Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Garbiñe

Garbiñe

Amatiño 2016/06/08 00:05
Duela lau urte inor gutxik ezagutzen zuen. Orain, ostera, denok “gutartzat” aldarrikatzen dugu. Espainiar prentsan, espainiarra da; EiTBn, euskalerritarra; Bizkaikoan, eusko-venezuelarra; Gipuzkoakoan, jatorriz gipuzkoarra eta, Eibarren, erdi eibartarra. Gure Garbiñe gajoa!

Aldarrikatzea ondo dago, bultza egitea ere bai, baina nago ez ote den gehiegikeria patetiko samarra errealitateari bizkar ematea, Parisko partida amaitu bezain laster, ETBren berriemaileak egin zion elkarrizketa laburra lekuko.

Hasteko, “zorionak” esan eta Garbiñek adierazi: “Gracias”. Amaitzeko, berriz, “ahora… Toca vuelta al País Vasco?” galdetu eta Garbiñek, isilik, irribarre gozoaz erantzun: "Ahora... Toca vuelta al sofá!" Izan ere, zer erantzun, mikrofono aurrean, kazetariak ez baldin badaki Garbiñe Genevan (Suitza) bizi dena?

Sei urte baino ez zituela Bartzelonako tenis-eskolara eraman zuten neskato venezuelarrak zail izan lezake eibartartasun nabarmenik, ahaleginik handienak egingo balitu ere.

Euskal izakera zertan datzan badaki, ordea. Baina ez euskal senaren jabe delako, ez delako baizik. Hau da, ez barrutik ikusten gaituelako, kanpotik sumatzen gaituelako baino. “Ocho apellidos vascos” filma ikusi ostean zera esan omen zion aitari: “!Te han clavado, papá!”

Garbiñe

Garbiñe, aurreko larunbatean, Parisen, garaikurra jaso berri

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: