Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / e-gor blogak 20 urte gaur!

e-gor blogak 20 urte gaur!

e-gor 2024/10/25 07:50
2004ko urriaren 25ean argitaratu nuen lehen artikulua nire bizitzan eragin handia izan eta aldaketa esanguratsuak ekarri dituen blog honetan

Duela 20 urte, Web 2.0 zeritzona sortu zen sasoian, hark herritarren kazetaritza omen zekarren aroan, blogen loratzearen garaian, edonork bere komunikabide propioa izan zezakeela esaten zen denboran... Orduko ni askoz gazteago bati okurritu zitzaion kontatzeko gauza interesgarriak izan zitzakeela eta euskararen egoeraren normalizazioari ekarpentxoa egin ziezaiokeela blog baten bidez, sarean euskaraz presentzia handirik ez zuten bi arloren inguruan idatziz, informatikaz eta komikiez hain zuzen. Eta bideari bakarrik ekin beharrean, euskarazko webean aitzindari ziren Eibarko zibernauten eskutik eta laguntzarekin egitea hobe litekeela pentsatu zuen. Haietako batzuekin zuen harremana probestuz, eibartar edo haien elkarteko izan gabe ere beraien blog komunitatean blog bat ireki ahal izango zuen galdetzeko atrebentzia izan zuen. Hauek, ero-haizeren batek jota-edo ideia ona zela pentsatu bide zuten, eta blog bat egiteko sarbidea eman zioten. Eta hala, prestatze- eta  ikasketa fase baten ondoren, 2004ko urriaren 25ean lehen artikulua publikatuta, ofizialki inauguratu zen e-gorblog txoko hau!

Geroztik ibilbide gorabeheratsua izan du blogak. Batzuetan gehiago publikatu dut, beste batzuetan gutxiago... Baina hemen jarraitzen dugu apal-apalik, informatikaren arloa nahiko utzita (horretaz aritzen diren beste gune asko badaudelako eta, beraz, behar gutxiago dagoelako batetik, eta ni neu IKTez beste foro batzuetan idazten aritzen edota aritu naizelako) eta komikiaren arloa beste garai batzuen aldean asko jaitsita bada ere. Gutxienez, euskarazko komikigintzan ateratzen diren nobedade guztien berri emateko nire buruari jarri nion helburua betetzen jarraitzen dut, eta ez da gutxi ere gaur egun argitaratzen diren euskarazko komiki guztiekin.

Eta tira, ez dakit blog honek inongo ekarpenik egingo ote zion euskarari, edo euskarazko komikigintzari, edo euskarazko IKTen munduari... Baina niri behintzat gauza asko ekarri dizkit, eta ez soilik zerbait egiten ari zaren sentsazioaren plazera edo irakurleekiko (apurrekiko) komunikazioa eta harremana; ez, nire bizitzan benetan aldaketa esanguratsuak gertatu dira blogaren eraginez, bloga ziberespaziotik haratago hedatu da nire egunerokoan.

Izan ere, blogean idazten ditudan gauzak direla-eta, beste hainbat tokitatik iritsi zaizkit kolaborazio-eskaera mota ezberdinak. Komunikabide askori interesatu izan zaizkie artikulu jakinak, informatikakoak zein komikiei buruzkoak, eta horren inguruan elkarrizketak egin dizkidate. Agertu naiz 7K-n, Goienan, Puntuan, ETBko Nickdutnik-en eta gehiago. Informatikari dagokionez, horren inguruko artikuluak modu jarraituan idatzi ditut Elhuyar aldizkarian (2009tik gaur arte gelditu gabe) eta Sarean.eus-en (2019tik iaz itxi zen arte) eta puntualki Administrazioa euskaraz-en eta besten. Eta Elhuyar aldizkariko artikuluez beste zenbait komunikabidetan hitz egin dut: La mecánica del caracol, Norteko Ferrokarrila...

Baina, bereziki, komiki-kontuetatik iritsi zaizkit horrelako aukera mordoa. Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariko albisteen txokoa neuk daramat 2007tik, Xabiroiko kuadrillak Angulemako Komiki Azokara egiten dituen espedizioetan urte gehienetan joaten naiz eta horren bitartez ezagutu dut komikigile mordoa. Kristoren gozamena da nire heroiak diren komikigileen eskutik ezagutzea komiki-munduko kontuak, komikia baten sortze-prozesua eta abarrak. Xabiroirentzat elkarrizketatu ditut Anguleman Pierre Christin, Grzegorz Rosinski, Hermann edo Juanjo Guarnido bezalako erraldoiak. Noticias taldeko Ortzadar euskarazko gehigarrian idatzi nuen garai batez. Idatzi izan dut Berriarako, Elkar argitaletxearen aldizkarirako, Behinola-rako... EiTBko hainbat saiotan agertu naiz: Sautrela, Arratsaldekoa, Faktoria... eta gaur Biba zuek!-en izango naiz. Aurkezpen-prentsaurrekoak eman ditut Harriet-entzat, Astiberri-rentzat, Parrapean-en... Eta komiki-solasaldiak gidatzen ditut Intxaurrondo Kultur Etxean 2016tk, Oñatiko Liburutegian iaztik eta urte berritik aurrera, taldea osatzen bada, nire herri Arrasateko Bibliotekan. Eta ziurrenik handiena: 1978ko Iker eta Ixone komikia, nire txikitako gogokoenetako bat zena (dena baitauka, euskal mitologia, haur protagonistak, abentura...) eta historikoa dena (itzulpena izan gabe euskaraz ateratako lehen istorio jarraituko albuma izan zen), berrargitaratu dutenean hitzaurrea idazteko ohorea izan dut! Zirkuluaren itxiera, niretzat komikizale bizitzaren gailurra.

Imajinatu ere ez nuen egingo duela 20 urte blogaren abenturatxo halako abentura handira eramango ninduenik. Ongi etorriak blogak ekarritako gauza zoragarri horiek guztiak!Ordainetan, saiatuko naiz beste 20 urtez (gutxienez ;-) jarraitzen!

etiketak: komikiak, e-gorblog
iurgi
iurgi dio:
2024/10/25 23:17
Zorionak! 20 urte ez da gutxi. Gauzak asko aldatu dira interneten. Aukera mordoak ireki dizkizu eta besteoi asko eman diguzu. Urte askotarako!
Alex
Alex dio:
2024/10/26 00:50
Zorionak, Igor. Lan bikaina.
Gurutze
Gurutze dio:
2024/10/29 19:57
Zorionak, Igor, 20 urte hauengatik! Eta mila esker pasio osoz euskarazko komikien berri emateagatik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10