Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Tradizioa eta berrikuntza, Chillida-Lekun

Tradizioa eta berrikuntza, Chillida-Lekun

Amatiño 2016/06/19 19:05
Kukai Dantza Konpainiak, atzo, Chillida-Lekun eskainitako “Topaguneak” ikuskizunari hainbat arte-balio zor zaio, noski, baina baita gertaera soilak zenbait hausnarketa eragin ere. 2016 Kultura Urtean zehar, euskal eskultorerik ospetsuenaren ondare-eremuak itxita iraun izana, gutxienez, demasa da.

Lehen eta behingoz, txalo eta laudorio sorta zor zaie Jon Maya zuzendariari eta Kukai dantza-talde osoari “Oskara” koreografiaren inguruan Chillida-Lekun apropos moldatutako antzezlana dela-eta. Gurean, sarri aldarrikatu izaten da tradizioaren eta berrikuntzaren arteko uztarri-lana, baina nekez atzo errenteriar taldeak bilbatu zuen ikusgunearen parekorik: Erramun Martikorena eta Alan Griffin tarteko, Lantzeko ziripotak, Zuberoako zamaltzainak, Zubietako joaldunak eta dantzari garaikideak elkarrekin txirikordatzen asmatzea ez da gero ahuntzaren gauerdiko eztula. Non eta… Chillida-Lekun!

Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzaren programa aurrera doa, Chillida-Lekuk itxita darraien bitartean. Ez nuke nik  inaugurazio-ekitaldiaren zauririk alferrik igurtzi nahi baina, nago, munduan makinatxo bat direla, kultura-urtea antolatzerakoan, Zabalagako belartzak eta larrainak gustura hartuko lituzketen hiriburuak.

Maria Cristina zubia bezalakorik milaka dira han-hemenka. Chillida-Lekua, aldiz, bat bakarra munduan. Gaztelaniazko esaerak dioenez: Jainkoak muskirak demaizkio musuzapirik ez duenari ("Hortzik ez eta intxaurrak". Gotzon Garate, 2004).

Ziripot

Ziripotak, jendartean, Zabalaga baserritik ateratzen belartzarantza

Chillida Leku

Sarrera bana erosi zuten mila lagunak, zain

Zaldikiak

Zaldikoen edo zamaltzainen txanda

Dantzariak

Eneko Gil, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena eta Martxel Rodriguez... omen

Biluzi

Gizona erabat eranzten, biluzten, amaitu zen errito-ikuskizuna

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal