituen gero nolanahiko mendi-lagunak izan, besteak beste, Juan Ignacio Lorente, Angel V. Rosen eta Juan Vallejorekin igo nuen --edo igoarazi ninduten-- eta. Lehen biak Everesterako aurrenengo euskal espedizioaren partaide izandakoak eta gazteak, berriz, zortzi milako zortzi daramatza honez gero. Horrez gainera, Angel eta Juan aita-semeak dira.

Argazkiaren erdian eta behe aldean agertzen den pasabide antzeko elur-ibia Zapatilla-tubo ospetsua da, eskiatzaileon jaitsialdi latz bezain mitikoa.

Zer ote den zahartzaroa? Ba inoiz gehiago Aspe eta Zapatilla bertatik bertara ez ikustea, adrenalina-jario hori barne-muinetan sekula gehiago sumatu ezina.

Axpe650

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal