Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Arriskuak hartzea ez dago modan

Amatiño 2014/10/17 22:55
Berrikuntzaren sailkapen-zerrendan, batez besteko kopuruaren gainetik dago euskal gizartea; baina azpitik, ordea, enpresa-ekimenetan. Hau da gure egungo panorama larria: inoiz baino berritzaileagoak gara, inoiz baino ikasiagoak eta trebatuagoak, baina baita inoiz baino geldoagoak, bareagoak, zuhurragoak edo adoregabeagoak ere. Ez badiogu joera honi bueltarik ematen, gureak egin du.

Gaizki eginaren aitortza eskatzen du justiziak

Amatiño 2014/10/14 18:35
“Reconciliación” deritza ordubete eskaseko dokumental ikusgarriari. Juan Mari Uriarteren izenburu bereko saiakeran oinarritua eta, Iñigo Caminoren ekimenez, Fermin Aioren zuzendaritzapean burutua. Aparteko lana, bikaina, latza baina narea. Gorroto guztien gainetik eta bakebide guztien azpitik. Duela bizpahiru urte urri ezinezkoa zitekeen filma.

Auñamendia

Amatiño 2014/10/13 00:05
Behin joan eta bertan goraino, aurrenengoan gailurreraino, ezin ba kexatu. Aldamenean neraman mendizale nabarmen iaioa, inoiz aurretik bizpahiru aldiz ehun metro ingururaino hurreratu arren, beste hainbatetan gaina hartu ezinda etxeratutakoa. Larunbat goizean ere, ekaitzaren beldur atera ginen maldan gora, edozein momentutan itzultzeko prest; baina, azkenean, lau ordutan, oinez nahiz narrasean, katamarka, tontor-gainean ginen.

Europar uretan 1.500 itsas-plataforma inguru daude

Amatiño 2014/10/10 00:00
Kanarietako uretan hurrengo asteetan ekitekotan diren hidrokarburo-prospekzioak eta Bizkaiko Golkoan beste horrenbeste egiteko aurkeztu diren baimen-eskabideek bazterrak asaldatu dituzte. Hala ere, ezin esan gero, era horretako itsas-instalazioak ezohikoak direnik. Europar itsasbazterretan 1.500 inguru dira indarrean daudenak.

Kultura kalean

Amatiño 2014/10/07 00:05
Ustebako ikuskizun bitxia bezain atsegina eskaini ziguten aurreko larunbatean, Bergaran, bertako Orkestra Sinfonikoaren soka-taldeak eta Osintxuko Musiraka taldeko dantzariek, Beart elkarteko artista jendea tarteko. Kultura kaleratzea zen asmoa eta, hain zuzen, asmatu zuten.

Paulino Rivero, euskal jatorrizko guantxea

Amatiño 2014/10/04 00:00
Arrazoi zuen Federico Krutwigk guantxeen eta euskaldunen arteko harremanen berri eman zigunean. “Garaldea” liburuaren aurkezpenean izan zen, 1978an, “Consulado de Bilbao” itsasontziaren barruan emandako prentsaurrean. 1983ko uholdeek eraman zuten betiko ontzi mitiko hura baina, horratik, Paulino Rivero presidenteak gogorarazi dit baietz, kanariarrak euskal jatorrikoak izan daitezkeela.

Energia-eraginkortasuna %12 hobetu da azken zortzi urteotan

Amatiño 2014/10/01 00:05
Euskal Autonomia Erkidegoaren energia-kontsumoa %1,6 murriztu zen 2013 urtean. Murrizketa hau energia-iturri denetan eta kontsumo-sektore guztietan izan zen, garraio-esparruan izan ezik. Izan ere, petrolio-eratorrien eskabidea %1,9 gehitu zen iaz. Hala ere, energia-eraginkortasuna hobetu (+%1) egin zen, aurreko zortzi urteetako (+%12) joeraren ildotik.

Joan ginen, joan, eibartarrok San Mamesera eta...

Amatiño 2014/09/28 13:40
Zalantzarik ez gero eibartar laikoek ez zutela bart irabazterik merezi izan Katedralean. Baina ezta euskal futbol-erlijioaren igarleek ere. Bi ziren atzo galderarik nagusienak zelai gorri-zuri-orlegian. Bat: noraino helduko ote da armaginen abentura? Bi: lehoiak ez badira Eibarri irabazteko gauza... zein arraiori irabazi ahal izango diote?

Ezker abertzalearen froga-harririk eza

Amatiño 2014/09/27 00:05
“Ezker abertzaleak ezer nabarmenik egin badu azken urteotan zera da: Herri hau irteera gabeko zulotan sartzen jardun” –leporatu zion Joseba Egibarrek Hasier Arraizi, Eusko Legebiltzarraren azken bilkuran. Eta, nago, andoaindarrak zeharo asmatu zuela. Izan ere, eztabaidagarri izan daiteke azken berrogei urteotako estrategia nahita ala nahiezta jarraitu ote duen ezker abertzaleak, baina jarraitu izana ez dago zalantzan. Eta politikagintzan, behintzat, antologiazkoa haren froga-harririk eza.

Ez zuen sekula gertatu behar

Amatiño 2014/09/25 23:05
Pablo Malok egunak daramatza politikaz hitzegiten. Donostiako Zinemaldian barrena komunikabideen aurrean jarri “Lasa eta Zabala” filma azaltzeko eta, horratik, ezin gero zinemaz hitzegin. Behin eta berriz, politika nagusi. Baina hori bazekien filma egiteari ekin aurretik. Aurkeztu den emaitza ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko.