Hemen zaude: Hasiera Blogak Amatiño Artxiboa 2009 Ekaina

Artxiboa Ekaina 2009

Erantzukizunik eza

Aurreko astean, Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek aho batez erabaki zuten plan eolikoa berriro aztertzea. Albiste ona ematen du baina, onenean ere, albiste benetan petrala. Erabaki honek auzitan jartzen baitu Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuena aurreko martxoan, hankaz gora botatzen du Legebiltzar beronek 2006an onetsitako plana, muzin egiten dio zentzu berean 2002an erabakitako egitasmoari eta ez ikusi, berriz, orain hamabi urte Legebiltzar berberak hasitako prozesuari.

Hau da, laburbilduz, hamabi urte daramatza Eusko Legebiltzarrak plan eoliko ziztrin eta apaltxoa burutu ezinik. Hamabi urte ez dira gero artalak. Eusko Legebiltzarra enpresa pribatua balitz porrot egin eta ateak itxi beharko lituzke.

Denok omen gaude energia berriztagarrien alde eta haize-errotak omen, soluzioa. Bai. Baina gero, planak indarrean jartzeko orduan, dena da protesta-zotina eta inork ez du erabakirik hartu nahi.

Kyotoko protokoloa txalotuz elkarri agindu genion helburu europarrak betetzea eta gure kontsumoaren %12 energia berriztagarrietatik lortuko genukeela 2010erako. Baina Gabonak gainean dira eta %4,5ra baino ez gara heldu. Heren bat besterik ez. Noren errua ote? Errudun guztiak ez daude, ez, Legebiltzarrean, baina bai, ordea, erantzukizundun guztiak.

Eusko Legebiltzarrarenak ez du gero izenik. Nolabait definitu behar eta… nik neuk esango nuke lidergoa falta dela eta populismoa, berriz, lar, lartxo. Esanak esan, horrela ez dago goi mailako politikarik egiterik.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2009ko maiatzaren 30ean.

 

Mapa honetan Euskal Autonomia Elkarteak gorri-gorri behar luke eta Nafarroak, aldiz, berde-berde.

 

Amatiño 2009/06/30

Olatz Simon, ez da gero galduko

Olatz Simon kazetariak irabazi du aurtengo Rikardo Arregi Sari Nagusia, ETBren Txinako ordezkaritzan egindako lan onarengatik. “Informazio emateko modu ulerterraza eta aldi berean zorrotza” izan du gogoan epai-mahaiak. Nik, hain zuzen ere, Txinara abiatu zen bezpera-egunean ezagutu nuen aurrez aurre Olatz, orain dela hamalau hilabete inguru, eta zera pentsatu nuen: “Neska hau ez da gero galduko”.

Euskadin indarrean jarri beharreko industria-egitasmoa bertatik bertara ezagutze aldera europar hiriburu handi batera joanak ginen hogeitaka laguneko teknikari eta kazetari taldea, Olatz Simon eta biok tarteko.

Bueltan, programan agindutako hegaldia hartzeko arazoak suertatu ziren. Honelakoetan ohi denez, makinatxo bat bidaiari bildu ginen hegazkin-konpainiaren bulego-inguruan, informazio eske, kexuka, nora ezean, zer egin jakinezta. Azafatak, itxurazko efikazia handi  samarrez edo, berehala erantzun zigun beste hegaldi batean sartuko ginduztela eta horretarako txartelak aldatu beharko genituzkeela. Baita guk guztiok jaramon egin eta artalde zintzo-zintzo lez erreskadan jarri ere, aldaketa bizkor hura soluziorik onena zelakoan. Baina Olatzek, taldeburua bailitzan, ezetz esan zigun, txartelak aldatuz gero, egoera berriari amore emateaz gainera,  jatorrizko eskubideak galduko genituzkeela eta, horretara, geure buruak hegazkin-konpainiaren menpe behin betiko jarri.

Oraindik ez dakit zergatik baina taldekide guztiek sinetsi egin genion eta denok aho batez  bere ardurapean jarri ginen. Olatzek, leihatilara jo zuen, jario argi eta garbiko ingelesez bota zion azafatari ez geundela konforme, ez genuela jatorrizko txartelak aldatuko, eta hegazkin-konpainiaren obligazioa nola hala  gu etxeratzea baino ez zela. Beraiek aldatu behar zutela hegazkinez, ez guk txartelez. Ez gehiago eta ez gutxiago.  Azafata zur eta lur geratu zen, zer egin ez zekielarik baina bezeroak arrazoi ote zuen beldur eta, auskalo zelan baina, pare bat ordu geroago, Bilborantza atera ginen ezertxo ere egin beharrik gabe eta, oso oker ez banago, Olatz, zuzenean Txinara.

Olatz jaio zenerako nik hainbat urte luze neramatzan aireportuz aireportu baina egun hartan Olatz izan nuen irakasle azkar. Hala ere, gehien harritu ninduena ez zen hegazkin-sistema katramilatsuaz erakutsi zigun ezagutza, azaldu zizkigun nagusitasuna, iritzi sendoa, adorea eta buruzagitza baino. Neska hau ez da gero galduko pentsatu nuen nerekiko. Eta, geroztik, telebistan ikusten dudan bakoitzean errepikatu ohi dut: Galdu ez ezik, ondotxo daki zertan diharduen.

Zorionak Olatz.

Gorka Bereziartua, Iñigo Martin, Olatz Simon eta Ttipi-Ttapako ordezkariak, gaur Andoainen. Aurtengo sarituak

 

Amatiño 2009/06/28

Eskola irlandarra

“Yo creo que una radio televisión pública no tiene que servir como caja de resonancia sistemática de portavoces y representantes de formaciones ilegalizadas. ¿Eso quiere decir que todas las voces o que todas las personas que tienen sensibilidad de la izquierda abertzale no estén presentes? No, no quiere decir eso" adierazi du Alberto Surio EiTBren zuzendari nagusi berriak. Erabat bat nator berarekin eta gehiago ere esango nuke, zalantzarik izan ez dadin, bigarren lerroan agertzen den “sistemática” hitza ere soberan legoke.

Hain zuzen ere, Radio Euskadin Xabier Lapitzek egindako (azken) elkarrizketan Suriok defenditzen duen jokabidea ez da berria. Betidanik egon izan da dantzan, EITB bera sortu zenetik bai behintzat. Neri ere hainbat aldiz defenditzea tokatu izan zitzaidan (hemerotekak lekuko) eta esan gabe doa Batasunaren inguruko munduak ez zuela inondik ere horrelakorik aipatzerik nahi izaten.

Laburbilduz, Batasunaren munduaren tesia honako hau izan zen 80 zein 90eko hamarkadetan: Euskal Irrati Telebista publikoa da eta, beraz, neutraltasuna behar du gorde. Eta EITBren informazio-erantzunkizunaren ardura genuenon erantzuna berriz: Bai, baina EITB Gernikako Estatutuaren fruitu da, eta Estatutua-bai/Estatutua-ez delako eztabaidan  EITB ez da neutrala, ezta Estatutuaren kontra daudenen aurrean ere.

Eta hau ez da euskal asmakizun bat, besteak beste Irlandako informazio-moldeetan oinarritua baino.  RTÉen (Radio Telefis Éireann) Informazio Zuzendariak duela hogeitaka urte neuri aurrez aurrez argitu bezala: Eztabaidan dagoena ez da burruka armatuaren inguruko informazio-moldea. Kontua aldez aurretikakoa da: Sinn Féinek ez du Eireko erakunde demokratikoen zilegitasunik onesten eta, trukean, ezta Eireko erakundeek Sinn Féinik onartu ere. Eskola irlandarra, beraz, irlandar eskola maite dutenentzat. Eta kitto.

  Alberto Surio

Amatiño 2009/06/27

¿Con IVA o sin IVA?

Gipuzkoako Diputazioak telefono-zenbakia jarriko omen du abian, jendeak iruzur fiskalen berri ematerik izan dezan. Honez gero denetariko iritziak sortu dira han-hemenka, Ogasun Sailaren proposamen honen kontra gehienbat. Nik ordea, zuhurtasun handiz jokatuko nuke ezein kritika egin aurretik, uste bai baitut, batetik, Administrazioa ez dela besterik gabe hondarrik gabeko itsasotan horren erraz sartzen. Eta, bestetik, asmatu ala ez, Diputazioak pedagogia-asmoren bat duela buruan horrelakorik planteatzerakoan.

Pedagogia pittinen  bat behar dugula denok ere, ezin uka. Behin, Diputatu Nagusi zela, bazkaldu omen zuen Imanol Murua zenak Donostiako Alderdi Zaharreko jatetxeren batean eta baita bazkalostean kontua eskatu ere. Neskatila zerbitzaria hurbildu zitzaion eta lasai asko galdetu zion Foru Ogasunaren nagusiari: Con IVA o sin IVA?

Nik ezagutzen ditut nere inguruan hainbat adiskide, enpresari txiki samarrak, behin eta berriz politikoen azpijanak zorrotz asko salatu arren, beraiek Foru Ogasunari egiten omen dizkioten tranpatxoen berri harro asko kontatzen dutenak. Eta inoiz aurpegiratuz gero beraiek ez direla harako politikoak baino garbiagoak, erantzun ohi dute: “Bai, nik iruzur egiten dut, baina nere diruaz. Politikoek, ordea, guztion diruaz”. Nork argitu behar die zorioneko adiskide horiei iruzur egiten duten diru hori –hain zuzen hori-- ez dela eurena, guztiona baizik?

Nik sarri bazkaltzen dut etxetik kanpo eguneroko menua,  baita bazkalostean kontua eskatu ere. Eta behin eta berriz galdetu ohi didate: Zenbat jarriko dizut ¿Cuánto quiere que le ponga?. Alegia, iruzur bikoitza. Batetik tabernariak aurpegira aitortzen dit iruzurgiletzat nauela eta, bestetik, onartu ere onartzen dit batere lotsarik gabe berari bost axola zaiola neri zer jartzen didan paparean, berak ez baitu ingresu hori inondik ere deklaratuko.

Zenbaitek esango du eguneroko huskeria hauek hutsaren hurrengo direla, danbor handiak direla harrapatu beharrekoak eta ez hiru xemeiko txistu txikiak. Baina, behar bada, Ogasun Sailaren telefonoak hori baino ez du egin nahi, pedagogia apurtxo bat erein alegia. Pedagogiak ez du bestelako ebakuntzarik ekiditzen.

 

Amatiño 2009/06/25

Elogio del libro

Así como el periodismo no vino a sustituir a la literatura, ni la fotografía a la pintura, ni la televisión al cine, tampoco Internet ha venido a sustituir al libro. Cada género o invento tienen sus propias aportaciones y limitaciones, sus ventajas e inconvenientes, sus funciones y valores. En la variación está el gusto. El arte está en saber complementar unos y otros con oportunidad y tiento. Mi amatxo Aurorita, a quien debo la enciclopedia Salvat y murió sin conocer Internet, acostumbraba a decir que “no hay libro malo”. Quizá ahora diría que “no hay soporte malo”.

EIBAR. Municipio de la provincia de Guipúzcoa (España), partido judicial de Vergara, en terreno montañoso sumamente fértil, regado por el río Deva; 11.772 habitantes. La agricultura es una de las riquezas de la villa, y se cosechan principalmente cereales, castañas, frutas y hortalizas. La industria, sobre todo armera, contaba con fábricas especializadas para una producción de alta calidad. La importancia de la industria armera había dado renombre internacional al municipio vasco, por la calidad de la producción. Contaba, antes de la guerra civil, con una escuela de armería, sostenida con fondos municipales, del Estado y de la Diputación. Gozó asimismo de justa fama, por su categoría artística, la industria de damasquinados. Desde tiempos antiguos, Eibar ha desempeñado un importante papel en las luchas españolas. En 1794 opuso una heroica resistencia a los franceses, que habían invadido la Península; en 1820 fué uno de los primeros municipios españoles que proclamaron la Constitución; en la primera guerra carlista fué sitiada por las tropas que luchaban contra Espartero, teniendo que capitular a consecuencia del descalabro sufrido por este general en Descarga. En la guerra civil que estalló en 1936 ha sufrido intensamente; atacada por las tropas nacionales, los rojos la abandonaron, incendiándola primero y destruyendo con explosivos la mayor parte de los edificios.

Esto es lo que, sobre Eibar, el lector encontrará si consulta en la enciclopedia Salvat de… 1946. Eran, sin duda, otros tiempos. La guerra había terminado en 1939, Eibar ofrecía todavía en sus edificios y calles las heridas de los bombardeos, la vida seguía y los redactores de la prestigiosa enciclopedia Salvat no tenían otra posibilidad que ofrecer una imagen políticamente correcta a los ojos de la dictadura del victorioso Generalísimo Franco.

Así pues, aunque tanto la Escuela de Armería como la propia industria armera y del damasquinado habían desaparecido con la guerra y nadie –al parecer— apostaba por su recuperación, nuestros cereales, castañas, frutas y hortalizas suponían una riqueza sin par para un municipio que había luchado contra el invasor francés y era partidario de la Constitución de 1820. No se aclaraba –ni se pretendía-- si la población era mayoritariamente carlista o liberal, y ni una mínima mención de la proclamación de la República, apenas unos años antes. Sin embargo, quedaba palmariamente claro que los malos eran los “rojos” quienes, además, habían abandonado el pueblo tras incendiarlo y destruirlo con explosivos.

Estas cosas no se encuentran en Internet. Hay jóvenes que creen que los libros no sirven ya para nada y que todo lo que uno debe saber lo puede encontrar en Google. Yo no voy a empezar a discutir sobre si los libros sirven o no para algo y, desde luego, no tengo la menor duda de que Google es un filón informativo. Pero me temo que, en el mejor de los casos, en Internet no está todo lo que uno debe saber sino quizá, en la práctica, poco más que todo lo que uno quiere saber de prisa y corriendo y en un momento determinado. Además, el libro es testigo de la época, fiel de por vida a la fecha de su edición; mientras que Internet es chaquetero e intenta adecuarse siempre al último grito.

Sí, ya sé que los libros son caros y que ocupan mucho espacio. Que la vida está muy achuchada y los pisos son pequeños. Pero no veo que ni el dinero ni el espacio sean el valor más determinante a la hora de irse de vacaciones o llenar la casa de cacharros varios. Simplemente es que hay otros valores, muy legítimos, por supuesto, pero otros.

Yo comprendo a los jóvenes cuando se preguntan cómo pueden vivir los mayores sin ordenador ni acceso a Internet. Pero, con la misma lógica, me pregunto cómo pueden vivir los jóvenes sin publicaciones de papel ni acceso a una mínima librería. Clickar, navegar, chatear, consultar, cortar y pegar, bajar, descargar, aupar etc. son sin duda actividades sumamente interesantes –y fáciles-- a las que, por desgracia, muchas personas mayores de cincuenta, sesenta o setenta años han renunciado. Pero, la visita a una librería, el tacto de un buen ejemplar en la cama, o el olor a polvo y madera rancia de un amarillento volumen de antaño son momentos entrañables que muchos jóvenes nunca tendrán ocasión de apreciar.img_137.jpg

Así como el periodismo no vino a sustituir a la literatura, ni la fotografía a la pintura, ni la televisión al cine, tampoco Internet ha venido a sustituir al libro. Cada género o invento tienen sus propias aportaciones y limitaciones, sus ventajas e inconvenientes, sus funciones y valores. En la variación está el gusto. El arte está en saber complementar unos y otros con oportunidad y tiento. Mi amatxo Aurorita, a quien debo la enciclopedia Salvat y murió sin conocer Internet, acostumbraba a decir que no hay libro malo. Quizá ahora diría que no hay soporte malo.                                                                                       

EIBAR herriaren anima. Revista popular. III Época - año 56 - núm. 90

 

 

Amatiño 2009/06/23

Kapitalismoaren protagonista berriak

Han-hemenka suspertzen ari diren estatuek, asiarrek gehien bat, etorkizuneko kapitalismoa ordezkatuko dute eta, segurutik, azken berrehun urteotan ezinbestekotzat jo izan den formula –demokrazia+kapitalismoa+liberalismoa— bestelakoa izango da.

Orain hurrengo, ate joka dagoen ziklo ekonomiko berriaz idatzi nuen: Europa aberatsarenak egin du. Gaurko honetan, berriz, aukera-aukeran datorkigu Guillermo de la Dehesak "El capitalismo que viene" delako saiakeraren hitzostean dakarrena. Centre for Economic Policy Research erakundearen lehendakariaren ustez, kapitalismoa bakarrik geratu da; ekonomilariek printzipioz sistema ezberdinen arteko lehia nahiago izan arren –zer gerta ere lehia onuragarri delakoan--, ez omen dago begi bistan kapitalismoari aurre egin diezaiokeen beste sistemarik. Horretara, zalantzan dagoena ez omen da kapitalismoa, zein eratako kapitalismo-mota baizik. Eta, zentzu beronetan, hainbat datu adierazgarri laburbiltzen ditu.

Antza denez, estatistika-proiekziorik onenek aditzera ematen dutenez, hogei urte barru Txinak Estatu Batuen BPGa gaindituko du eta munduko lehen indarra izango. Era berean, 2031an, Indiaren BPGa Japoniarena baino handiagoa izango da, Brasilek Japonia gandituko du 2038an eta Errusiak, berriz, 2039an.

Hamarkada berean, 2033an, Txinak, Indiak, Errusiak eta Brasilek G7a osatzen duten estatuen (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Italia, Japonia eta Kanada) gaur egungo BPGa baino handiagoa izango dute eta, 2050rako, G7ren gaur egungo BPGa bikoiztuko.

Aldi berean BRIC direlakoen (Brasil, Errusia, India eta Txina) ondotik azaleratzen ari diren gainerako hamaika estatuek –Mexiko, Korea, Turkia, Indonesia, Pakistan, Nigeria, Filipinak, Egipto, Blangadesh eta Vietnam— ere G7 zazpi estatuen BPGa gaindituko dute 2060an. Are gehiago, Mexikoren BPGa Japoniarena baino handiagoa izango da 2043n, eta Indonesiarena baino gehiago, berriz, 2049an.

Hogeita hamar urteren bueltan, orain suspertzen diharduten estatuek, asiarrek gehienbat, etorkizuneko kapitalismoa ordezkatuko dute eta, segurutik, azken berrehun urteotan ezinbestekotzat jo izan den formula –demokrazia+kapitalismoa+liberalismoa— dezente aldatuko da.

  

Amatiño 2009/06/22

Blog-hizkuntzaz iritzirik eza

“'La gran guía de los blogs, 2008' es una obra que nace en un momento de eclosión del fenómeno de las bitácoras”. Honelaxe hasten da blogen gidaliburu honen aurkezpena eta, segurutik, arrazoiren bat izango dute egileek, ez dira-eta alferrik denak ere espainiar blosferaren guru ospetsu –eta militante-- samarrak. Baina ni ez nator bat edo, hobeto esan, ez dut bat etorri nahi, sekula ez baititut guruen –are gutxiago militanteen-- euforiak gustuko izan. Bitakoren ernamuina 2008an ote? Seguru? Eta zergatik ez 2007an?

Dena dela, ez diot post honi ekin urte bat edo beste eztabaidatzeko, zorioneko guruen iritziek –edo iritzi ezak-- ustekabean frogatzen duten tesia nabarmentzeko baino. Alegia, blogek, oraindik orain eta funtsean, euskarri hutsak baino ez direla, tresneria, hardwarra, bitartekoa, sistema, teknologia… Hau da, blogak ez direla oraindik berezko lengoaiaren jabe.  Hots, blogariok ez garela oraino blog-hizkuntza berezirik sortzeko gauza izan.

Liburuak bi parte ditu. Bigarrena editoreek hautatu nahi izan dituzten zortzirehun inguru blogen gida-bilduma da eta aurrenengoa, berriz, hamabiren bat blogariren beste hainbat hausnarketa. Hamabi ez dira gero artalak, eta ez da aukerarik falta izan denetariko ikuspegiak aztertzeko, alegia: 2.0 webgunetik 2.1 delakorako pasartea; blog-plataformak; blog-erremintak; demokraziarekiko eragina; aktibisten, politikoen zein emakumeen partaidetza; komunikabideen, enpresen, herri-administrazioen nahiz unibertsitateen blogak; eta, azkenik, blogak eta artea.

Halere, azken honetan baino ez da nolabait  lengoaia, adierazpen eta estetika berrien erronkarik aipatzen, eta beti ere azal-azaletik, zeharbidetik eta erarik arolenean. Esne-berba horiek erakusteko ez  zen horrenbesteko arasarik behar, ezta zorioneko gidaliburu honi “gran” adjektibo handikirik erantsi beharrik ere.

Blogen fenomenoa sortu berria baino ez da oraindik eta, honez gero, aristokratatxoak koskortu zaizkio.

 La gran guía de los blogs. 2008

Amatiño 2009/06/20

Europa aberatsarenak egin du

Segurutik noiz edo noiz krisialditik aterako gara baina, kasurik onenean ere, inor gutxik uste du lehengora bueltatuko garenik hurrengo laupabost urtetan. Are gehiago, daitekeena da Europa sekula gehiago ez itzultzea berriro aurreko hamarkadako mailara. Sekula da sekula. Europarenak egin du. Eta europarren aberastasunarenak zer esanik ez.

Espainiako Bankuaren azken txostenak azaltzen duenez gero, krisialdiaren pasarterik txarrena gainditu omen da. Era berean, Eduardo Zubiaurre Adegiren presidenteak  orain hamabost egun aurreratu zuen  Gipuzkoako industriaren aktibitatea  duela bi hilabete baino hobeto dagoela orain. Zapatero presidente espainiarrak gaur bertan iragarri du 2011an etorriko dela susperraldia eta Carlos Agirre Ekonomia sailburuak, berriz, nahiago izan du argi berdexka 2013rako uztea.

Segurutik noiz edo noiz krisialditik aterako gara baina, kasurik onenean ere, inor gutxik uste du lehengora bueltatuko garenik hurrengo laupabost urtetan. Are gehiago, daitekeena da Europa sekula gehiago ez itzultzea berriro aurreko hamarkadako mailara. Sekula da sekula. Europarenak egin du. Eta europarren aberastasunarenak zer esanik ez.

Bi omen dira Europaren hil-kanpaia jotzeko bezainbateko arrazoi nagusiak. Batetik, Europaren atomizazioa. Hots, Europar Batasunak 500 milioi inguru biztanle izan arren, bertako estaturik handienak eta indartsuenak, Alemaniak, 85 milioi baino ez ditu. Artean, munduan zehar bizkortzen ari diren estatuak, Brazil (190 m), Errusia (141 m.), Indonesia (240 m.) edo Nigeria (148 m.) dezente handiagoak dira. Zer esanik ez gero India (1.150 m.) eta Txina (1.325 m.).

Bestetik, Europaren atomizazioa gutxi bailitzan, Europako Batasunaren indarrik eta lidergorik ezak ezer gutxi laguntzen du. Europa ez da nonbait konturatzen barne-batasunik bideratzen ez baldin badu ezin izango diola orain arteko  mailari eutsi. Europa moteldu egin da, noizbaiteko grina eta ekimena galdu ditu, erosotasunaren erosotasunez, etsipenaren etsipenez, maldan behera ari da eten barik aspaldiotan. Europar estatuak lar ari dira barne-politikaz arduratzen eta gero eta gutxiago europar batasunaren erronkaz eta etorkizunaz. Seguru gero gaur egun Europak ez duela hasierako liderren (Schuman, De Gasperi, Monnet… ) itxurakorik, baina ezta geroxeago izan ziren Delors, Natali edo Gonzalezen  parekorik ere.

Martxa honetan, Europaren ziklo industriala amaitzear bide dago. Europa uko egiten ari zaie industriari zein lanaren baloreei. Sasi-aurrerapenaren izenean nahiago ditu denetariko zerbitzuak suspertu, eta zerbitzuen hautua egiten duenak inoren zerbitzupean amaitzeko aukera guztiak ditu.

Zentzu honetan, Europa gainerako lau kontinenteetako turismo-helbide izaten amaitu dezake. Grezia zein Erroma. Erromanikoa, gotikoa edota mendebaldeko gainerako arte-motak. Louvre, British Museum eta Guggenheim. Shakespeare eta Dante. Migel Angel, Da Vinci, Rembrandt nahiz Dali. Paris, Londres, Berlin, Venezia zein Bartzelona. Kultura klasikoa eta goi mailako gastronomia maite dituen hiri-turismoa eskaintzen amaitu dezake Europak. Historiaz bizi, historiaren errentaz alegia. Baina ez gero aberats. Europarron aberastasuna ere historia izango baita. Paradoxa bada ere, turista txinatar eta indiarren kamarero izango dira gure bilobak.

  Etorkizun ekologikoa. Garbi-usaina bai behintzat.

Amatiño 2009/06/17

Hara Europa, lur hoberikan

Ahoa betetzen zaigu progresiaz eta modernitateaz baina, Iparragirrerekin batera, XIX. mendeko kanta dugu oraindik ere ahotan: "Ara España, lur oberikan, ez du Europa guciac".

Hamar egun joan dira Europako hauteskundeak izan zirenetik eta Europaren oihartzuna isildu da, beste galaxia bateko kontua balitz moduan. 

Abstentzioa handia izan zen arren, komunikabideak erruz ahalegindu dira hautesleen erantzukizuna uxatzen. Badakizue zein den teoria: Jendeari bost axola zaio Europa, baina errua ez da hiritarrona, batere ilusionatzen ez gaituzten politikoena baino.  Errua beti da besteena. Lasai, beraz.

Nik uste dut, ostera, ez dugula Europarik merezi. Europaren garrantziaz konturatzeko berriro merezi izango genituzkeela Francoren diktadura, peseta españolera eta libera frantsesera bueltatzea, Bidasoako muga ixtea, pasaportea erakutsi beharra eta, autoz pasatzen garen bakoitzean, trikorniodun goardia zibilari maletategia zabaltzea.

Nik ulertuko nuke espainiar edo frantziar abertzaleek Europarik nahi ez izatea, baina ez dut ulertzen nola arraio euren burua euskal abertzale amorratutzat dutenek sekula historian izan den naziogaindiko proiekturik handiena arbuiatzen duten.

Ahoa betetzen zaigu progresiaz eta modernitateaz baina, Iparragirrerekin batera, XIX. mendeko kanta dugu oraindik ere ahotan: Ara España, lur oberikan, ez du Europa guciac. Noiz jabetuko gara geure erantzukizunaz eta behingoz kantatu: Hara Europa, lur hoberikan, ez dago mundu guztian?

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2009ko ekainaren 16an.

José María Iparragirre Iparragirre

Ara nun diran mendi maiteac, ara nun diran celayac,
baserri eder zuri-zuriac, iturri eta ibaiac.
Hendayan nago zoraturican, zabal-zabalic beguiac;
¡ara España!¡Lur oberican ez du Europa guciac!

 

Amatiño 2009/06/15

Denon artean

Telebista-programatzaileek aspalditxodanik dakite audientziarik handienak lortzeko modua ez dela beti arlo jakinekoren bateko programarik onena jartzea. Aitak futbola ikusi nahi badu, amak albisteak, amamak telesaila, alabak lehiaketa eta semeak marrazki bizidunak… atzenean familia osoak erdipurdiko filma ikusten amaitu dezake.

Ez tronpatu. Amamak telesaila ikusi beharrean filma aukeratzen baldin badu, ez gero pentsa familiak pelikula ikusten duenik amamari amore emateagatik, inori askorik gustatu ez arren guztiei onargarri samar gerta dakiekeen  aukera delako baino. Bigarren aukera alegia.

Hau ez da asmakizuna, ez adibidea, ezta anekdota ere. Hau estatistika hutsa da. Eta egunero gertatzen da telebista aurrean. Baina ez telebistan soil-soilik.

Denon artean erabaki beharrak bere ajeak ditu, familiarteko telebista-programa aukeratzekoan, senitarteko igande-bazkaria prestatzerakoan, gizarte-ereduak erabakitzerakoan zein programa politikoak hautatzerakoan.

Hau guztia eliteen ikuspegitik txorakeria da, tranpa mortala, zeharo atzerakoia. Baina ez ahaztu, demokraziaz ari gara, ez gero aristokraziaz. Eta, hori bai, demokraziak liderrak behar ditu, aristokraziak ez, ostera.

 

Amatiño 2009/06/13

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal

Azken erantzunak
Nahi eta ezin Amatiño, 2012/02/09
tentaldixa oier g, 2012/02/09
Datu hauen zama Jaime, 2012/02/07
Krisialdia Jaime, 2012/02/06
Ez destak denborarik emon Amatiño, 2012/02/04