Auguas Tuertas
Amatiño
2017/09/03 00:05
Anayet-eko iboien ingurua Aragoiko Pirinioetako medialderik politenetakoa omen… Horratik, “Auguas Tuertas” (aragoieraz) haranak merezi du, gero, joan-etorriren bat. Aldapa handirik gabe, bost ordutan oinez ibiltzeko ohiturarik duten gaztetxoekin batera egiteko moduko ostera zoragarria. Gogoan izan, hala ere, 90 km. ingurukoa dela, errepidez, itzuli beharrak eskatzen duen logistika.
Erantzunik ez
Txandaka
Amatiño
2017/08/31 12:30
Gaztetandik, sarri entzun izan dut nire inguru-minguruan, ganorazko gizonezkoa aukeran aldatu zitekeela erlijioz, alderdiz, egunkariz edo emaztez, baina sekula ez, ostera, futbol-taldez. Hala ere, horiek lehengo kontuak dira, antza. Orain dena da aldagai. Baita futbol-taldea ere. Eta, behin ez ezik, baita behar beste ere, txandaka.
Ingelesez ikasteko metodoa
Amatiño
2017/08/28 00:05
“Pobrecitos” bota zuen ahopeka aurretik neramanak eta inork ez zuen hartaz gehiago ezer galdetu baina, nik neuk pentsatu nuen nire kasa… zer ez ote lukeen aitona hark esango, euskaraz edo katalanez ikasteko halako metodoak erabaliko balira!
Los pisos de alquiler tienen quién los defienda. Chillida Leku, no
Amatiño
2017/08/24 12:10
Semanas antes de que se enconara el debate sobre el modelo turístico de San Sebastián, el concejal donostiarra Ernesto Gasco declaró que “sería fundamental volver a contar con Chillida Leku como gancho cultural y enseña de la ciudad”, para así poder destacar Donostia como destino turístico de referencia. No le faltaba razón. El problema es que Chillida Leku no tiene quién lo defienda.
Uste baino hobeto, behar baino eskasago
Amatiño
2017/08/23 00:05
Adituei jaramonik egingo badiegu, euskal ekonomia gero eta gehiago ari da hobetzen. Honelaxe diote harako datu makroek. Baina ekonomia hobetzeari, gurean, betidanik egotzi izan zaizkion lan-onurak nekez ari dira sumatzen.
Aragoiko mendi-ingururik politena
Amatiño
2017/08/19 00:05
Anayet-eko iboien ingurua omen da Aragoiko Pirinioetako lekurik politena. Bat aukeratu behar eta, bertako argazkia hautatu zuen, behintzat, Huescako Turismo Bulegoak, nazioarteko jardunaldietan bere mendi-eskaintza aurkezteko orduan. Hori bai, bertatik bertara ezagutzeko, ibili egin behar. Sei-zazpi ordu, barrena.
Gardentasuna… bai, baina
Amatiño
2017/08/15 00:05
Gardentasuna da azken bolada honetan joeran dagoen hitza, beti ere bete behar omen den baldintza, zer gerta ere ezarri beharreko balio erantsia. Baina, zertaz ari gara hitzetik hortzera gardentasuna aldarrikatzen dugunean? Ezer izatekotan, zer da gardentasuna? Konfiantzaren ezaugarri ala, hain zuzen ere, konfiantzarik ezaren adierazgarri?
Chillida Lekuk ez du nork defendituko
Amatiño
2017/08/11 00:05
Chillida Leku irekitzea kultura-kriseilutzat zein turismo-amutzat jo du Ernesto Gasco zinegotziak, Donostiak kalitatezko balio erantsia eskaini beharra aldarrikatzeko orduan. Ez zaio arrazoirik falta. Kontua da, ordea, Chillida Lekuk nork defenditu gutxi duela, antza, Gipuzkoan oro har eta Donostian bereziki.
Ezker abertzaleak aitortu beharko lukeena
Amatiño
2017/08/07 00:05
Ezker abertzaleak zer aitortu beharko ote lukeen? “Kriminala, inproduktiboa eta euskal herritarren artean konfrontazio bat sortzear egon zen bide bat politikoki babesten ibili zela, eta horretaz ohartu zenean ez zela gai izan ETAri esateko aldatzeko edo, bestela, euren arteko harremana aldatuko zutela” (Txema Montero. Berria, 2017.08.03).
Minutu goxorik gabeko filma
Amatiño
2017/08/03 00:05
Filmak ditu 107 minutu, zeinetatik hamarren bat epikari atxikiak diren eta bakarren bat, eskas, irribarreari. Gainerako guztian zehar egonezina da nagusi. Batek daki “Dunkerque”k saririk franko jasoko ote duen, baina ikusterik merezi… auskalo gero, zinema-aretoetako sarrera joriak baiezkoan dauden arren.