Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Teoria guztien gainetik, merkatu guztien azpitik

Teoria guztien gainetik, merkatu guztien azpitik

Amatiño 2010/11/17 00:05
Teoriak, diseinuak, paperak… edozerri eutsi omen diezaioketen arren, praktikak besterik adierazi izaten du, eta kasu honetan behintzat esperientziak frogatu du zenbaitek garai-aldaketatzat burututako egitasmoak ez duela irakurleen artean batere onespenik izan.

Vocento Taldearen egunkarien diseinu-ekarpenak ez du urtebete iraun. Iazko azaroaren 27an sekulako iraultza izatekotan jaio zen orrialde-banaketak bereak egin du. Gaurko (atzoko) aletik aurrera berriro ere duela urtebeteko kokapen berberera itzuli dira zerbitzuak, agenda, eguraldia, zine eta telebista-orrialdeak. “V” osagarri arranditsuaren hamabi hilabeteko abentura pikutara joan da.

Ez dago gero zalantzarik. Adituen proposamen eta formulazio landu guztien kontra, “V” osagarriak ez du funtzionatu. Batetik, badirudi irakurle arruntak ez duela astelehenetik ostiralera bitartean asteburutako erreportaje handikoterik nahi, are gutxiago bere eguneroko errealitate hurbilarekin zer ikusirik ez baldin badu. Bestetik, garbi samar geratu da egunkariaren erdiguneko osagarriak nolabait eteten edo hausten duela egunkariaren irakurketa jarraitua. Eta, hirugarrenik, begi bistan gero jendeak nahiago dituela zerbitzuak, agenda, denbora-pasak, eguraldia, zine-karteldegia eta telebista-programazioa azken orrialdeetan. Eta ez gutxien interesatzen zaizkiolako, atzetik hasiez gero lehenak direlako baizik, aurkiterrazenak alegia.

Asmakizunak ez duela funtzionatu konturatzeko Vocentok ez du hamabi hilabete behar izan. Iazko Gabonak aurretik bazen ordurako saiakera antzutzat eta eskarmentu amortizatutzat jotzen zuenik. Baina, kazetarien artean ziotenez behintzat, falta ere ez omen zen falta porrota aitortzerik nahi ez zuenik edota, jendea “ohitura-animalia” delakoan, azkenean irakurlea ohituko zela itxaro zuenik.

Baina, azkenean, teoriko kementsuen eta irakurle egoskorren arteko lehian, audientziak irabazi du. Merkatuak alegia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: