Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Elurrarenak egin du

Amatiño 2015/05/21 00:10
Astuneko parkinetik (1.800 m.) Malacara erpineraino (2.261 m.) bostehun metro eskaseko garaiera baino ez dago (Azitain barrenetik Arrateko gurutzera baino zertxobait gehiago). Ez da batere zaila. Ttaparra-ttaparra, hiru orduko pasealeku aldapatsua. Guk, berriz, monitorearen azalpenak, saioak, ariketak eta errepikapenak tarteko, ia bost ordu behar izan genituen. Jaisteko, ostera, hamabost minutu inguru besterik ez, maldan behera.

Euskal gaien gaineko nazioarteko aditu-sarea

Amatiño 2015/05/18 00:10
Beste behin, Jauzarrea elkartearen Atlantiar biltzarra. Nekez gero euskal gaiei buruzko beste konkresu bat non laurehunetik gora lagunek matrikula ordaintzen duten nazioarteko dozena eta erdi hizlariri, goiz eta arratsaldez, entzuteko. Xabi Oterok badu meriturik.

Erromesen garaiko artetik ihesi

Amatiño 2015/05/15 00:10
Lar zaratarik eta abarrik gabe, aurten ireki da, Iruñean, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa. Besteak beste, Tapies, Kandinsky, Picasso, Chillida, Oteiza, Palazuelo, Rothko… Maria Josefa Huarteren dohaintza oparoa, Rafael Moneok burututako eraikin nasai-nasaian. Honelako besterik ba ote Euskal Herri osoan?

Better together

Amatiño 2015/05/12 00:10
“Hobeto* elkarrekin” izan zen Eskoziaren independentziaren aldeko erreferendumean Ingalaterrako alderdiek aho batez aldarrikatu zuten leloa. Orain, berriz, hauteskunde orokorrak irabazi ostean, David Cameronek aurreratu du bizpahiru urte barru erreferenduma deituko duela Erresuma Batuak erabaki dezan Europar Batasunaren baitan jarraitu ala ez. Itxura denez, “better”, bai, “elkarrekin” hori, Eskozia eta Ingalaterraren artekoa baldin bada; baina “worst together”, nonbait, Europatik aldentzeko baldin bada.

Eibartar eskizofrenia

Amatiño 2015/05/09 11:55
Auskalo azken zortzi urteotako beherakadatik inoiz erabat aterako ote garen, baina honezkero inork ez du esango harako krisialdiak gure ahuleriak azpimarratu ez dituenik. Euskadirenak, oro har, eta Eibarrenak, nabarmen asko.

Euskal girotan eibartarrik gehien bildu duen ekintza

Amatiño 2015/05/06 07:30
Maiatzaren 30ean berrogeita hamar urte beteko dira Lehen Umeen Euskal Jaia antolatu zela Eibarren. 1965ean Arrate Elkartearen zuzendaritzakoa nintzenez, hainbatek galdetu izan dit nolatan sortu ote zen, Eibarren hain zuzen, gerra osteko haur euskal jairik lehena edo lehenetakoa. Jakin beharko nuke, baina ez naiz gogoratzen.

Lantegi-eraikinik politena

Amatiño 2015/05/03 12:00
Auskalo zein ote den Euskal Herriko eraikinik politena. Ezagunena, segurutik, Guggenheim Museoa. Baina, nire ustez, lantegi-eraikinik politena behintzat, bereziena, ederrena, berriena... Galarretako (Hernani) Orona-Ideo deritzana. Eta oso jende gutxik ezagutzen du, ez dago-eta, euskal hiritarrik gehienontzat, bidegurutzerik urratuenean.

Omenkako hobekuntzak ez du langabeziarik murriztu

Amatiño 2015/04/30 22:00
Langabeziaren emaitzok ezer gutxi aldatu dira azken hiru hilabeteotan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan zein Espainian. Datu makroekonomikoak txukuntzen ari omen dira, merkatua berpizten eta han-hemenkako itxaropenak mamitzen. Baina, betiko baina, omenkako hobekuntzak ez du langabeziarik murriztu.

Industria, Bizkaiaren motorra. Bizkaiarena soilik ote?

Amatiño 2015/04/28 16:00
Ezkerraldeko bost enpresaren (La Naval, Eroski, Tecuni, Petronor eta Precicast) zuzendariak bildu dituzte Barakaldon, 150 lagunen aurrean, “Ezkerraldeko ekonomiaren garapenerako gakoak” elkarrekin aztertzeko. Esandakoa laburbiltzekotan, harako gakoak honako hauek lirateke: teknologia-garapena, energia-eraginkortasuna, ingurumen-iraunkortasuna, lanbide-heziketa, ingelesa menderatu beharra eta, behin eta berriz, egoera berrietara egokitzen asmatzea. Gako guztiz garrantzitsuak eta zentzuzkoak, segurutik. Baina, Ezkerraldeko ekonomiari ez ezik, euskal ekonomia osoari ere legozkiokeenak ez ote?

Berrikuntza: teoria eta praktika, filosofia eta enpresa

Amatiño 2015/04/26 17:25
Daniel Innerarity, Politika eta Gizarte Filosofiaz katedraduna, eta Aner Garmendia, EGA Masterren zuzendari nagusia, elkarrekin bildu ziren aurreko ostiralean, Iruñean, berrikuntzaren teoriaz eta praktikaz, hurrenez hurren, jendaurrean aztertzeko.