Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aitzorrotz, nafar zelataria

Aitzorrotz, nafar zelataria

Amatiño 2018/10/01 09:00
Orain gezurra iruditu arren, gaur egun Gipuzkoa izenez ezagutzen dugun lurraldearen aginte-makilak Aitzorrotzeko gazteluan zuen egoitza, Eneko Oriz ordezkari nafarrak handik bertatik kudeatzen baitzituen Iruñeko Erresumaren interesak.
Aitzorrotz, nafar zelataria

Axtrokiko harkaitza

Gaztetan, eibartarrontzat behintzat, Aitzorrotz, Bolibar (Eskoriatza) gaineko ermita eta guztiko mendi-tontorra baino ez zen. Leku polita, bai, berriketa gabeko ikuspegi onekoa, baina, tira, Eibarren ez dugu sekula autorik hartu beharrik izan igande-goizean mendikadaren bat edo beste egiteko...

Orain, berriz, urtetan egin diren indusketen ondotik eta Eusko Jaurlaritzak 2012an monumentutzat jo ostean, Aitzorrotz (ingurukoentzat Atxorrotz) Erdi Aroko historiaz jabetzeko gailurrik adierazgarrienetakoa da Gipuzkoan.

Gezurra iruditu arren, gaur egun Gipuzkoa izenez ezagutzen dugun lurraldearen aginte-makilak Aitzorrotzeko gazteluan zuen egoitza, Eneko Oriz ordezkari nafarrak handik bertatik kudeatzen baitzituen Iruñeko Erresumaren interesak, alegia, zelatan egin, lurren kudeaketaz arduratu, zergak bildu eta boterearen justizia betearazi. Hartara, Aitzorrotzeko jauntxo nafarraren ardurapean zeuden Leintzaldeko burdinolak, gatzagak, basoak , bideak, uztak eta abeletxeak.

Aitzorrotzeko gazteluaren agintaritza XII. mendean gainbeheratu zen. Lehenik, 1199 urtean, Antso Azkarrak Gipuzkoa aldeko kudeaketa bitan (Gipuzkoa eta Donostia) banatu zuenean; eta, are gehiago, geroxeago, Gaztelako Alfontso VIII.a Gasteizen sartu eta Arabako, Gipuzkoako zein Durangaldeko gotorlekuez jabetu zenean, Aitzorrotz tarteko.

Zer gerta ere, gazteluak harresiz iraun zuen XV. mende arte. Hala ere, Pablo Gorosabel historialari tolosarrari (1803-1868) jaramonik egingo badiogu, Lehen Karlistadan ere gordeleku gisa erabilia izan omen zen.

Gaur egun ez dirau tente Santikurutz ermita petral samarrak baizik, baina harkaitzarteko sarrerak, harresi zaharren aztarrenek eta uraska galantak merezi dute igoaldiren bat. Batez beste, ordu biko joan-etorria, Bolibarko hilerrian zehar, baita umeekin ere.

Axtrokiko harkaitza

Eskoriatzatik Bolibarrera bidean, Eraña auzoan, dago Axtrokiko harkaitza, non 1973an agertu ziren Brontze Aroko urrezko kaiku bi. Horrez gainera, diotenez, Axtrokiko harkaitzetan ikasi omen zuten, mutikotan, eskaladan egiten, Iñurrategi anaiek, inguruan jaio zirenez gero.

Ermita de Aitzorrotz o Atxorrotz

Ezkerraldeko haitz-tontorrean, Aitzorrotzeko Santikurutz ermita. Lainopean, Leintz ibarra eta, barrenean, Albina urtegia, Araban.

Ermita

Aitzorrotzeko Santikurutz (750 m.), gaur egun.

Aitzorrotz1

Marra horiz, Erdi Aroko gaztelua, Aitzorrotzeko harresi naturalen artean.

Kateak

Harkaitzarteko sarreran, Nafarroako erreinua gomutagarri.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: