Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eskola irlandarra

Eskola irlandarra

Amatiño 2009/06/27 01:39
“Yo creo que una radio televisión pública no tiene que servir como caja de resonancia sistemática de portavoces y representantes de formaciones ilegalizadas. ¿Eso quiere decir que todas las voces o que todas las personas que tienen sensibilidad de la izquierda abertzale no estén presentes? No, no quiere decir eso" adierazi du Alberto Surio EiTBren zuzendari nagusi berriak. Erabat bat nator berarekin eta gehiago ere esango nuke, zalantzarik izan ez dadin, bigarren lerroan agertzen den “sistemática” hitza ere soberan legoke.

Hain zuzen ere, Radio Euskadin Xabier Lapitzek egindako (azken) elkarrizketan Suriok defenditzen duen jokabidea ez da berria. Betidanik egon izan da dantzan, EITB bera sortu zenetik bai behintzat. Neri ere hainbat aldiz defenditzea tokatu izan zitzaidan (hemerotekak lekuko) eta esan gabe doa Batasunaren inguruko munduak ez zuela inondik ere horrelakorik aipatzerik nahi izaten.

Laburbilduz, Batasunaren munduaren tesia honako hau izan zen 80 zein 90eko hamarkadetan: Euskal Irrati Telebista publikoa da eta, beraz, neutraltasuna behar du gorde. Eta EITBren informazio-erantzunkizunaren ardura genuenon erantzuna berriz: Bai, baina EITB Gernikako Estatutuaren fruitu da, eta Estatutua-bai/Estatutua-ez delako eztabaidan  EITB ez da neutrala, ezta Estatutuaren kontra daudenen aurrean ere.

Eta hau ez da euskal asmakizun bat, besteak beste Irlandako informazio-moldeetan oinarritua baino.  RTÉen (Radio Telefis Éireann) Informazio Zuzendariak duela hogeitaka urte neuri aurrez aurrez argitu bezala: Eztabaidan dagoena ez da burruka armatuaren inguruko informazio-moldea. Kontua aldez aurretikakoa da: Sinn Féinek ez du Eireko erakunde demokratikoen zilegitasunik onesten eta, trukean, ezta Eireko erakundeek Sinn Féinik onartu ere. Eskola irlandarra, beraz, irlandar eskola maite dutenentzat. Eta kitto.

  Alberto Surio

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: