Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Blog-hizkuntzaz iritzirik eza

Blog-hizkuntzaz iritzirik eza

Amatiño 2009/06/21 00:43
“'La gran guía de los blogs, 2008' es una obra que nace en un momento de eclosión del fenómeno de las bitácoras”. Honelaxe hasten da blogen gidaliburu honen aurkezpena eta, segurutik, arrazoiren bat izango dute egileek, ez dira-eta alferrik denak ere espainiar blosferaren guru ospetsu –eta militante-- samarrak. Baina ni ez nator bat edo, hobeto esan, ez dut bat etorri nahi, sekula ez baititut guruen –are gutxiago militanteen-- euforiak gustuko izan. Bitakoren ernamuina 2008an ote? Seguru? Eta zergatik ez 2007an?

Dena dela, ez diot post honi ekin urte bat edo beste eztabaidatzeko, zorioneko guruen iritziek –edo iritzi ezak-- ustekabean frogatzen duten tesia nabarmentzeko baino. Alegia, blogek, oraindik orain eta funtsean, euskarri hutsak baino ez direla, tresneria, hardwarra, bitartekoa, sistema, teknologia… Hau da, blogak ez direla oraindik berezko lengoaiaren jabe.  Hots, blogariok ez garela oraino blog-hizkuntza berezirik sortzeko gauza izan.

Liburuak bi parte ditu. Bigarrena editoreek hautatu nahi izan dituzten zortzirehun inguru blogen gida-bilduma da eta aurrenengoa, berriz, hamabiren bat blogariren beste hainbat hausnarketa. Hamabi ez dira gero artalak, eta ez da aukerarik falta izan denetariko ikuspegiak aztertzeko, alegia: 2.0 webgunetik 2.1 delakorako pasartea; blog-plataformak; blog-erremintak; demokraziarekiko eragina; aktibisten, politikoen zein emakumeen partaidetza; komunikabideen, enpresen, herri-administrazioen nahiz unibertsitateen blogak; eta, azkenik, blogak eta artea.

Halere, azken honetan baino ez da nolabait  lengoaia, adierazpen eta estetika berrien erronkarik aipatzen, eta beti ere azal-azaletik, zeharbidetik eta erarik arolenean. Esne-berba horiek erakusteko ez  zen horrenbesteko arasarik behar, ezta zorioneko gidaliburu honi “gran” adjektibo handikirik erantsi beharrik ere.

Blogen fenomenoa sortu berria baino ez da oraindik eta, honez gero, aristokratatxoak koskortu zaizkio.

 La gran guía de los blogs. 2008

Amatiño
Amatiño dio:
2009/06/22 23:13

Bai, hamalauren bat urte bai, "nolako teknologia halako lengoaia" delakoaz arduratzen naizena. Baina zera bereiztu nahi nuke: neri bost axola blogak berezko hizkuntzarik inoiz eragingo ez balu. Baina lortu ez izana ere sekulako albistea izango litzateke. Uztailaren 8an Zaragozan egongo naiz, eguerdirarte behintzat.

Luistxo Fernandez
Luistxo Fernandez dio:
2009/06/22 13:16

Blogek hizkuntza berezkorik ez dutela... Aspalditik zaude horrekin. Egia balitz ere, inporta dio? Edozein modutan blogen orainaz baino gehiago, akaso geroaz eztabaidatzeko jardunalditxo ireki bat antolatu dugu Eibarren datorren uztailaren 8rako. Sustatu euskarazko blog beteranoaren geroaz ere jardungo dugu. Gonbidatuta zaude. Eman izena eta azaldu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: