Lehen mailako eibartar teknologo bi
Amatiño
2016/06/23 00:05
Tecnalia ikerketa-zentruak lehendakari zein patronato berriak hautatu ditu bart. Presidentea Emiliano Lopez Atxurra izango da eta, eragile-kontseilari berrien artean, 1970eko hamarkadan jaiotako bi teknologo eibartar: Iñaki Garmendia eta Alex Belaustegi. Ez da euli-kaka.
Euli-kaka ez dena Tecnalia bera da, espainiar Estatuko Iker-zentru pribaturik handiena. Ditu 1.400 langile, euretarik mila inguru ikertzaileak, hamabi lan-zentrutan sakabanatuak. Une honetan, 300 ikerkuntza egitasmotan ari da Tecnalia, 200 enpresarekin batera, eta, oinarrizko ikerkuntzaz, 86 egitasmo europar dauzka esku artean.
Tecnaliaren patronato berria. Lehen lerroan, ezkerraldetik hirugarrenetik hasita, Iñaki Garmendia, Alex Belaustegi eta Emiliano Lopez Atxurra