Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Denon artean

Denon artean

Amatiño 2009/06/13 12:28
Telebista-programatzaileek aspalditxodanik dakite audientziarik handienak lortzeko modua ez dela beti arlo jakinekoren bateko programarik onena jartzea. Aitak futbola ikusi nahi badu, amak albisteak, amamak telesaila, alabak lehiaketa eta semeak marrazki bizidunak… atzenean familia osoak erdipurdiko filma ikusten amaitu dezake.

Ez tronpatu. Amamak telesaila ikusi beharrean filma aukeratzen baldin badu, ez gero pentsa familiak pelikula ikusten duenik amamari amore emateagatik, inori askorik gustatu ez arren guztiei onargarri samar gerta dakiekeen  aukera delako baino. Bigarren aukera alegia.

Hau ez da asmakizuna, ez adibidea, ezta anekdota ere. Hau estatistika hutsa da. Eta egunero gertatzen da telebista aurrean. Baina ez telebistan soil-soilik.

Denon artean erabaki beharrak bere ajeak ditu, familiarteko telebista-programa aukeratzekoan, senitarteko igande-bazkaria prestatzerakoan, gizarte-ereduak erabakitzerakoan zein programa politikoak hautatzerakoan.

Hau guztia eliteen ikuspegitik txorakeria da, tranpa mortala, zeharo atzerakoia. Baina ez ahaztu, demokraziaz ari gara, ez gero aristokraziaz. Eta, hori bai, demokraziak liderrak behar ditu, aristokraziak ez, ostera.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: