Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

"Made in Spain"

Amatiño 2011/02/25 00:16
Espainiako hamazazpi enpresa handi-mandiren buruzagirik nagusienak elkarrekin bildu dira eta Lehiakortasunerako Enpresa Kontseilua izeneko lobbya osatu “Espainiak kanpoan duen irudi eskasa garbitzeko”. Beldur naiz euskal enpresa esportatzaileak ez ote diren hotz samar geratu.

Gadafi gaztea, sasoiko lorea

Amatiño 2011/02/23 00:05
Gadafi koronelak Idris erregeren kontra altxatu, monarkia uxatu eta sozialismoa aldarrikatu zuenean, ez dut uste inork albiste txartzat hartu zuenik. 1969 urtea zen eta Gadafi gaztea sasoiko lorea baino ez.

Mugaz muga

Amatiño 2011/02/21 00:05
Aurrekoan, Aragoi eta Biarno arteko Aspe arroan (Val d'Aspe) zehar ibiltari nintzela, bidezidorrik laburrena nondik nora ote zihoan bertako mendigoizaleari galdetu eta, erantzun zidan: “por el torrente que muga con Francia”.

Nuklearra? Bai, eskerrik asko

Amatiño 2011/02/19 00:05
Ez dakit nik zer arraio egingo ote dugun energia nuklearraz, jakin ere ez dakit indarrean dauden zentral nuklearren epea luzatu ahal izateko Espainiako Kongresuak adostu duen onespena zuzena den ala ez, baina zilegi bekit esatea erabaki horrek bazterrak asaldatuko zituela duela hogei urte eta ezer gutxi gertatu izan balitz bezala pasatu dela, berriz, oraingoan.

Sozialdemokraziaren nazioarteratzerik eza

Amatiño 2011/02/17 15:52
Ba al da beste aukerarik? Tony Judt-ek uste du baietz. Zer izango eta... hautabide bi baino ez omen daude: edo sozialdemokraziak ikasten du bere burua nazioartean kokatzen, edo Estatu-erakundeek berreskuratzen dute galdutako buruzagitza.

Todos-erribatekos

Amatiño 2011/02/15 23:30
“Todos-erribatekos” antzerkia Lacha eta Agirre’tar Bonifaziok idatzi zuen Ubidean 1898an eta hurrengo urtean Gernikan argitaratu, Antonio Egurrolaren Sillautegiyan. Baita osteko asteetan mila inguru ale saldu ere.

Jenaro Garate hil da

Amatiño 2011/02/13 21:00
Jenaro hil da. Laurogeita lau urtez, gazterik, beti ezagutu izan genuen bezain gazte. Jenarok berrogeitaka urte zituen gutako hainbatek hogeitaka genituen garai haietan. Beti alai, beti irribarrez, beti laguntzeko gertu. Beti jakitun eta beti gehiago ikasi nahian. Bere burua beste inorena baino estuago hartzen duten bakar eta bakan horietakoa.

Kurosawaren gustuko film-zerrenda

Amatiño 2011/02/13 09:00
Zerk egiten du filma on? Noiz da ona, noiz kaskarra eta noiz erdipurdikoa? Akira Kurosawari jaramonik eginez gero: “Edozein film aztertzeko teknikarik onena zinezale gisa ikustea baino ez da. Izan ere, pelikulek ez dute inork aztertu ditzan behar. Badira hainbat teoria dutenak, eta kritika egiteko gauza omen direnak. Baina ez dut uste hori zuzena denik. Jende askok galdetzen dit zer ote den filmaren garrantzitsuena; baina bakoitzak daki zer duen gustukoen eta nork bere iritzia izan behar du beste inori aditu gabe”.

Zaharraren amiltze psikologikoa

Amatiño 2011/02/11 17:00
Mubarak-en jarrera bere herriaren historiara gaiztotzat, galtzailetzat eta gertaera lotsagarritzat pasatu nahi ez duen zaharraren beldurra besterik ez da. Kostata baina, azkenean, inork maite ez duela konturatu den herri-salbatzailearen gainbeherakada. Jauntxoaren estrategia politikoa baino gehiago, gizajoaren amiltze psikologikoa. Eta ez dut uste horrelakorik Egipton bakarrik gertatzen ari denik.

Ikertzaileak politikan

Amatiño 2011/02/11 00:05
Bildu behar izan dut, Madrilen, Espainiako gobernu sozialistaren agindupean azken urteotan behin behineko ardura politikoak dituzten hainbat zientzialari eta ikertzailerekin. Jende jakintsua batere zalantzarik gabe, profesionala, irekia eta atsegina.