Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskaltzaindiaren mendeurrena hamar urteren faltan

Euskaltzaindiaren mendeurrena hamar urteren faltan

Amatiño 2009/07/17 17:11
Bakeak egin beharraren beharrez, Andres Urrutia euskaltzainburuak ez du bake hitzik aipatu nahi izan baina nik neuk antzerako balore semantikoren baten susmoa hartu diot peninsulako lau hizkuntzaren elkarkidetza eta erakundeekiko leialtasuna aldarrikatu dituenean. Hau guztia Bilboko Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren 90. urtebetetzean eta gaztelania, katalana eta galegoaren akademiaburuekin batera izandako ekitaldian.

 

Bai, laurogeita hamar urte joan dira Euskaltzaindia sortu zenetik hona eta, 50. zein 75. urteurrenak Espainiako beste hiru hizkuntza-erakunde gorenekin batera ospatu izan zituen bezalaxe, oraingoan ere ildo beretik urratu nahi izan du. Eta ez auzokoekin ondo konpondu gurarik soilik, elkarrekin egitasmo sendoagoak landu ere landu daitezkeelakoan baino. Horra, besteak beste, aurrerantzean elkarrekin lankidetza areagotzeko gaur bertan sinatutako ituna lekuko.

Urrutiaren ezkutuko ekuazioa honako hau edo da: hizkuntzek hiztunak behar dituzte, hiztunen arteko elkarkidetza errazagoa da hizkuntzen arteko harremana suspertuz gero, horretara akademiek behar dute hiztunekin bat etorri eta hizkuntzen arteko lankidetza sendotu.

Nik sarri esan izan dut Euskaltzaindia gure erakunderik iaioenetakoa dela formei  jaramon egiteko orduan. Zenbaitek esango du formei amore ematea apaltasunik ezaren seinale dela. Baina formak zaintzea nork bere burua estimutan hartzea besterik ez da; eta formei muzin egitea, berriz, arlotekeria hutsa baino ez.

Hamar urte barru Euskaltzaindiak mendeurrena ospatuko du. Ez dakit nik neuk ospatzerik izango ote dudan baina Jean Haritschelharrek (Baigorri, 1923) oraingoz agindu dit baietz, bera han “izanen” dela,  ducadosa eskutan duela eta bazkalostean armagnac kopatxoa noiz hartuko zain. Rikardo Badiolaren ustez, berriz, Haritschelhar  mortala (kristona, demasekoa...) omen da. Baina, Rikardo oker dabil, gure Jean ez da mortala, “inmortala” baizik. Euskaltzaindia bezalaxe.

 amatinooo por ti.

Goiko argazkian, Jean Haritschelhar eta biok. Behekoan, Euskaltzaindiak banatutako paparrekoa.

pina por ti.

EKIN
EKIN dio:
2009/07/26 02:17

EKIN-ETA-JARRAI, hiru erakunde "terrorista". Noizko legez kanporatu Euskaltzaindia? Txistea ez da nirea.

Amatiño
Amatiño dio:
2009/07/26 13:06

Bai, txistea. Baina txiste erdalduna edota erdaraz pentsatzen dutenena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: