Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europa aberatsarenak egin du

Europa aberatsarenak egin du

Amatiño 2009/06/18 00:55
Segurutik noiz edo noiz krisialditik aterako gara baina, kasurik onenean ere, inor gutxik uste du lehengora bueltatuko garenik hurrengo laupabost urtetan. Are gehiago, daitekeena da Europa sekula gehiago ez itzultzea berriro aurreko hamarkadako mailara. Sekula da sekula. Europarenak egin du. Eta europarren aberastasunarenak zer esanik ez.

Espainiako Bankuaren azken txostenak azaltzen duenez gero, krisialdiaren pasarterik txarrena gainditu omen da. Era berean, Eduardo Zubiaurre Adegiren presidenteak  orain hamabost egun aurreratu zuen  Gipuzkoako industriaren aktibitatea  duela bi hilabete baino hobeto dagoela orain. Zapatero presidente espainiarrak gaur bertan iragarri du 2011an etorriko dela susperraldia eta Carlos Agirre Ekonomia sailburuak, berriz, nahiago izan du argi berdexka 2013rako uztea.

Segurutik noiz edo noiz krisialditik aterako gara baina, kasurik onenean ere, inor gutxik uste du lehengora bueltatuko garenik hurrengo laupabost urtetan. Are gehiago, daitekeena da Europa sekula gehiago ez itzultzea berriro aurreko hamarkadako mailara. Sekula da sekula. Europarenak egin du. Eta europarren aberastasunarenak zer esanik ez.

Bi omen dira Europaren hil-kanpaia jotzeko bezainbateko arrazoi nagusiak. Batetik, Europaren atomizazioa. Hots, Europar Batasunak 500 milioi inguru biztanle izan arren, bertako estaturik handienak eta indartsuenak, Alemaniak, 85 milioi baino ez ditu. Artean, munduan zehar bizkortzen ari diren estatuak, Brazil (190 m), Errusia (141 m.), Indonesia (240 m.) edo Nigeria (148 m.) dezente handiagoak dira. Zer esanik ez gero India (1.150 m.) eta Txina (1.325 m.).

Bestetik, Europaren atomizazioa gutxi bailitzan, Europako Batasunaren indarrik eta lidergorik ezak ezer gutxi laguntzen du. Europa ez da nonbait konturatzen barne-batasunik bideratzen ez baldin badu ezin izango diola orain arteko  mailari eutsi. Europa moteldu egin da, noizbaiteko grina eta ekimena galdu ditu, erosotasunaren erosotasunez, etsipenaren etsipenez, maldan behera ari da eten barik aspaldiotan. Europar estatuak lar ari dira barne-politikaz arduratzen eta gero eta gutxiago europar batasunaren erronkaz eta etorkizunaz. Seguru gero gaur egun Europak ez duela hasierako liderren (Schuman, De Gasperi, Monnet… ) itxurakorik, baina ezta geroxeago izan ziren Delors, Natali edo Gonzalezen  parekorik ere.

Martxa honetan, Europaren ziklo industriala amaitzear bide dago. Europa uko egiten ari zaie industriari zein lanaren baloreei. Sasi-aurrerapenaren izenean nahiago ditu denetariko zerbitzuak suspertu, eta zerbitzuen hautua egiten duenak inoren zerbitzupean amaitzeko aukera guztiak ditu.

Zentzu honetan, Europa gainerako lau kontinenteetako turismo-helbide izaten amaitu dezake. Grezia zein Erroma. Erromanikoa, gotikoa edota mendebaldeko gainerako arte-motak. Louvre, British Museum eta Guggenheim. Shakespeare eta Dante. Migel Angel, Da Vinci, Rembrandt nahiz Dali. Paris, Londres, Berlin, Venezia zein Bartzelona. Kultura klasikoa eta goi mailako gastronomia maite dituen hiri-turismoa eskaintzen amaitu dezake Europak. Historiaz bizi, historiaren errentaz alegia. Baina ez gero aberats. Europarron aberastasuna ere historia izango baita. Paradoxa bada ere, turista txinatar eta indiarren kamarero izango dira gure bilobak.

  Etorkizun ekologikoa. Garbi-usaina bai behintzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: