Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Erraustegien mapa

Erraustegien mapa

Amatiño 2016/06/17 00:05
Zubietako erraustegiaren kontra Gipuzkoa Plazan bildutakoei ez zaie arrazoirik falta. Julio Urkixo eruditoak esan ohi zuen bi eratako ikertzaileak daudela. Batetik, han-hemenka ahalik eta daturik gehien jaso eta ondorioak ateratzen dituztenak; eta, bestetik, aldez aurretik erabakitako ondorioa frogatzeko, komeni zaizkien argudioak baino jasotzen ez dituztenak. Gipuzkoa Plazan bildutakoak bigarren era honetakoak dira.

Dagoeneko, erabat zaharra da erraustegien eztabaida Europar Batasunean. Zaharra eta zaharkitua, gurean euren burua abangordiatzat dutenen artean edo izan ezik. Hainbat euskal abangoardiaren “buztan-ikara” kronikoa da.

Esan beharrekoa esana dago. Kasuistika guztia Interneten dago, eta bakoitzak jakingo du zer irakurri eta zer ez, zer hautatu eta zer ez, zeri jaramon egin eta zeri ez.  Hiru argazkitan laburbildu daiteke egoera.

Europa errausten

 GoogleMapetan europar erraustegiak non dauden kokatuak begiratuz gero, hauxe da panorama. Guztira ia bostehun inguru. Mapa ikusita, hainbatek esan lezake Espainia Europar Batasunetik kanpo dagoela, eta ez barruan. Eta Hego Euskal Herria oso espainiarra dela.

Incine2

Europa bi zatitan banatu beharko bagenu, Europa garatu eta aberatsean nagusi dira erraustegiak, eta zenbat eta herrialde behartsuagoak, hainbat eta zabortegi gehiago

 Incine1

Birziklatu beharra ez dago zalantzan.  Errausten duten herrialdeak dira gehien birziklatzen dutenak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: