Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lan-merkatua: lehia gutxiago eta egokitzapen gehiago

Lan-merkatua: lehia gutxiago eta egokitzapen gehiago

Amatiño 2016/06/21 00:05
Mutilek zein neskek, denok ikasi beharko dute aldatzen: gizonezkoek emakumeen kontrako lehiarik ez eragiten eta emakumeek euren lan-eskaria merkatuaren lan-eskaintzetara egokitzen.
Lan-merkatua: lehia gutxiago eta egokitzapen gehiago

1992ko argitalpena

“Es de tontos desperdiciar la fuerza laboral que tienen las mujeres” (DV, 201.06.06) adierazi berri du Mari Carmen Gallastegi Ekonomia Katedradunak. Ez zaio arrazoirk falta. Nazioarteko Moneta Funtsaren (FMI) ikerketen arabera, hainbat Herrialderen BPGa %2tik %5era bitartean igoko litzateke emakumeen lan-laguntzaz.

Orain hurrengo, berriz, Metaleko Lantegien Bizkaiko Antolakuntzaren buruak –Jaime Fernández Alcedok— zera esan zuen (Deia, 2016,03.06): “Si la mujer no llega a la industria habrá problemas para contratar”.

Ildo bertsuko adierazpenak diruditen arren, nago ez ote diren zeharo berdinezak. Mari Carmen Gallastegi ari da, gehienbat, emakume unibertsitarien ekarpena azpimarratzen, emakumeengan inbertitu beharra sustatzen eta emakume prestatuen lehiaren beldur diren gizonezkoen jarrera salatzen. Bizkaiko Metal-sektorearen kudeatzaileak salatzen du, ordea, euskal industriak Lanbide Heziketa ikasitako profesionalen premia gorria duela, hezkuntza-sistemak eskaintzen diharduen graduatu-kopurua industriaren eskaria baino urriagoa dela eta, mutilek ez ezik, neskek ere ez badute Lanbide Heziketaren aukerarik egiten, industriak zailtasun handiak izango dituela langile gaituak kontratatzeko.

Dionisio Aranzadik (“El arte de ser empresario”. Deusto, 1992) aspaldi nabaritu zuen emakumeen baloreak gizonezkoenak baino egokiagoak eta aproposagoak direla enpresaburu berriek behar dituzten dohaiei erantzuteko. Hau da, haren ustez, gizonezkoak lehia (irabazteko) eta zeharbidea (irabazi ezinean) lehenesten dituen artean, emakumeak lankidetza eta egokitzapena omen ditu gogokoago.

Segurutik, aipatu hiruok dute arrazoi-anoarik. Baina, behar bada, Mari Carmen Gallastegik nabarmendutako emakumeen lan-indarra alferrik galduko ez badugu, neska guztiak ezin izango dira unibertsitariak izan; Lanbide Heziketaz ere interesatu beharko dira, Jaime Fernándezek eskatu legez. Eta, ondotik, Dionisio Aranzadik zioenez, mutilek zein neskek, denok ikasi beharko dute aldatzen: gizonezkoek emakumeen kontrako lehia maltzurrik ez eragiten eta emakumeek euren lan-eskaria merkatuaren lan-eskaintzetara egokitzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: