Urdaneta, eguzkiaren kontrako itsasbidegilea
Amatiño
2016/10/04 22:00
Miguel de la Quadra Salcedo enkarterritarrari (jatorriz Pobeñakoa, sortetxe eta guztikoa) jaramonik egingo badiogu, Andres Urdaneta ordiziarra da sekula historian izan den euskal itsasgizonik garrantzitsuena, Elkano, Legazpi, Okendo, Txurruka, Blas de Lezo eta gainerako guztiak baino nabarmen gehiago.
Erantzun bat
Rafa Agirreren oreka eredugarria
Amatiño
2016/10/01 23:30
Bere herrian eta giroan bazen gero norbait Rafael Agirre Maiztegi, hamabi apaiz bildu baitzituen hiletako aldare-inguruan. Lagun zintzoa, langile kementsua, profesional ordenatua, pertsona orekatua, kirolzale amorratua, emazteari den-dena kontatzen dioten horietakoa. Minbiziak eraman du ziztu bizian baina ez, ordea, haren orekarik gainditu.
Jon Braun indio txikiaren aita hil da
Amatiño
2016/09/28 23:25
Jon Braun indio txikiaren aita hil da gaur, Zarautzen, 82 urte zituela. Azken bost hamarkadotako bizpahiru belaunaldiok behin eta berriz abestu izan ditugun ehundaka haur-kanta utzi ditu, hirurogei inguru diskotan barrena.
Piano, piano, si va lontano
Amatiño
2016/09/27 12:20
Denbora aholkulari ona omen da. Ezker abertzaleak berrogei urte behar izan ditu “piano, piano si va lontano” delakoaz jabetzeko eta Joseba Egibarrek hamar baino ez. Baina, tira, hobe omen da berandu sekula baino.
Etxetik kanpo
Amatiño
2016/09/26 00:05
Europako Kontseiluak bultzatutako ekimena dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Eta, “Migrazioak eta Kultura Ondarea” izenburupeko gaiaren inguruan, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundiek elkarrekin sustatu dute hainbat bisitaldi, “”Etxetik kanpo” lelopean.
Zientziaz, umorez eta labur
Amatiño
2016/09/23 00:05
Zientziaz, umorez eta labur. Ez gehiago eta ez gutxiago. Hiru baldintza hauen pean hirurogei inguru txosten azaldu ziren aurreko asteburuan, Bilbon, Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan. “Naukas” delakoaren seigarren ekitaldia, “zientziarekiko interesa eta grina suspertzeko”.
Eraikin gaixoaren sindromea
Amatiño
2016/09/20 00:05
Radon izeneko gasa bazenik ere ez nekien, amaitzear dugun uda honetan Canfranc-eko laboratoriora joan arte. Hantxe jakin nuen naturala bezain kutsakorra dela, erradioaktibitate naturalaz jantzia. Etxe barrurik gehienentan dagoela gutxi zein asko eta, gainditzeko, kentzeko edo uxatzeko modurik onena –eta merkeena—leihoak ireki eta gelak hamar minutuz aireztatzea baino ez dela.
Borges, 50 urte geroago
Amatiño
2016/09/17 00:05
Bernardo Atxaga jabetu zen eskuartean zuen grabazioaren garrantziaz, “carancanfunca” hitza bilatzailean sartu eta sistemak zero erantzun eman zionean. Begi bistakoa gero, grabatutako testua zela erabat ezezaguna eta argitaragabea. Geroztik, hona azkenik paperean, mende erdiren bueltan, Jorge Luis Borgesek, 1965ean. eta Buenos Airesen, tangoaz eskainitako lau hitzaldiak.
Pili Zabalaren arrazoiak
Amatiño
2016/09/14 00:05
Pili Zabalaren Zarauzko etxeak bazterrak asaldatu ditu. 300 metro zabal, hiru solairu garai eta milioi bat euro inguru kostu… ez dira gero artaleak. Hala ere, bost axola niri Pili Zabalaren etxea. Nabarmen gehiago arduratu naute bere burua zuritzeko eman dituen azalpenek.
Bi kontinenteren arteko etena eta besarkada
Amatiño
2016/09/11 00:05
Oraintxe heldu berri da Islandiatik eibartar urpekaria. Harri eta zur etorri da, mesoatlantikoko dortsalaren bi plaka tektonikoren artean murgilean jardun ostean. Sekula ez, omen, ur garbi eta gardenagorik! Inoiz ez, ei, mundu biren arteko egonezin larriagorik! Orain 180 milioi urte mugitzen hasi zen zartada geologikoaren baitan igeri egin ahal izatea ez da, gero, euli-kaka izango; ezta ahuntzaren gauerdiko eztula ere.