¿Con IVA o sin IVA?
Pedagogia pittinen bat behar dugula denok ere, ezin uka. Behin, Diputatu Nagusi zela, bazkaldu omen zuen Imanol Murua zenak Donostiako Alderdi Zaharreko jatetxeren batean eta baita bazkalostean kontua eskatu ere. Neskatila zerbitzaria hurbildu zitzaion eta lasai asko galdetu zion Foru Ogasunaren nagusiari: Con IVA o sin IVA?
Nik ezagutzen ditut nere inguruan hainbat adiskide, enpresari txiki samarrak, behin eta berriz politikoen azpijanak zorrotz asko salatu arren, beraiek Foru Ogasunari egiten omen dizkioten tranpatxoen berri harro asko kontatzen dutenak. Eta inoiz aurpegiratuz gero beraiek ez direla harako politikoak baino garbiagoak, erantzun ohi dute: “Bai, nik iruzur egiten dut, baina nere diruaz. Politikoek, ordea, guztion diruaz”. Nork argitu behar die zorioneko adiskide horiei iruzur egiten duten diru hori –hain zuzen hori-- ez dela eurena, guztiona baizik?
Nik sarri bazkaltzen dut etxetik kanpo eguneroko menua, baita bazkalostean kontua eskatu ere. Eta behin eta berriz galdetu ohi didate: Zenbat jarriko dizut ¿Cuánto quiere que le ponga?. Alegia, iruzur bikoitza. Batetik tabernariak aurpegira aitortzen dit iruzurgiletzat nauela eta, bestetik, onartu ere onartzen dit batere lotsarik gabe berari bost axola zaiola neri zer jartzen didan paparean, berak ez baitu ingresu hori inondik ere deklaratuko.
Zenbaitek esango du eguneroko huskeria hauek hutsaren hurrengo direla, danbor handiak direla harrapatu beharrekoak eta ez hiru xemeiko txistu txikiak. Baina, behar bada, Ogasun Sailaren telefonoak hori baino ez du egin nahi, pedagogia apurtxo bat erein alegia. Pedagogiak ez du bestelako ebakuntzarik ekiditzen.
Radixuan, horren kontura, gure kulturan (toki guztietan?) salatzearena txarto ikusita dala esaten zuten. Bai hada da, baina... Jarduera hori bultzatu behar ete zan ezbaian jartzen eben... . . Amatiño, hik ezagututako kausi hórretan, salatuko heuke?, salatuko dok? Gertuko badakak, eta halako kopuruengaittik, aurpegixa emon behar horregatik..., posturia egingo neukek ezetz. Hik be iruzurra estaltzen. ;-) . . Baina, beste adibide bat, ikasle garaian ohikua zan pisuen alkilerrak kontratu barik izatia, eta gero ikasliak problemekin bekekin... ikasliok salatuko leukie? Nire esperientziaz BAI. Kopuru polita delako, ikasleok horretan be galtzaileak diralako, eta batez be amorratuta dagozelako. . . Salatzia? Nik berez ez juat txarto ikusten, gero gogua horretan sartzeko... batzutan ez, batzutan bai.