Ez da Artiko urruna
Amatiño
2023/01/18 18:30
Artiko urruna-edo dirudien arren, Esako urtegia besterik ez da, Eibartik
ordu pare batera. Orain astebete eskas basamortu lehor eta gorrixka baino ez zenak Ipar Atlantikoko itsas-inguru, urdin eta izoztua ematen du. Euriteen eta elurteen miraria.
Erantzunik ez
Bertako bertakoentzat
Amatiño
2023/01/16 19:30
Oihan Vegari jaramonik egingo badiogu, bost hitzetan laburtu omen daiteke ´Bretxa 1813. Donostiako sutea´ deitu musikala: “Hona zer den gure Donostia”. Ondo dago jakitea, amaieran adierazitako azalpena bada ere. Kontua da, ordea, ikuskizunaren ahalegin kementsua zalantzan jartzeke, Donostia hori baino nabarmen gehiago ez ote den...
Potrozorrorik bako sasoia
Amatiño
2023/01/13 11:35
Hasierako Arrate eskubaloi taldian ekiñera begira jartzia, automobillan ispillua etara eta begirakunia 60 urte atzera botatzia bestekua dok. Hirurogei urte ez dittuk artaliak; biharbada ez larregi, baiña bai, behintzat, urte dexente. Halandabe, ikaragarrixa zer bizkor pasau dan dana, hegaztadian letxe, ixa-ixa bart gertau izan balitzok moduan.
Merezi du Dublinera joatea
Amatiño
2023/01/09 11:30
Antzezkizuna amaitu bezain laster “bost” jokalariek elkarrekin bildu ziren agertoki aurrean, ikusentzuleen txalo handiak eta esku-zarta beroak eskertzeko. Bai, Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia elkarrekin besotik helduta, baina euren artean zulo nabarmena utziz, “bosgarrenaren” hutsunea agerian gerta zedin, partaide ikustezinean oinarritzen baita “Ez naiz inoiz Dublinen egon” antzezpena (1).
Garunak apurtzeko bi modu
Amatiño
2023/01/05 21:30
Urte berriarekin batera, Debako Udalak eta Cita-Alzheimer Fundazioak elkarrekin jarri dute indarrean, hirugarren urtez, osasun kognitiboa zaintzeko programa, 60 urtetik gorako herritar guztiei irekia.
Xabier Lete, bete-betean
Amatiño
2023/01/02 12:30
Nekez aurkituko du irakurleak administrazio publikoaren, editore-elkartearen eta Euskal Herriko bost argitaletxeren zigiluak aldi berean atxikiak daramatzan libururik. Hona Xabier Letek --Alex Gurrutxagaren eta Lourdes Otaegiren eskutik-- lortu aitorpena: "Poema eta abesti guztiak", hiru liburukitan, ia mila orrialdetan.
Iñaki Beobide, euskal kultura-ekoizpenaren aitzindaria
Amatiño
2022/12/29 12:30
Iñaki Beobide (Zumaia, 1934) da, segurutik, gerra osteko euskal kulturgintzaren aurrenengo ekoizleetakoa. ETBren lehen emanaldiak 40 urte betetzen dituen honetan, azpimarratzekoa da bi urte lehenagotik aritua zela Iñaki, ETBko txantxangorriak hegan egin zezan, oinarrizko bitartekoak aurrez prestatzen.
ETB: “egin beharrekoa egin”
Amatiño
2022/12/25 11:55
Orain berrogei urte, 1982ko abenduaren lehen hamabostaldian, ez zegoen ETBren Iurretako lantegi berrian, ez kristalik, ez idazmakinarik, ez estudio-kamerarik, ez eta kontrol-gelarik ere. Astebete bi geroago, 1983ko urtarrilaren 1ean, ETBk estreinako lehen emanaldia igorri zuen lau haizetara.
Sáenz de Viteritarrak, Isaac, Javier eta Alberto: 100 urte medikuntzan
Amatiño
2022/12/21 13:50
Eibarren, Viteri abizena mediku adieraren sinonimo da. Nekez aurki daiteke 40 urtetik gorakorik, belaunaldiren batean edo bestean Viteri izeneko medikurik ezagutu ez duenik. Eta, 75 urtetik gorakoon artean, berriz, bat edo bi ez ezik, baita hiru ere: Isaak, Javier eta Alberto. Aitona, semea eta biloba. Hiru medikuon arteko ehun urteko historia.
Txomin Peillen, beti zabalean
Amatiño
2022/12/17 12:00
Usurbilen ezagutu nuen nik Txomin Peillen (Paris, 1932 – Kanbo, 2022), 1974eko abuztuan. Artean 41 urte zituen berak eta nik, berriz, 28 besterik ez. Udako oporretan etorria zen Euskal Herrira, San Esteban auzoko baserriren batera. 'Zeruko Argia' astekariarentzat elkarrizketa non egingo eta, herriko pilotalekuan biltzekotan geratuak ginen.