Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Bitcoin, mundu digitaleko txanpona

Bitcoin, mundu digitaleko txanpona

e-gor 2015/03/23 20:35
Badira urte ugari dagoen diru gehiena eta egiten diren transakzio gehienak digitalak direna. Askoz gehiago dira bankuko datu baseetan gordetako zenbakiak diru fisikoa (billete edo txanponak) baino, eta transakzio askoz gehiago egiten dira kreditu txartelez edo Internetez eskudirutan baino. Hala ere, diru eta transakzio horiek guztiak dibisa tradizionaletan egiten dira, hau da, dolar, euro, yen eta horrelakoetan. Baina azken urteotan, sortu dira txanpon mota batzuk mundu digitala dutenak sorburu eta bizileku bakar. Horietako lehena (eta ezagunena) Bitcoin da.
Bitcoin, mundu digitaleko txanpona

Irudia: Bitcoin.org

(HAEE/IVAP-en Administrazioa Euskaraz aldizkariko 2014ko apirileko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Bitcoin, lehen kriptotxanpona

Bitcoin txanpon digital bat da, hau da, modu elektronikoan sortu eta gordetako txanpon bat. Zehazkiago, kritpotxanpon edo kriptodibisa bat da Bitcoin. Kriptotxanponaren definizioa hau da: teknika kriptografikoak erabiltzen dituen txanpon sistema bat banatua, deszentralizatua eta segurua.

Sistema banatu eta deszentralizatua izateak esan nahi du ez dagoela entitaterik (banku zentralik edo gobernurik) dibisa horren atzean. Izan ere, kriptotxanponaren ideiaren sortzaileen arabera, txanpon bat erakunde jakin batek kontrolatzen badu, handitu eta mugatu dezake, bere interesen arabera, txanponaren jaulkipena, eta bestelako agente askori eragin. Kriptotxanpon bat, aldiz, inpartzialagoa da, bere jaulkipenaren kontrola modu deszentralizatu eta banatuan egiten baita, algoritmo eta software informatikoen bidez.

Era berean, txanpon tradizionalekin, erakunde jakin batzuek bermatzen dute (bankuek) pertsona baten diru kopuruaren eta transakzioen egiazkotasuna. Bankuen fidagarritasuna da sistema horren oinarria, baina baita puntu ahula ere. Kriptotxanponekin, berriz, modu banatuan eta software bidez egiaztatzen da diruaren eta transakzioen benetakotasuna.

Nola lortzen da sistema banatu eta deszentralizatua? P2P sare bat dago atzean, peer-to-peer edo berdinen arteko sare bat. P2P sareak ezagunak dira fitxategiak elkartrukatzeko erabiltzen diren sistemengatik, eMule eta BitTorrent bezalakoak. Sare horietan, hainbat ordenagailu daude software berarekin eta Internet bidez konektatuta. Eta sare horietatik fitxategiak jaisten ditugu, zatika-zatika ordenagailu ezberdinetatik, eta aldi berean guk ere gure fitxategien zatiak beste batzuei bidaltzen dizkiegu. Bada, kriptotxanponetan gauza bera egiten da: softwarea Internet bidez konektatuta dauden ordenagailu askotan dago instalatuta, eta guztien artean bermatzen dute diru jakin bat modu zilegian sortu dela, pertsona batek duen dirua benetan berea dela, edo transakzioa modu egokian egin dela.

Eta sistema segurua izan dadin, guztiaren oinarrian, esan bezala, kriptografia dago, informazioa zifratzeko eta deszifratzeko zientzia. Zehazki, gako publiko bidezko kriptografia edo kriptografia asimetrikoa. Izan ere, teknika hori erabiltzen da Interneteko elkarrekintza guztietan konfidentzialtasuna, autentifikazioa eta anonimotasuna bermatzeko (HTTPS protokoloan, sinadura digitalean...), eta teknika hori erabiltzen da kriptotxanponetan ere, horiek ziurtatzeko.

Bitcoin da kriptotxanponen lehen inplementazioa. 2008ko azaroan, Satoshi Nakamoto delako batek (bere benetako nortasuna ezezaguna zen martxoan Newsweek aldizkariak ezagutzera eman zuen arte) «Bitcoin: A Peer-to-Peer Electronic Cash System» izeneko artikulua argitaratu zuen webean. Bertan, gorago azaldutako kriptotxanponaren definizioa ematen zen, eta hori inplementatzeko protokoloa zehazten. 2009ko urtarrilean jarri zuen martxan Satoshi Nakamotok Bitcoin, Bitcoin bezeroa software libre gisa publikatuz, software hori instalatua duen sare banatua martxan jarriz eta lehen 50 txanponak jaulkiz.

Bitcoin txanponen «meatzaritza»

Bitcoin txanponaren filosofiaren oinarria da, esan dugun bezala, inolako gobernu, banku edo bestelako erakundek haren jaulkipenean artifizialki eskua sartu ezin izatea, euren interesen arabera. Denboran zehar zenbat txanpon jaulkiko diren aurrez erabakita dago, eta Bitcoinen sare deszentralizatutako softwarean inplementatuta dago hori. Bitcoinen sorreran, 10 minuturo 50 txanpon jaulkitzen ziren (urtean ia 3 milioi txanpon), eta lau urtean behin, erdira jaisten da jaulkitze-erritmoa. Hala, txanponen kopurua asintotikoki 21 milioiko gehienezko kopurura hurbiltzen joango da denboran zehar.

Eta nori ematen zaizkio jaulkitzen diren txanpon berri horiek? Txanponak lortzeko, lan bat egitea eskatzen da, «mea­tzaritza» deitzen diotena (mining ingelesez), urrea aurkitu edo lehengairen bat erauzteko lana bailitzan. Txanpon digital batentzat, nola ez, lan hori lan konputazionala da: Bitcoin sareak problema kriptografikoak planteatzen ditu, hauen zailtasuna unean jaulki behar diren txanponen kopuruari, unean dagoen txanpon eskaeren kopuruari eta garaiko ordenagailuen ahalmenari egokitzen zaielarik; software «meatzariak» hori ebazten saiatzen dira, eta ebazten dutenei ematen zaizkie Bitcoinak. Beraz, zenbat eta ordenagailu gehiago eta ahaltsuagoak, aukera gehiago Bitcoinak lortzeko.

Nola erabili Bitcoin

Bitcoin erabiltzeko, software bezero osoa instala dezakegu, Bitcoin sare banatuko parte izango dena eta jaulkipenak, jende guztiaren diru kopuruak eta transakzioak kontrolatuko dituena. Horrek software «meatzaria» ere badakar, Bitcoin berriak lortzen joateko (hala, zenbat eta gehiago lagundu Bitcoin sareari, txanpon berri gehiago lortzen dira). Baina Bitcoin erabiltzeko modu normalena software bezero arinago bat instalatzea da, norberaren diru-zorroa kudeatzeko eta berarekin ordainketak edo kobrantzak egiteko soilik balio duena, horretarako Bitcoin sareko nodoetara konektatuko dena.

Bitcoin diru-zorroen kudeaketarako programa asko daude: ordenagailuetarako programak (Electrum, Multibit...), telefono mugikorretarako app-ak (Bitcoin Wallet, Mycelium...) edo Interneteko nabigatzailean exekutatzeko web aplikazioak (Coinbase, MyWallet...).

Programa horietan gure diru-zorroa sortuko dugu. Diru-zorroa sortzean, kriptografia asimetrikoko gako pare bat emango zaigu, publikoa eta pribatua. Gako publikoa gure diru-zorroaren identifikatzailea izango da, zeina saldo batekin lotuta egongo baita sarean, eta jendeari emango diogu dirua eman behar digunean. Gako pribatua, aldiz, guk gorde­tzekoa da, eta, ordainketak egiterakoan, gure burua autentifikatzeko balio du. Besterik ez dugu behar Bitcoin erabiltzeko. Gure saldoa, transakzioen historia eta beste guztia Bitcoin sarean gordetzen da modu banatuan, eta diru-zorroko softwarearen eta gure gako pribatuaren bidez atzituko dugu.

Bitcoinak lortzeko, software «meatzaria» erabili ezean, badituen norbaiti erosi beharko dizkiogu beste txanpon batzuk erabilita (dolarrak, euroak...). Erosketa hauek egiteko web zerbitzuak daude, eta baita kutxazain automatikoak ere toki batzuetan. Bitcoin bidezko ordainketei dagokienez, gero eta toki gehiagotan onartzen dituzte. Hasieran, weba eta Internetekin lotutako zerbitzuak ziren nagusiki (web­guneen ostatatzeak, online apustuak...), baina gero eta bestelako zerbitzu gehiago ordain daitezke Bitcoin bidez.

Etorkizun zalantzatsua

Bitcoinek bere helburuak betetzen ditu kasu askotan. Adibidez, AEBko Gobernuak kreditu txartelen enpresei Wikileaks-i laguntza ematea debekatu zienean, Bitcoin izan zen beraiei laguntzeko modu bakarra. Eta bere sorreratik igoera bidean ari da Bitcoin. Gero eta jende gehiagok erabiltzen du. Gaur egun 12 milioitik gora Bitcoin daude, eta oso altu kotizatzen dira: artikulu hau idazteko unean, Bitcoin bakoitza ia 700 dolarrengatik aldatzen da!

Hala ere, aldatu izan da 1.100 dolarrengatik gora ere; oso txanpon ezegonkorra da, beraz. Izan ere, erabilera komertzial erreala oso txikia du, erabilera inbertsore eta espekulatiboarekin konparatuz gero.

Bere arriskuak ere baditu. Lapurretak gerta daitezke, eta gertatzen dira. Gako pribatua eskuratzea lortzen bada, kontuaren kontrol osoa lortzen da. Adibidez, otsailean, Mt. Gox Japoniako Bitcoinen truke-enpresa hackeatu zuten, eta bere bezeroen gako pribatu guztiak eskuratu zituzten. Existitzen diren Bitcoin guztien % 7 inguru lapurtu zituzten! Gako pribatua galtzea ere gerta daiteke, eta diru guztia galtzen da, erremediorik gabe. Azken finean, txanpon hain banatu eta kontrolatu gabea izaki, kontsumitzaileak babes gabe daude, ez baitago bermerik emango duen erakunderik atzean. Bere funtsa eta abantaila nagusia oztopo ere izan daiteke kasu batzuetan.

Bestalde, herrialdeetako gobernuek ere zein jarrera hartuko duten ikusteko dago. Esate baterako, AEBk onartu du Bitcoinaren erabilera, aldiz, Txinak eta Tailandiak debekatu, eta beste herrialde gehienek ez dute ezer erregulatu oraingoz.

Azkenik, Bitcoinaren beste arrisku bat da Interneteko enpresa handi batek (Amazon, Google...) edo onlineko ordainketen enpresa handi batek (PayPal, Visa...) berekiko transakzioetarako kriptotxanpon propioa ateratzea. Hala, kriptotxanpon horrek segituan jendearen onarpen eta arrakasta handia izango balu, Bitcoin bazter gelditzea ekarriko luke horrek.

Dena dela, zalantzarik ez dago kriptotxanponak modan daudela, Bitcoinez gain, beste asko ere baitaude: Litecoin, Dogecoin... Denborak esango du Bitcoin edo beste kriptotxanponen bat eguneroko bihurtuko zaigun.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10