Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Arnaga Etxea, aberats-etxea

Amatiño 2012/08/07 12:00
Orain ehun urteko aberats-aberatsak zelan bizi ziren ikusteko, Kanboko Arnaga Etxea bisitatzea da modurik onena. Udal-museoa da, bisita-ordutegia du, sarrera ordaindu eta kitto. Merezi du.

Bolt-en begirunea

Amatiño 2012/08/06 13:23
Usain Boltek urrezko domina bereganatu ostean TVEk jamaikarra zuzenean elkarrizketatzea lortu zuen. Eta zuzeneko elkarrizketan ari zirela, txapeldun olinpiarrak keinuz isilarazi zuen kazetaria, Sanya Richards-en urrearen (400 m.) omenetan Estatu Batuen ereserkia jotzen ari zirela sumatu ahala.

Joseba Agirre, atzerriko seme eredugarri

Amatiño 2012/08/04 17:30
Joseba Agirre (Paris,1938 – Getxo, 2012) hil da, minbiziak jota. Segurutik izango da gurean gizakume onagorik, eskuzabalagorik, baikorragorik, atseginagorik eta trebatuagorik. Baina, aldi berean, ona, eskuzabala, baikorra, atsegina eta trebatua izatea euren baitan biltzen dutenen zerrendan askorik ez behintzat Joseba bezalakorik.

Itzultzaile onegia

Amatiño 2012/08/03 18:45
Atzoko partidatik bueltan Radio Euskadik, Euskadi Irratiak ez bezala, zuzenean eskaini zuen Bielsaren prentsaurrekoa. Ez zen, egia esan, minututan askorik luzatu, baina balirudike nabarmen luze izan zela, erdia inguru kroazieraz izan zen-eta. Esan beharrik ez, jakina, argentinarrak ohi duen gaztelania loratuz bezain geldoz erantzun ziela kazetarien galderei, eta aldamenean zuen itzultzaile kroaziarra saiatu zen saiatu bere lana ondo asko betetzen.

Kopia elektronikoa baino zertxobait gehiago

Amatiño 2012/08/01 22:00
Asteak daramatzat liburu elektronikoa erosteko garaia heldu ote zaidan aztertzen. Egia esan, gaur gaurkoz, ez zait piperrik ere gustatzen, baina… batetik, liburu berriren bat erosten dudan bakoitzean ez dut gero jakin ere egiten zein bazterretan utzi. Bestetik, jabetu naiz kopia elektronikoak paperezkoaren erdia-edo balio duela eta hamar-hamabost ale aski liratekeela e-bookaren erosketa amortizatzeko. Horrez gainera, zalantzarik ez gero euskarri elektronikoa geratzeko etorri dela, ez dela bizpahiru urteko joera hutsa alegia, eta, beraz, zenbat eta lehenago hartara ohitu, ez ote hainbat hobe?

White, Naica eta Balenciaga

Amatiño 2012/07/30 23:55
Ezohiko kanta-emanaldirik aipatzekotan, igande gauean Getarian bildutakoa: Hawaiiko Simone White folk kantaria eta Bidasoaldeko "Naica" pop boskotea, elkarren ondotik. Balenciaga Museoaren hallean, ordu bi luzez, ehun inguru lagunen aurrean.

Hondartzak ez du nork aginduko

Amatiño 2012/07/28 22:00
Jakina ezin dena hondartzan txakurrik sartu, ez behintzat ekainetik irailera bitarteko bainu-sasoian. Zalantzarik ez gero txakurra “gizakumearen lagunik onena” dela baina, eguzkia hartzen etzanda dagoenak, paletan diharduenak edo bilobekin potzutan ari denak ez du ezein txakurren laguntzarik nahi. Gainera, txakur-kakak inoren gustuko ez badira kale-bazterrean, ezin ba inondik ere onartu mundu guztia ortozik ari den eremuan.

Hainbatek hobe luke zuhurtzia gehitxoago

Amatiño 2012/07/26 23:55
EAJ-PNVk euskararen erabilpena normaltzeko legearen hogeita hamargarren urtebetetzea ospatu nahi izan zuen atzo Bilbon, Pedro Migel Etxenikeren zein Iñigo Urkulluren eskutik. Etxenike, 1982an, legea aurkeztu zuen Hezkuntza Sailburua zen eta Urkullu, ostera, gau-eskoletako irakasle. Hogeita hamar urte geroago, nafarra euskal zientzialaririk garrantzitsuena da eta bizkaitarra, berriz, prozesua gidatu duen alderdiaren buruzagi.

Aristotelesen poetika, arriskutan

Amatiño 2012/07/25 14:55
Nik, estreinako, 1992an ikusi nuen lehen emaila. Euskal Telebistaren sorreran ekoizpen-ikastaroetan gidari izan genuen Herbie Eisner maisuak deitu zidan telefonoz esanez: “Telebista hil da. Hanburgora etortzen baldin bazara etorkizuna erakutsiko dizut”. Artean ETBren zuzendari nintzen eta, Eloy Diaz de Monasterioguren Teknika zuzendariak eta biok, hegazkina hartu eta elkarrekin joan ginen etorkizuna bertatik bertara ikustera. Hamar urte baino ez ziren ETB sortua zela eta geroztik beste hogei joan dira. Telebista ez da hil eta etorkizuna noiz iritsiko zain jarraitzen dugu. Baina Herbie adiskideari ez diot sekula gonbite hura behar beste eskertuko.

Jazz Basque Culinary Center

Amatiño 2012/07/23 19:55
Gaur bertan Donostian amaitzear den Jazzaldiak ustebako hainbat aukera eskaini ohi digu, urtez urte, Donostia hobeto ezagutzeko abagunea, besteak beste. Aurten zer ezagutuko eta... Basque Culinary Center bisitatzeko aukera izan genuen igandean.